abn03c

ABENDUKO 3. DOMEKEA /C

Sarrera-oharra

Senideok: Poztasunera deitzen gaitu Abendualdiko hirugarren domeka honetako Liturgiak. Ez uste izan zerk inguratzen gaituan ahaztu dauanik; gogoan daukaz inguratzen gaituen ustelkeriak, alkar ikusezinak, erasoak, bildurrak, krisia, zatiketak… hainbeste atsekabe-iturri. Eta ha ta guztiz ere poztasunera eta alaitasunera deitzen gaitu. Bat-batean ezabatuko diralako arazo guztiok? Ez! Jainkoa geure ondoan dagoalako baino. Eta, arazo guztioi aurre egiteko, gauza ontzat badozu Jauna ondoan sumatzea (sentitzea) poztu egingo zara. Bidea inork lautu deizula gura badozu, orduan ez da zuretzako pozerako dei hau. Poztasunak gure barruan zeozer (edo asko) aldatzea eskatzen dau. Jainkoaren hitzak esango deusku zer. Ondo etorri.

Sarrera-abestia

Zatoz, Jauna! Gaur zai duzu mundua,

zori gaitzez hain da hondatua!

Zatoz, Jauna! Zabal, otoi, zerua:

Etor bedi zure erreinua!

Zatoz, Jauna! Hor gabiltza gauez gau:

piztu gugan fedearen sua.

Zatoz, Jauna! Argi ezazu mundu hau:

Etor bedi zure erreinua!

Abenduko kandelea ezaugarri

Abendualdia ibilaldi baten egiten dogu, eta ibilaldi horretarako urratsak markatu gura doguz domekaz-domeka, gure itxaropena gero eta handiagoa izan daiten, eta itxaroten dogunari harrera on egiteko gauza izan gaitezan. Biztu daigun lehenengo kandelea, abesti artean.

Jagi zaitez, Jerusalem / badator zure argia;

badoa argitzen zuregan / Jaunaren aintza.

Lehenengo irakurgaiari

Atsekabe handietatik urten izanaren esperientziak atsekabe barriak gainditzeko itxaropena emoten dau. Eta profetek horren barri emon gura deutsoe herriari: Jainkoak bere herriaren poza gura daualako.

Erantzun salmoa

R/. Goratu egizue irrintziko handi dago-eta Israelgo Santua zure erdian.

Bigarren irakurgaiari

Gure pozaren iturria Jainkoaren hurtasuna sumatzea dala dinosku Paulok. Baina gure poztasun-iturriak osasuna, kontsumoa eta zalapartea badira… non jausiko ete dira hitzok?

Ebanjelioari

Adi Bateatzailearen mezuari: Mesiasi bidea egiteak gure bizikerea eta jokabideak aldatzea eskatzen dau; erantzun morala baino harago doan aldakuntzea da hau. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Gure poz eta zorion dan Jainkoari aurkeztu deioguzan gure beharrizanak eta atsekabetuen negarrak:

—Elizearen alde: behartsuen nekeak eta atsekabetuen negarrak beretzat hartuz, mundu hau pozten eta alaitzen ahalegindu daiten, eskatu deiogun Jaunari.

—Besteen atsekabeaz pozten diranen alde: benetako poz-iturria Jainkoa dala ezagutuz, senideen ona eta zoriona bilatu daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Aurrean erabiliak, gizartetik jaurtiak, espetxeratuak, atzerriratuak edo droga munduan babes hartzen dabenak Jainkoaren seme-alaben pozean eta askatasunean ikusi daiguzan, eskatu deiogun Jaunari.

—Euren burua ontzat eukiz beste guztiak gaitzesten dabezanen alde: sakramentuez markatuak izateaz gain bizitzako jokabideak zuzendu beharra onartu daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Eukaristiaren mahaian esku-hartzen dogunok Bateatzailearen zigorra geuretu daigun, badatorren Salbatzaileari bideak atondu deioguzan, senideagaz gure bizitza alkarbanatuz, eskatu deiogun Jaunari.

† Dana seme-alabontzat egin dozun Jainko errukiorra: egizu gure poz-iturria daukaguna senideagaz banantzea izan daitela. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzean

Zatoz, Jauna, zatoz lurrera zure herri hau salbatzera.

1 Bakea ta justizia bialdu mundura, Jauna;

zure jaiotzak gugana bekar poza, zoriona.

2 Okerretatik zuzendu, gaitz bideetatik aldendu,

gure kateak apurtu, bide ilunak argitu.

3 Gorroto-bideetatik aldendu gagizuz, Jauna;

alkar parkatu dagigun emoiguzu maitasuna.

edo…

Alaitasuna lurrean, badator egunsentia.

Alaitasuna lurrean: gu salbatzera dator Jainkoa.

—Jainko zuzen, zintzo, gutaz, arren, erruki:

agindu zendun Salbatzailea zure seme-alabori, arren bidali.

—Argiaren Jainko, bidal zure Semea.

Berak argitu daiala beti gure barru-ilunpea, gure bidea.

Oharrak