URTE BARRI
Mariaren Amatasuna. BAKEAREN EGUNA
Sarrera oharra
Urte Barri on, senideok. Eta jakin eizue: Jainkoak bere onespenez hartzen gaitu eta bakea isurten deusku. Hau erregalua, senideok: Urte Barri baten sartu gara eta urte hau gure amesak eta gurariak lantzeko eta garatzeko epea izan daiteke. Jainkoak lagun egin gura deusku, bere onespena isuriz. Ama Mariak bere amatasuna eskeintzen deusku: haren babespean, haren isiltasunean eta haren otoitz errotan batu eta eiho geikez aurkituko doguzan ulertezinak, akatsak, atsekabeak…, Jainkoak ez gaitula bertan behera izten ziur izanik. Liturgia honek Jainkoagan jarrrita dogun uste ona oldartu deigula.
Sarrera-abestia:
Agur, Maria Belengo, Jesus haurrarekin.
Agur, graziaz betea, Jauna da zurekin.
1 Jauna ta Jesus da zure sabeleko fruitu;
andra guztien artean bedenikatua zu.
Aintzarako oharra
Jainkoak aintzat hartzen gaitu; gugandik hur egon gura dau; bere Semeagan seme-alaba egin gaitu, eta onespenez eta bakez janzten gaitu. Emon deiogun aintzarik ederrena, abestuz, Belengo estalpean agertu ziran aingeruekaz batera:
† Aintza zeruan Jainkoari.
—Aintza zeruan, Aintza zeruan, Aintza zeruan Jaunari
eta bakea, eta bakea, lurrean gizonari.
Otoitza
Urte Barrian sartzeko grazia emon deuskuzun Jainko Jauna,
eta haretan onespen eroale eta bake egile gura gaituzuna,
emoiguzu Mariaren Amatasunean aurkitu daiguzala
isiltasuna, barrutasuna eta otoitzerako zaletasuna,
haren babespean garatu ahal izan daiguzan
gure barruan Zeuk ezarten dozuzan gurari on guztiak.
Zure Seme Jesukristo.
Lehenengo irakurgaiari (Zen 6, 22_27)
Jainkoak bere aurpegi errukitsua eta alaia erakutsi gura deusku eta gure artera Bakea isuri gura dau. Hau gogoan izanik bultzau daiguzan alkar onestea eta aintzat hartzea.
Erantzun salmoa
EDO...
Bigarren irakurgaiari (Ga 4, 4_7)
Jainkoaren egintzak ulertezinak eginten jakuz: ez dira ulertzeko, bizitzan zehar garatzeko baino. Eta garatuko doguz bere Espirituaren eraginetan jardun ezkero.
Ebanjelioari (Lk 2, 16_21)
Adi-adi entzuteko ebanjelio txatala: zenbat detaile, zelango sakontasuna apaltasunean… Misteriora hurreratzen gaitu. Sartu gaitezan Misterioan Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Jainkoak onetsi egiten dauz bere seme-alaba guztiak, honeen erantzuna gaitzestea izaten bada ere; jo daigun eskarietara Jainkoaren izena goretsiz:
—Salbamen asakramentu dan Elizeak gizaki guztiei irakatsi deieen Jainkoaren izena esker onez onesten, egin daigun otoitz.
—Behartsuen alde, espetxeratu, iheslari, atzerritar eta baztertuen alde: euren gaitzespen egoeratik laster baten urten ahal izan daien, egin daigun otoitz.
—Bakerik ezagutzen ez daben lurralde eta gizakien alde: ahalbait lasterren izan daien bakea ezagutzeko zoria, egin daigun otoitz.
—Gorroto bideetan senidearen gaitzespena edo heriotzea bilatzen dabenen alde: ezagutu daien barru bakea eta Jainkoa gorestea, egin daigun otoitz.
—Jainkoaren ondasunetara hurreratzeko aukerea eta zoria dogunok gure ingurukoak Jainkoa onestera eta aintzaltzera bideratu daiguzan, egin daigun otoitz.
† Onespen guztien Jainkoa: askatu zure herria madarikapen jokeratik, eta egin gaizuz alkarrentzako onespen eta bakegile. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzerako
1 Gau erdian Zu zara
distira argizkoa,
isiltasun osoan
hor zure mintzoa.
Azkenean
«Holantxe bedeinkatuko dozuz nire seme-alabak…» entzun dogu, eta ospatu dogu. Jainkoak urte honetarako guretzat daukan guraria hauxe da: alkar onetsi, bedeinkatu daigula. Ahalegindu gaitezan, ba, gaitzespenak eta madarikapenak uxatzen gure ingurutik, alkarri harrera on eginez eta alkarren ondoan egoten jakinaz BAKEA eraiki ahal izan daigun eta urtearen amaierara esker onez hurreratzeko gauza izan gaitezan. Mariaren babesa bilatu daigun.