pzk06a
PAZKOALDIKO 6. DOMEKEA /A: «Gaisoaren pazkoa»
Sarrera-oharra
Ondo etorri, senideok, pazkoaldiko 6. domeka honetako liturgia ospatzera.
Asko eta handiak dira esku artean darabilguzan eta kezkatzen gaituen arazoak (krisia, hauteskundeak, familia askoren egoerea, euren etxeetatik kaleratuak…). Baina gaur gaisoek izan daiela gure arduren gainetikoa eskatzen deusku Elizeak, Frantzisko Aita santuaren esanetan dinoskunean gure Gizarteak deskartatu, baztartu, egiten dauzala eta Elizearen benetako altxor dirala.
Ospatu daigun Jesus Jaunak ez gaitula umezurtz lagaten; bere Espirituaz janzten gaitula, bere esanetan jarraituz elkar maitatu ahal izan daigun eta alkarren zerbitzuan bizi izan gaitezan.
Sarrera-abestia
1 Abestu dagigun danok / misterio handiena
garaiturik heriotza / Jesus Jauna berbiztu da.
Aleluia! Aleluia! / Hilobitik biztu Jauna (bir)
2 Ekatxaren ondorean / eguzkia agertzen da;
garaiturik heriotza / Jesus ona berbiztu da.
Aleluia! Aleluia! / Hilobitik biztu Jauna (bir)
Abadearen agurra eta uraz zipristintzea
† Pazko pozean alkartzen gaituan Jainkoa / hilen artetik biztu dan Jesus Jauna /
eta biengandik dan Espiritu santua / izan bediz zuekin.
—Eta zure espirituarekin.
† Senideok: Bateo iturrietara hurreratu gaitezan eukaristiaren hasiera honetan, pazko pozean sartzeko graziaz bete gaizan bizitzearen iturri dan Jainkoak:
Bateoko uretan, Jauna, gaituzu
pekaturako hil ta zeuretzat biztu.
—Bateoagaitik, / eskerrik asko,
seme-alaba egin / gaituzulako.
—Bateoan ginan / hil Jesusegaz
geroztik gaitezan / bizi beragaz.
edo…
Zure saihets irekiari, Kristo / Biziaren ur-iturria dario
honexek dau munduko / pekatu guztia garbitzen
eta bizitzea barriztatzen.
Hobenak dau gizakia menperatzen / eta Kristok bere Arnasaz salbatzen;
salbamen-iturrira abia gaitezen: / iragarri daigun bizia ozen.
Lehenengo irakurgaia (Eg 8, 5-8. 14-17)
Eraginkorra da Jesus Jaunaren barri emotea; eraginkorra da Ebanjelioa; ba dau deabruak uxatzeko, gure barruan bakea sortzeko eta gure bizitza poztasunean jarteko indarrik. Onartuko al dogu gure bizitzako poz-iturri lez?
Erantzun salmoa
Bigarren irakurgaia (1 P 3, 15-18)
Ez dago jasapen bako bizitzarik. Neketsua da Jaunaren barri ona iragartea. Sarritan, nahi izan arren ere, geure bizitza ez dator iragarten dogunagaz bat. Eta min emoten deusku; atsekabean sartzen gara. Baina merezi dau Barri Ona iragarteak, eta bizitzea haren arabera egiteak. Merezi dau!
Ebanjelioari (Jn 14, 15-21)
Egin deiogun harrerea ebanjelioari, umezurtz lagako ez gaitula dinoskun Jesus Jaunari, haren mezua geure bizitzan gauzatzeko gogo beroaz, Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Gaisoenganako aparteko errukia agertzen eban Jesus Jaunaren eskutik zuzendu deioguzan Jainko Aita/Amari gure eskariak:
—Elizearen alde: gure gizarte honek baztertzen dauzan zahar, gaixo eta indarge guztiak izan daizan bere benetako altxor preziatu, egin daigun otoitz.
—Gure eliz alkarte honetako gaixo eta zahar guztien alde: eurenganako gure otoitzaren indarra eta poza somatu daien eta behar daben laguntza eskatzeko adorea izan daien, egin daigun otoitz.
—Behartsuaren ona bilatzen dauala, baina ahaltsuenen alde jokatzen dauan gure Gizarte honen alde: guzurrezko agintzetan galdu ez daiten eta benetan jokatu daian euren bizitzearen astuntasuna eroan ezin dabenen alde, egin daigun otoitz.
—Luzaroan herri atzeratuak astintzen eta esplotatzen jardun izan dogunok, eta orain hareentzako ateak itxita daukaguzanok, errukia erakutsi ahal izan daigun eta euren beharrizanetan alkartasuna erakutsi deiegun, egin daigun otoitz.
—Eukaristiaren mahai-inguruan alkartzen garanok Jesus Jaunak ez gaitula umezurtz lagaten jakinda, haren irakatsiak eta bizikerea gauzatzen ahalegindu gaitezan haren Espirituaren laguntzaz, egin daigun otoitz.
† Gure arduraz, beti geure ondoan zagozan eta zeure Espirituaz adoretzen gaituzun Jainko Jauna: egin gaizuz zure Semearen esaneko eta uste oneko. Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan. —Amen
JAUNARTZEAN
1. Zu zaitugu Artzain ona,
bizia emon deuskuzu;
zure hitzak bihotzean
hazi barri ereiten du.
2. Maite dituzu guztiak,
deitzera zatoz zu, Jauna;
batasunaren bidetik
maitasunak deitzen gaitu.
3. Bateoan damoskuzu
betiko gaztetasuna.
Emon poza_iragarteko
Jainkoaren Barri Ona.
OHARRAK
AMAIERA ABESTIA…
ZERU-LURREN ERREGINA: aleluia!, aleluia!
Biztu jaku Jesus Jauna: Aleluia!
—Zuregandik sortu dana: Aleluia.
Hilobitik zutitu da: Aleluia!