pzk03c

PAZKOALDIKO 3. DOMEKEA /C

Sarrera oharra

Ondo etorri, senideok, pazkoaldiko 3. domeka honetako elizkizunera.

Caritasen salakuntzea eta deia entzungo doguz. Langabeziaren munduan bere ekarpena izan gura dau, eta zeure bitartez.

Gaurko irakurgaiek lagunduko deuskue horretan. hauxe izango dogu gogoan: Jesusen ikasleak heren heriotza osteko lur-jota egotearen ondoren, eguneroko lanera bihurtzen dira eta han, hila izan dan Jesusen presentzia nabarmena izango dabe.

Ahaztu egin behar izango dabez makaltasunak, saldukeriak eta ahuleziak, eta haren barri emoten jardun behar izango dabe, haregaz izandako bizikizun guztien barri emoile bihurtuz. Ikasi daigun eurengandik, eta Eukaristiak adoretu gaizala.

Sarrera abestia

—Biztu da Kristo: Aleluia!

Guregan dago: Aleluia!

Jainkoak dau-ta gaur Kristo biztu:

Aleluia!

Bere indarrez biztuko gaitu:

Aleluia, Aleluia!

ABESTU DAGIGUN DANOK

misterio handiena:

garaiturik heriotza

Jesus Jauna berbiztu da.

Aleluia, aleluia, hilobitik biztu Jauna (bir).

Ureztatzean…

Garbikuntza indarra dau urak, eta behar dogu gure makaltasunetatik garbitu gaizan, eta Bateoan hartutako konpromisoak garatzera eroan gaizan. Hartu daigun, ba, abesti artean, pazko ura…:

Zure saihets irekiari, Kristo,

Biziaren ur-iturria dario

honetxek dau munduko

pekatu guztia garbitzen

eta bizitzea barriztatzen.

Hobenak dau gizakia menperatzen

eta Kristok bere Arnasaz salbatzen;

salbamen-iturrira abia gaitezen:

iragarri daigun bizia ozen.

EDO

Bateoko uretan, Jauna, gaituzu

pekaturako hil ta zeuretzat bzitu.

—Bateoagaitik, / eskerrik asko,

seme-alaba egin / gaituzulako.

—Bateoan ginan / hil Jesusegaz

geroztik gaitezan / bizi beragaz.

Ura, ura, burura ta barrura…

HARTUKO DOGU URA POZIK osasunaren iturritik.

Jauna da nire / Jaungoiko eta / Salbatzaile;

lasai nago ni, / bildur gabe.

Jainkoa da-ta / nire indarra / ta kemena,

bera, salbatu / ninduena.

Aintzarako

Jainkoaren aintza abesteko gure senide makaldu eta bazterreratuak gogoan izan eta aintzat hartzera eroan gaizala, harei gure ondasunetan leku eginez:

AINTZA ZERUETAN JAINKOARI… Bakea lurrean gizonari

Lehenengo irakurgaiari

Jesukristoren ezagutzea norbere bizikizun bihurtu danean ezin daiteke isilean gorde. Haren barri emon behar da zemai guztien eta zigor guztien gainetik. Halantxe ezagutu daigula berbiztua.

Erantzun salmoa: Sal 29, 2 eta 4, 5-6. 11-12ª eta 13b

R/. Goratuko zaitut, Jauna, onik atara nozulako.

Bigarren irakurgaiari

Ez da erreza bizikizun hain harrigarri baten barri emotea, eta irudiak beha izango dira horretarako. Horixe egiten dau Joanek irakurgai honetan. Ikasi daigun beragandik.

Ebanjelioari

Jesukristok, Berbiztuak ez dauz bazterreratzen lagun izan dauzanak, saldukeria edo bildurra edo makalkeria medio. Eguneroko ekintzetan adoretuko dauz. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Jardunera eta berbiztuaren barri emotera urten behar dauan Elizea izango dogu batez ere gogoan gure eskariotan:

—Aita santuaren alde eta lekuan lekuko elizearen arduradun diran gotzainen alde: Eliza pobrea eta pobreentzakoa bultzatu daien, batez ere pobretuak eta baztertuak izanik gogoan, eskatu deiogun Jaunari.

— Elizea osotzen dogun Berbiztuaren jarraitzaileon alde: ha barik gaua dogula, eta ezer ez dogula harrapatuko argi eukiz, bilatu daigun Berbiztua bere berban eta egiteetan, eskatu deiogun Jaunari.

—Gure inguruko behartsu guztien alde, batez ere gure gizarteak gogorren joten dauzan langabetuen eta ume eta emakume bortxatuen alde: kristauon laguntzaz itxaropena biztu dakien, eskatu deiogun Jaunari.

—Gure artean oraindino onartuak ez diran etorkinen, emakumeen eta homosexualen alde: euren duintasuna errespetatua ikusi daien elizan, eta onartuak izan daitezan gure artean, eskatu deiogun Jaunari.

—Jaunaren inguruan bere hitzaz eta haragiaz janaritzeko alkartzen garanon alde: gerria lotu eta uretara jauzi egin daigun eguneroko lanean aurkitzeko berbiztuaren grazia, eskatu deiogun Jaunari.

† Gure otoitza entzuten dozun Jainko bizi emoilea: egin gaizuz geure egunotan mundu honek behar dauzan autorleak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzean

R/. Bizi da Jauna, bizi da!

Bizi da Jauna, bizi da!

Bizi da, bizi da, bizi da Jauna,

bizi da gure artean! (bir)

Pazko goizean hutsik dago hilobia.

Biztu da Kristo, biztu,

gure eguzkia: nagusi da argia! R/.

Ilunpetatik berak gu atara gaitu;

munduaren distira berak dau barritu:

berak gaitu biztu. R/.

Amaieran

ZERU-LURREN ERREGINA:

aleluia!, aleluia!

Biztu jaku Jesus Jauna: Aleluia!

—Zuregandik sortu dana: Aleluia.

Hilobitik biztu da-ta: Aleluia!

—Otoitz zure Semeari: Aleluia!

bizia deigun danori: Aleluia!

OHARRAK…