URTEAN ZEHARREKO 32. DOMEKEA /A
Sarrera-oharra
Senideok: Jainkoagazko hartu-emonak lagundu egiten deusku gure bizitzea eta mundua ulertzen eta maitatzen, ala ez? Bardin ulertzen dabe eta maitatzen mundu hau eta bere burua sinisten dauanak eta sinisten ez dauanak? Ba, behar bada, gure artean bai, sinistunok gure sinismena landu ez dogulako, edo inguruak iruntzita bizi garalako. Baina Jainkoagan sinistea benetako jakituria da, norbere burua eta ingurua ulertzen eta maitatzen jarten gaituana. Horretaraxe bideratuko gaitu 32. domeka honetako liturgiak. Ondo etorri.
Sarrera abestia
JESUS MUNDUKO ARGIA
Jesus zinezko egia. Jesus betiko bizia.
1 Jesus Jainko gizona Zuri gure bizia
hartu gure Jaun ona gu garean guztia.
2 Gure bihotz barruan biztu zure argia
gaitezen gu munduan argi Jainkoz betia.
LAGUNGARRIAK
(ELEBITAZ)
Damu-otoitza
Sinismena badaezpadako gauza lez, edo ezer balego gero saria hartzearren, bildurrez, kezkaz eta gitxiengotan dihardugunok ba daukagu Jainkoaren errukiaren beharrik. Abiatu gaitezan Jainkoaren errukira, damutasunez:
—Jesus Jauna, Jainkoaren berba haragi egina, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, gizakioi emoten jakun Jainko-jakituria, Kristo, erruki.
—Jesus Jauna, beharrizanei beti adi zagozana, erruki, Jauna.
Lehenengo irakurgaiari
Sinistunarentzat ez dago beste jakituriarik Jainkoagazko hartu-emonetatik sortzen dana baino. Berak uxatzen dauz bildur guztiak, eta emoten dau ezaguerea eta maitatzeko adorea.
Erantzun salmoa
Bigarren irakurgaiari
Gure sinismena, jakituria eta ulermena mugatuak dira eta hazten dagoz. Ez daiguzan barregarri hartu, ba, apostoluaren berbok, eta bai sinismenerako dei lez, Jesusengan uste osoa jarteko dei lez.
Ebanjelioari
Sinistuna ez da ezertaz arduratu barik bizi dana, beti eta danera adi dagoana baino, batez ere beharrizanetara, Jesusen ikasle lez. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Bila dabilanari Jainkoak aurrea hartzen deutso, baita beragana eskale joten dauanari ere. Konfiantzaz eskatu daigun:
—Elizearen alde: sinismenaren jakiturian, alkarrizketan jarri daizan gaurko gizakiak Jainkoagaz, egin daigun otoitz (eskatu deiogun Jaunari).
—Sinismenetik aldenduta dagozanen alde: bizitzearen sakontasunaren bilaketan, onartu daien aurrera urteten deutsen Jainkoa, egin daigun otoitz (eskatu deiogun Jaunari).
—Ezjakinean, kezkaz eta bildurti bizi diranen alde: Jainkoak seme-alaba lez maite dauzala jakitera helduz, haregazko hartu-emon uste onekoak izan daiezan, egin daigun otoitz (eskatu deiogun Jaunari).
—Otoitzerako alkartzen garanok bazterreratu daigun badaezpadako jarrera eta joerak, eta sinismena benetako jakintza lez onartu daigun, egin daigun otoitz (eskatu deiogun Jaunari).
† Jauna: jantzi gaizuz apaltasunaz, aurrera zaiatorkuzanean ezagutu ahal izan zaiguzan. JKGJB.
—Amen.
Jaunartzerako
Zabal, otoi, Jauna, nere begiak,
ikus ditzaten zure bihotzaren miragarriak.
Bide-bazterrean bait nago itsu,
senda nazazu: Zu, nere Jauna, Zu ikus zaitzadan.
Zabal, otoi, Jauna, nere eskuak:
beude zabalik, ta piztu bitzate bihotz ahulduak.
Gaitz guztien gaindi, noan zurekin;
har ni eskutik, gurutzera ere joan ahal nadin.
Zabal, otoi, Jauna, nere bihotza,
entzun dezadan, behartsuen deian, Kristoren boza.
Askorentzat, Jauna, zu hila zaude;
egon nerekin; inoiz gal ez nadin pitz nigan fede.
OHARRAK