URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Ondo etorri Eukaristiaren ospakizun honetara.
Urtero lez, Elizeak gaur, geure ingurutik apur bat urten eta urrunago begiratzera dei egiten deusku; Jesusen Ebanjelioa oraindik ezagutzen ez daben lurraldeetara degiratzera dei egiten deusku.
Gaur Domund eguna dogu, Misinoetako egun haundia. Jesusen Barri Ona guztientzat da; Berak gizaki guztiei eskeini nahi deutse bere Ogiaren janaria. Asmo hau gogoan dogula, ospatu dagigun geure Meza santua.
"Kanta Jaunari, lur guztia..."
DAMU OTOITZA
Senideok, geure barruan isilik, otoitz egin deiogun Jaunari, parkatu deiskun eta gure bihotzak barriztau dagizan:
—Jesus Jauna, gutariko bakotxa ezagutzen dozuna. ERRUKI, JAUNA.
—Jesus Jauna, neurri barik maite gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
—Jesus Jauna, gizon-emakume guztiak salbatzea nahi dozuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 53, 10-11:
Lehenengo irakurgaian, Isaias profeteak aurretiaz iragarten deusku gizaki guztiak salbatzeko Jesusek zer egingo dauan.
Erantzun-Salmoa: 32. Salmoa
Jainkoaren asmoak, salbamen asmoak dira. Guk ere, salmo honekin, Jainko onaren errukia abestu dagigun.
R/."Zure errukia betor Jauna, Zugan dogu-ta uste ona"
Eb 4, 14-16:
Kurutzeko opari bakarragaz behin betiko lortu deusku Kristok salbamena. Uste osoz hurreratu geintekez graziaren iturrira.
Mk 10, 35-45:
Ikasleak lehenengo tokien bila dabiltz. Jesusek, ostera, zerbitzuaren bidea jarten deusku helburu. Zutunik, "Aleluia" abestu dagigun eta prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
† Jesusek zerutik gure zerbitzuan jarraitzen dau; bere anai-arreba gaituanon alde otoitzean dihardu. Uste honegaz Aitagana hurreratu gaitezan:
—Eliza osoaren alde, kristau guztien alde: gure anai-arreben aurrean fedearen eta itxaropenaren testigu izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
—Jesus oraindik ezagutzen ez daben guztien alde: egunen baten fedearen argira heldu daitezan eta Eukaristiaren mahai honetatik jan dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
—Hirugarren Munduko Eliza gazteen alde: euren herrientzat sinismen eta itxaropen sortzaile izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
—Misiolari guztien alde: euren lan gogorrean, Jaungoikoaren eta kristau guztien laguntza izan dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
—Jesusek Ebanjelioan gogoratu deusku, bere ikasle izateko biderik onena besteen zerbitzari izatea dala. Gugaz bizi diranei eta beharrizanean aurkitzen diranei apaltasunez eta maitasunez zerbitzen ikasi dagigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
† Entzun, Aita, eskari honeek eta gutariko bakotxak bere bihotzean egiten deutsuzanak. Uste osoz eskatzen deutsugu Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jaungoiko gure Aita gurekin izan daigula beti. Bere poza eta bakea emon deiguzala. Eta gizaki guztien pausoak biziaren bidetik zuzendu dagizala.
"Jesus, munduko Argia..."
URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Ondo etorri Eukaristiaren ospakizun honetara.
Urtero lez, Elizeak gaur, geure ingurutik apur bat urten eta urrunago begiratzera dei egiten deusku; Jesusen Ebanjelioa oraindik ezagutzen ez daben lurraldeetara degiratzera dei egiten deusku.
Nuestro encuentro es la memoria de aquel momento, en el que Jesús se entrega definitivamente por nosotros.
Por eso nuestra reunión es una llamada para que aprendamos a amar y servir, como Jesús amó y sirvió hasta la muerte.
"Kanta Jaunari, lur guztia..."
DAMU OTOITZA
Senideok, geure barruan isilik, otoitz egin deiogun Jaunari, parkatu deiskun eta gure bihotzak barriztau dagizan:
—Jesus Jauna, gutariko bakotxa ezagutzen dozuna. ERRUKI, JAUNA.
—Jesus Jauna, neurri barik maite gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
—Jesus Jauna, gizon-emakume guztiak salbatzea nahi dozuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 53, 10-11:
Lehenengo irakurgaian, Isaias profeteak aurretiaz iragarten deusku gizaki guztiak salbatzeko Jesusek zer egingo dauan.
La voluntad de Dios, es la salvación de yodos. Para eso ha venido Jesús al mundo.
Erantzun-Salmoa: 32. Salmoa
Jainkoaren asmoak, salbamen asmoak dira. Guk ere , salmo honekin, Jainko onaren errukia abestu dagigun.
El salmista canta a Dios, porque el Señor es justo y es grande su misericordia.
R/. "Zure errukia betor Jauna, Zugan dogu-ta uste ona"
Eb 4, 14-16:
Kurutzeko opari bakarragaz behin betiko lortu deusku Kristok salbamena. Uste osoz hurreratu geintekez graziaren iturrira.
Jesús se hizo igual a nosotros para vivir nuestra vida. El es el mediador entre Dios y los hombres.
Mk 10, 35-45:
Los apóstoles buscan los primeros puestos. Para Jesús, el primer puesto es servir y entregarse a los demás.
Ikasleak lehenengo tokien bila dabiltz. Jesusek, ostera, zerbitzuaren bidea jarten deusku helburu. Zutunik, "Aleluia" abestu dagigun eta prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
† Jesusek zerutik gure zerbitzuan jarraitzen dau; bere anai-arreba gaituanon alde otoitzean dihardu. Uste honegaz Aitagana hurreratu gaitezan:
—Eliza osoaren alde, kristau guztien alde: gure anai-arreben aurrean fedearen eta itxaropenaren testigu izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
—Jesus oraindik ezagutzen ez daben guztien alde: egunen baten fedearen argira heldu daitezan eta Eukaristiaren mahai honetatik jan dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
—Hirugarren Munduko Eliza gazteen alde: euren herrientzat sinismen eta itxaropen sortzaile izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
—Por todos los cristianos, para que vivamos de acuerdo con la vocación que hemos recibido y hagamos crecer la fraternidad. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
—Por todos nosotros que celebramos la Eucaristía, para que aprendamos a vivir con humildad y amor. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
† Entzun, Aita, eskari honeek eta gutariko bakotxak bere bihotzean egiten deutsuzanak. Uste osoz eskatzen deutsugu Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jaungoiko gure Aita gurekin izan daigula beti. Bere poza eta bakea emon deiguzala. Eta gizaki guztien pausoak biziaren bidetik zuzendu dagizala.
Dios nuestro Padre, nos acompaña siempre. Que nos de su gozo y su paz. Que conduzca nuestros pasos, por el camino de la vida. Recibamos su bendición
"Jesus, munduko Argia..."