Sarrera-oharra
Senideok: ondo etorri Garizumaldiko lehenengo domekako liturgia honetara. Aldi honetan bihotz barritzea eskatuko jaku, eta hori zer dan jakin beharra daukagu. Horretarako, malguak izatea baino gauza hoberik ez dago, eta Jesusen Espirituari gidatu eta landu gaizala iztea baino.
Gizaki bihozbarritua Espiritutik jaio dana da. Horrek eguneroko bizitzea beste era batera egitera eroango dau. gaurko Liturgiak emongo deusku horren barri.
Sartu gaitezan Jainkoaren berbeak gidatu gaizala nahiez.
Sarrera abestia
R/. Zure aurpegi bila gabiltza gu, Jauna,
zu zaitugu argi eta salbamen,
zu, Jauna, biziaren babes.
Uste on izan Jaunagan eta izan gizon,
jaso bihotza eta Jaunagan sendo egon.
Zelan dan aita bere umeentzat bihozbera,
halantxe da Jauna fededunentzat onbera.
Ez gaitu hartzen gure hobenen neurrietan,
ezta joten ere gure erruen ordainetan.
Berak deutsuz, bai, parkatzen zure hobenak
eta osatzen deutsuz harek zuri gatxak danak.
Abadearen agurra
† Aitaren eta Semearen…
† Bihozbarritze aldia emoten deuskun / eta bere Espirituaz gidatzen gaitun
Jesukristoren Aita dan Jainkoa / izan bedi zuekin: # Eta zure espirituarekin.
Damu-otoitza
V/. Erruki, Jauna. R/. Pekatu egin dogu-ta.
V/. Agertu guri, Jauna, zure bihotz ona. R/. Eta salbau gagizuz.
Lehenengo Irakurgaiari
Jainkoak mugatua egin dau gizakia; makala egin dau. Ezin dau onaren eta txarraren jabe izan… Nori egin jaramon zoriontsu izateko: bere Egileari ala Maltzurrari?
Erantzun salmoa
Bigarren irakurgaiari
Pekatua aitatze hutsak ere atzeraka eragiten deusku; baina ezin geike ukatu txarkeria hortxe dagoala, edo bakotxarengan ere bai. horren aurrean, badago itxaropenik? San Paulok argibide batzuk emongo deuskuz.
Ebanjelioari
Mateoren idazki honetan gizaki barriaren irudia emoten jaku: lehenengoak huts egin baeban, Espirituak erabiliak ez dau huts egingo. Egin deiogun harrerea zutunik aintza emonez Jesusi.
ESKARIAK
† Jainkoak gure giza izatearen osotasunean gura gaitu eta bere Semeagan emoten deusku gailur horretara heltzeko bidea. Goazen eskale beragana:
—Iparra galduta, nora-ezean eta baita lur jota ere dagozan gizakien alde: izan daien Jesus nork iragarri, ha ezagutu daien eta haren egitasmoan buru-belarri sartu daitezan euren nortasunean tente jarteko, egin daigun otoitz.
—Elizearen alde: gaurko gizakiari Jesus Salbatzaile lez iragarten jakin daian, maitasunean iragarri deion eta haren kezketan eta beharrizanetan sartzeko ahaleginak egin daizan, egin daigun otoitz.
—Jainkoagana osasun eske, zori eske edo aberastasun eske zuzentzen diranen alde: guzti horri emoten deutsoen garrantzia baino handiagoa emon deioen haren berbeari eta euren burua eskeintzeari, egin daigun otoitz.
—Euren burua besteen laguntzan eta zerbitzuan emoten dabenen alde: besteen aldeko laguntzan emoten daben ahaleginak bere frutua emon ahal izan daian eta euren poztasunean gorantza joan daitezan, egin daigun otoitz.
—Garizuma aldi honetan Jainkoaren berbea dastatzeko, otoitzean jarduteko eta zintzoago jokatzeko ahaleginetan dihardugunok ez gaitezan etsipenean jausi, ez eztikeriaren tentaldietan ere, hur-hurretik jarraitu deiogula baino gure gizatasunean gura gaituan Jesus Jaunari, egin daigun otoitz.
† Zeure berba salbagarriaz asetu gura gaituzun Jainko Salbatzailea: atara gaizuz tentaldian jaustetik eta emoiguzu otoitzerako zaletasuna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzean
1) Basamortuan zehar dabila Jainko-herria erromes;
argi, bake ta maitetasuna dakarren zeruen galdez.
Agindu-lurra Jainkoak deutso emongo kateen ordez;
penak utzita poztu daitezan bizi barri baten pozez. R/.
R/. Zure pozetan goaz, Jerusalen barri;
fedeak zuregan dau bere ziment-harri.
Maitasunak zu zaitu bere berogarri.
Biztu itxaropena zure herriari.
2) Israel barri kurutzearen ondoren doa bidari;
bide iluna argitutzeko hodeia dauka gidari.
Zerua dau hark, Kristok agindu, erreinu eta lur barri;
beronek deutsoz oinak sendotzen Jainko-herri barriari. R/.
3) Herriak euren minaren minez dagoz ezin-egonetan;
bake, poz, argi, egia eta maitetasun bilaketan.
Entzun zuk hareen negar antsia, eutsi bideko nekeetan,
larri dabilz-ta zure etxe-bila fedearen urratsetan. R/.
Jaungoikoaren hegoenpean: ze bakean! (2)
Indar guztiak dituenaren kerizpean (2).
Jauna, nik dinot: "Nire kerizpe dot zuregan;
bihotz guztiaz nago Jaunaren eskuetan."