epifania_erregen

Jaunaren Agerkundea

Sarrera-agurra

Gabon aldiaren amaieran Jaunaren Agerkundearen jaia ospatzen dogu, senideok, Jainkoa ez dala herri batena edo aparteko gizaki batzuena, gizaki eta herrialde guztiena baino adierazteko. Jainkoak bere argitara deitzen gaitu bere seme-alaba guztiok, eta herrialde guztiak. Baina oztopoak jarten deutsoguz: nahiago doguz, antza, ilunpeak, geure grinen arabera bizi izan gura dogulako-edo.

Jaunaren Agerkundearen jaia ospatzeak, senideok, gure ohikeria eta ameskerietatik atara gaizala, eta honek adierazten dauan unibertsaltasunean abiatu gaizala. Ondo etorri.

Sarrera-abestia

Agur, Maria Belengo, Jesus haurrarekin.

Agur, graziaz betea, Jauna da zurekin.

1 Jauna ta Jesus da zure sabeleko frutu;

andra guztien artean bedeinkatua zu.

2. Ama-semeak han dagoz hain apal, hain xume:

Ama, Andra Maria da, Jaungoikoa ume. R/.

LAGUNGARRIAK

Elebitaz

Damu-otoitza

Bere seme-alaba guztientzat izan gura dauan Jainkoak, eta herrialde guztien argi, geure itxikeriagaz egiten dau topo. Bere errukiak atara gaizala gure ilunpeetatik:

—Jesus Jauna, herrialde guztietan argi egiten dozuna, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, bilatzaileek eta baztertuek onartzen zaituena, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, gure ilunpeetatik argitara ekarri gura gaituzuna, erruki, Jauna.

Lehenengo irakurgaiari

Arazo artean bizi izatea Jainkoaren egintzak ikusi ahal izateko oztopo izan daiteke. Baina Jainkoak bere herria baina baita beste herrialde guztiak ere bere argitara eta bere ondasunetara erakarri gura dauz; eta bakotxa bere berezitasunean.

Erantzun salmoa

R/. Ahuspez gurtuko zaitue, Jauna, atzerri guztiek.

Bigarren irakurgaiari

Paulok Jainkoaren ezkutuko asmoen barri emongo deusku: herrialde guztiak dagoz deituak haren argitasunera.

Ebanjelioari

Mateok irudi eta apainduria ederrez emoten deusku egia handien barri. Egin deiogun harrerea ebanjelioari Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Gure makaltasunen eta mugen barri izanik, guztioi bere ondasunetara dei egiten deuskun Jainkoagana jo daigun, erreguz:

—Elizearen alde: gizabanako guztien berezitasunak aintzat hartu daizan eta bakotxari egin deion dei Jainkoaren ondasunetara, eskatu deiogun Jaunari.

—Kristorengan sinisten dogun guztion alde: gure ohitura eta debozinoetan itxita egon ez gaitezan, gaurko munduak luzatzen deuskuzan erronketan Jainkoagana garoazan izarra ikusi daigula baino, eskatu deiogun Jaunari.

—Ahalkeriak edo diru-goseak itsututa daukazanek askapen izarra ikusteko aukerea izan daien, eta haren jarraian abiatu daitezan Jainkoaren ondasunetara, eskatu deiogun Jaunari.

—Erasopean, gerra artean edo iheska bizi diranek burua jaso eta euren egoeratik atara leikezan Jainkoaren izarra ikusi daien eta haren argipean egin daien bidea, eskatu deiogun Jaunari.

—Jainkoaren argitasuna hartzen dogunok familia arrakalduen, emakume eta ume aurrean erabilienk, eta edozelango preminan dagozanen laguntza eta euskarri izan gaitezan, eskatu deiogun Jaunari.

† Urratu eizuz gure ilunpeak, Jauna, zure seme-alaba guztiok alkar onartu eta errespetatu ahal zain daigun zeure argitasunean. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzerako abestia

1 Gau erdian Zu zara distira argizkoa,

isiltasun osoan hor zure mintzoa.

2 Urratu da mundutik ilunpe itxia,

sortuazoz zerutik Zuk argi barria.

R/. Maitasun-agerpen!

Isiltasun osoan Hitza gizon sortzen.

OHARRAK