garz05c

GARIZUMAKO V. DOMEKEA /C

Sarrera-oharra

Senideok: Garizumako azken domekan sartzen gara. Hurrengoa Erramu domeka dogu, Aste Santuko ataria. Zer sumatzen dogu gure bizitzan? Sendoago gagozala Jainkoagan dogun uste onean? Gaurko liturgiak horretantxe lagunduko deusku: alde batetik, Jainkoaren guganako ardurearen barri emongo deuskulako, bizi izan gaitezala eta zoriontsu izan gaitezala nahi dauala; eta bestetik, zelango eragozpenak aurkitzen doguzan gure usteetan euretan azalduko deusku. Ea indar hartzen dogun usteok ezabatzeko eta Jesusegaz bat egiteko gogoa sendotzen dogun. Ondo etorri.

Sarrera-abestia

R/. Zure aurpegi bila gabiltza gu, Jauna,

zu zaitugu argi eta salbamen,

zu, Jauna, biziaren babes.

Ez gaitu hartzen gure hobenen neurrietan,

ezta joten ere gure erruen ordainetan.

Berak deutsuz, bai, parkatzen zure hobenak

eta osatzen deutsuz harek zuri gatxak danak. R/.

LAGUNGARRIAK ELEBITAZ

Damu-otoitza

Izan daigun uste on Jainkoagan: bere aurpegiko argitasunak eroan gaizala gure txarkeriak argi ikustera eta euretatik urtetera…

† Erruki, Jauna. *Pekatu egin dogu-ta.

† Agertu guri, Jauna, zure bihotz ona. *Eta salbau gagizuz.

Lehenengo irakurgaiari

Badirudi Jainkoaren herria gor eta itsu dagoala, edo, behinola Jainkoak haren alde egindakoak ahaztu egin dauzala. Profeteak iragarriko deutsoz: bere herriaganako Jainkoaren arduren barri emongo deutso.

Erantzun salmoa

Bigarren irakurgaiari

Bihozbarritze bidean eta ahaleginetan Paulo apostolua izan geike gogoan. Harek, Kristo aurkitzean, ondasuntzat eukazan guztiak alperreko gauza lez daukaz. Nork esan daiken bardin! Entzun deiogun.

Ebanjelioari

Legea absolututzat hartzeak erruki bako bihurtu daike, eta, bere izenean, inoren heriotzea ere eskatu daiteke. Eskerrak Jesusek Jainkoaren errukiaren eta parkamenaren barri emoten deuskun. Egin deiogun harrerea «Aintza, Jesus, zuri» abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Usterik handienaz aurkeztuko deutsoguz gure gurariak Jainkoari, gure ardurea dauala jakinik, bizi izan gaitezala eta zoriontsu gura gaitula jakinik:

—Elizearen alde: bere seme-alaba guztien zoriona bultzatu daian, guztiak erakarriz Jainkoaren errukira eta parkamenera, eskatu deiogun Jaunari.

—Legea besteak hondatzeko darabilenen alde: gizakia Legearen gainetik dagoala onartu daien, eta Legea haren zerbitzura jarri daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Agintedunen alde: inoren lepotik aberastu ez daitezan eta bai, behartsuak gogoan izanik, aberastasunak ondo banantzen ahalegindu daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Behartsuen aldeko lanetan euren ondasunak eta osasuna ere eralgiten dabezanen alde: Jainkoaren Espirituak erabiliak izan daitezan, eta, euren lanaz, ingurukoak Jesusengana erakarri daiezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Jainkoaren hitzaz janaritzen garanok errukitsuak izan gaitezan, parkatzaileak eta bizitz-emoileak, txarkeria gaitzetsiz gaizkilea salbatzeraino, eskatu deiogun Jaunari.

† Beti parkatuz, aukera barriak emoten deuskuzuzan Jainko errukitsua: izan gaitezala gauza gure inguruan zure errukiaren eta parkamenaren barri emoile izateko. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

JAUNARTZERAKO

Oharra: Jaunartzea isilean egin daiteke, eta ondoren Erruki Urteko ereserkia abestu.

ANTIFONA: ERRUKITSU JAINKO AITA LEZ,

ERRUKITSU JAINKO AITA LEZ

LELOA: HAREN ERRUKIA BETIKOA DA-TA

Eskatu Espirituari zazpi dohaiak:

Haren errukia betikoa da-ta.

on guztiaren iturri data, kontsolatzaile gozo:

adore deusku emoten guk adore emoteko:

maitasunak dana itxaroten, dana ondo eroaten:

Oharrak.