uz05a_17

URTEAN ZEHARREKO V. DOMEKEA /A

Sarrera-oharra

Ondo etorri, senideok, Urtean Zeharreko 5. domeka honetako Liturgia ospatzera. Jesus Jaunak bere ikasleengandik zer itxaroten dauan aurkituko dogu. Horretarako, profetearen astinaldiaren ondorio lez-edo, gure azaleko erlijiokeriatik urten behar izango dogu, eta gure txikitasunari edo txikikeriei begiratu barik, Jainkoak gugan ezarritako ondasunak aintzat hartu behar izango doguz eta Jesusi jarraitzeko erabagia barriztatu. Alkar adoretu daigun, ba, abestuz…

Sarrera-abestia

GOAZEN ALKARTURIK biztuta fedea

argitan zabalik maitasun bidea.

1 Entzun dezagun apaltasunez

entzun dezagun Jaunaren hitza

Bere hitzetan gure egia

gure indarra gure bizia.

2 Gurekin dogu maisu ta lagun

gurekin dogu, gurekin, Jauna!

Egin dezagun zuzentasunez

ta maitasunez bere esana!

Abadearen agurra

† Aitaren eta Semearen eta E. santuaren izenean…

† Gure akatsei ez-ikusia eginez // gure inguruan argi eta gatz //

gura gaituan Jaunaren grazia // izan bedi zuekin. # ETA ZURE ESPIRITUAREKIN.

Damu-otoitza

† Jesus Jaunak ez gaitu deitzen kultua barritzeko, senide behartsua aintzat hartzeko baino; haren bizitzan argi eta gatz izateko baino. Bete gaizala horretarako bere errukiaz:

—Jesus Jauna, hitzaren aurretik egintzak zarana, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, uste osoa Jainkoagan dozuna, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, zure jarraitzaileok argi eta gatz gura gaituzuna, erruki, Jauna.

I. Irakurgaiari

Atzerritik etxera bueltatzeak emoten dauan poza laster amatatuko da, gauzak ez dirala hain errezak ikustean. Egin beharreko lana ez da izango kultua, senide behartsua aintzat hartu eta haren laguntza izatea baino.

Erantzun salmoa

II. Irakurgaiari

Izan daigun gogoan diru-bilete batek ez dauala bere balioa galtzen zikindu edo tximurtu dalako. Guk, txikikeriaz eta pekatuz beterik egon arren, emon geikela Jainkoa ezagutzera, apaltasunez behartsuagana hurreratuz…

Ebanjelioari

Bere egitasmoa iragarri ondoren, Jesusek ikasleengandik itxaroten dauana irudi bitan emongo deusku Mateok. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Jainkoak ondasunez hornitu gaitu; inguru aberatsean jarri gaitu; eta alkarrentzat laguntza gura gaitu. Eskatu deiogun gure itxikerietatik atara gaizala:

—Elizearen alde: bere akatsen eta pekatuen azpian egoten ohitu ez daiten, hareik astintzeko behartuaganako bidea hartu daian baino. Egin daigun otoitz.

—Senideen akatsak bilatuz, hareik azpian hartzen dabezanek senideon ondasunak eta onurak ere ikusi daiezan eta aintzat hartu. Egin daigun otoitz.

—Hagaitik edo horregaitik, euren bizitza iguingarri bihurtu dabenek, badagoala urtenbiderik ikusi daien, eta lagundu dakien zulo horretatik urteten. Egin daigun otoitz.

—… / .., Egin daigun otoitz.

—Jainkoaren berbara eta Eukaristiaren mahaira hurreratzeko aukerea dogunok pekatua salatu eta gaitzetsi daigun, baina pekataria bere pekatutik askatzen ahalegindu gaitezan. Egin daigun otoitz.

† Emoiguzu, Jauna, gure inguruko argi eta gatz izateko behar dogun zeugango uste ona, eta senideaganako begiramena. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

JAUNARTZERAKO

1. Ogi hau jaten dauanak izango dau bizia.

Kaliz hontan aurkitzen da Jainko-odol guztia:

R/. Hor dogu janaria ta hor gure edaria.

2. Jaungoikoak deitzen gaitu: bera dogu janari.

Beragan dogu aurkitzen osasuna ugari.

R/. Zelan begiratzen deutson Jainkoak gizonari!

3. Danok gaur jaten badogu ogi bat mahai batean

ezin izan gorrotorik gaurtik gure artean.

R/. Alkar maitatu dagigun Jesusen izenean.

OHARRAK