uz23c

URTEAN ZEHARREKO 23. DOMEKEA /C

Sarrera oharra

Senideok: Urtean zeharreko 23. domeka honetan Jesusek estu jarriko deuskuz gauzak, eta hasieratik izan behar dogu argi gure hemen egotea zergaitik dan: Jesusen jarraitzaile eta ikasle izan gura dogulako, ala beste edozein arrazoigaitik?

Entzungo doguzan, eta mahairatuko jakuzan, eskabideak lehenengoentzat izango diralako. Ea gehienok garan Jesusen ikasle eta jarraitzaile izan gura dabenen artekoak. Ospatu daigun alaitsu hasiz abesten.

Sarrera abestia

Aita baten semeok

sinismen bakar bat dogunok

anai artean batu garanok

kantuz gatoz, kantuz zugana, Jauna.

Argiaren seme eta egunaren oinordeko

abia gaitezen danok Jaunarengana goizean,

uxatu ditu goiz albak gure baitako ilunak,

eta pozaldi betea sortu digu bihotzean.

—Seme gara, bai, baina seme izaten ba ete dakigu?

Anai gara, bai, baina anai izaten ba ete dakigu?

Seme izatera, anai izatera, Jauna, heldu nahi dogu.

Zein gozo ta eder dan

anaiok alkartu

eta danok batera

Jainkoa goratu.

Damu otoitza

† Jesusen eskakizunak geuretzat ez balira lez hartzen doguz. Damutu gaitezan:

—Jesus Jauna: zure ikasleentzat eskakizun bereziak dituzuna, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna: zure ikasleen lehen aukera izan nahi dozuna, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna: zuri jarraitzeko erabagi sendoa eskatzen deuskuzuna, erruki, Jauna.

† Erruki dakigula…

Lehenengo irakurgaiari oharra (Jkt 9, 13-19)

Zer sentitzen ete dogu irakurgai honetako berbak entzutean, ia dana dakigula, ia dana menperatzen dogula, ia danaren jaun eta jabe garala uste dogunean? Apaltasun apur bat ez ete dogu behar? Horixe emongo deusku irakurgai honek. Entzun!

Erantzun salmoa (Sal 89)

Bigarren irakurgaiari oharra (Flm 9b-10.12-17)

Zelango apaltasuna Paulorena, eta zelango erregua, txarto egin dauan, eta horregaitik heriotzaratua izan daiteken, baten alde egiten dauana. Entzun!

Ebanjelioari oharra (Lk 14, 25-33)

Ba ete dakigu zergaitik garan kristau edo Jesusen jarraitzaile? Sasoia dogu jesarri eta Jesusi jarraitzeko erabagia hartzeko. Egin deiogun harrerea ebanjelioari Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Bere Semearen jarraitzaile burutsu nahi gaitu Jainkoak. Zuzendu deioguzan, ba, eskari arduratsuak:

—Bateatuen alde: bilatu daien aukerea Jesusen jarraitzaile, ikasle eta autorle dirala ezagutzeko eta norberetzeko… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.

—Hondamenetik urten-ezinik dagozan herrialdeen alde: izan daien besteon laguntza, eta erruki ezaugarriak jaso daiezan… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.

—Erruki barik aurrean erabiliak diran emakumeen alde, umeen eta zahar eta gaisoen alde: errukira eroan gaiezan eta alkar zaintzera eta maitatzera… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.

—Kristau zergaitik diran, edo kristau izatea zergaitik itzi daben ez dakienen alde: Jesusen jarraitzaile izateko bideak aurkitu daiezan, eta haren autorle sutsu bihurtu daitezan… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.

—Eukaristiarako alkartu garanok gero eta arduratsuago izatea bilatu daigun, eta taldetxoetan esku hartzeko ahaleginak egin daiguzan… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.

† Jainko Jauna: gure eskariak entzuten eta onartzen dozuzala jakiteak eroan gaizala zugan uste on osoa izatera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzerako

1. Ogi hau jaten dauanak

izango dau bizia.

Kaliz hontan aurkitzen da

Jainko-odol guztia:

R/. Hor dogu janaria ta

hor gure edaria.

2. Jaungoikoak deitzen gaitu:

bera dogu janari.

Beragan dogu aurkitzen

osasuna ugari.

R/. Zelan begiratzen deutson

Jainkoak gizonari!

3. Danok gaur jaten badogu

ogi bat mahai batean

ezin izan gorrotorik

gaurtik gure artean.

R/. Alkar maitatu dagigun

Jesusen izenean.

Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske:

bizi behar honetan ahuldu baikintezke.

Zure gorputz santua hartu nahi genduke.

Zu gabe bizitzerik ezingo genduke.

Munduak behar badau eguzki-argia,

mendiko abereak iturri garbia,

orobat (gu danok) nahi badogu barruko bizia,

beharrezkoa jaku zeruko ogia.

Jauna, zure grazia lagun dakigula

ogi hau jan dagigun behar dan bezela.

Ez ahaztu txarrerako jarriak gauzela,

arren, zuzen ta leial bizi gaitezela.