Sarrera oharra
Ondo etorri, senideok, pazkoaldiko bostgarren domekako elizkizun honetara. Ebanjelizatzaile eta misiolari dan Jesus Jaunaren alkarteagaz aurkitzen gara. Eta misiolari izateko zertan oinarritzen diran eta zelango itxaropena isurten daben ikusiko dogu: Jaunaren maitasun-aginduak, alkarregaz jokatzeko gogoak eta otoitzaren indarrak daroaz haize bolaratan. Biztu deigula geuri ere gaur eta hemen Jesusen jarraitzaile eta testigu izateko gogoa.
Sarrera abestia
—Biztu da Kristo: Aleluia!
Guregan dago: Aleluia!
Jainkoak dau-ta gaur Kristo biztu:
Aleluia!
Bere indarrez biztuko gaitu:
Aleluia, Aleluia!
ABESTU DAGIGUN DANOK
misterio handiena:
garaiturik heriotza
Jesus Jauna berbiztu da.
Aleluia, aleluia, hilobitik biztu Jauna (bir).
Ureztatzean…
Bateoko urak gogoratu gura doguz elizkizunaren hasieran, haretantxe egin ginan-eta bat Jesusegaz, hilen artetik lehen biztuagaz. Bizibarritu gaizala ur honek:
Zure saihets irekiari, Kristo,
Biziaren ur-iturria dario
honetxek dau munduko
pekatu guztia garbitzen
eta bizitzea barriztatzen.
Hobenak dau gizakia menperatzen
eta Kristok bere Arnasaz salbatzen;
salbamen-iturrira abia gaitezen:
iragarri daigun bizia ozen.
EDO…
Bateoko uretan, Jauna, gaituzu
pekaturako hil ta zeuretzat bzitu.
—Bateoagaitik, / eskerrik asko,
seme-alaba egin / gaituzulako.
—Bateoan ginan / hil Jesusegaz
geroztik gaitezan / bizi beragaz.
Ura, ura, burura ta barrura…
HARTUKO DOGU URA POZIK osasunaren iturritik.
Jauna da nire / Jaungoiko eta / Salbatzaile;
lasai nago ni, / bildur gabe.
Jainkoa da-ta / nire indarra / ta kemena,
bera, salbatu / ninduena.
AINTZA
Jainkoari emoten deutsogun aintzak etenbakoa izan behar dau heriotzako etsipenetik biztuerearen pozera aldatzen gaitulako. Aintza emote hau poz betekoa izan daitela, gogoz abestuz.
Lehenengo irakurgaiari
Eliza misiolariak Jesus Jaunaren Barri Ona zabaltzen dau, eliz alkarteak sortzen dauz, arduradunak izendatzen eta egindakoaren barri emoten. Ea geuk ere ikasten dogun eurengandik…
Erantzun salmoa
Bigarren irakurgaiari
Egindako lanak itxaropenezko bere frutua emoten dau: Jainkoaren indarraz dana barritzen da, eta kalte eta txar guztia uxatzen.
Ebanjelioari
Gauzak barritzeko, txarkeriari aurre egiteko, ba ete dago Jesusen aginduko maitasuna baino indar handiagorik? Egin deiogun harrerea ALELUIA abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Eliza misiolaria, bazter guztietara maitasun agindua zabaldu gura dogunok alkarregaz egin daigun erregu:
—Elizearen alde: maitasunaren eta errukiaren testigu agertu daiten gaurko munduaren aurrean, eskatu deiogun Jaunari.
—Maitasunean bizi izan diran eta orain alkarrengandik bananduta dagozanen alde: aurkitu ahal izan daien aurrerantzean ere bizi izateko adorea Barri Onean eta Otoitzean, eskatu deiogun Jaunari.
—Eliztarren batzuen gehiegikeriak sufritu dabezan umeen alde: euren bizitzea berregiteko gauza izan daitezan horretarako laguntzak ere izanik, eskatu deiogun Jaunari.
—Esplotatuak diran herrien alde, bazterkuntzea edo erasoak sufritzen dabezanen alde: eraso eta bazterkuntzotatik laster baten urteteko grazia izan daien, eskatu deiogun Jaunari.
—Jesusen maitasun agindua eta Eliza misiolaria jasoten dogunok ardurak hartzeko prest egon gaitezan, eta alkarregaz otoitzerako eta alkar adoretzeko alkartu gaitezan, eskatu deiogun Jaunari.
† Maitasunaren eta berbizkundearen grazia isurten deuskuzun Jauna, erantzun esker onekoa emon deizugula testigu izanik. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzean
Amaieran
R/. Bizi da Jauna, bizi da!
Bizi da Jauna, bizi da!
Bizi da, bizi da, bizi da Jauna,
bizi da gure artean! (bir)
Pazko goizean hutsik dago hilobia.
Biztu da Kristo, biztu,
gure eguzkia: nagusi da argia! R/.
Ilunpetatik berak gu atara gaitu;
munduaren distira berak dau barritu:
berak gaitu biztu. R/.
ZERU-LURREN ERREGINA:
aleluia!, aleluia!
Biztu jaku Jesus Jauna: Aleluia!
—Zuregandik sortu dana: Aleluia.
Hilobitik biztu da-ta: Aleluia!
—Otoitz zure Semeari: Aleluia!
bizia deigun danori: Aleluia!
OHARRAK…