uz03a_lggk

Urtean zeharreko III. asteko domekea /A

Sarrera-oharra

Ondo etorri, senideok, Urtean Zeharreko 3. domekako liturgiara.

Liturgiak gure arteko hartu-emonak estutu eta hobeagotu egin behar dauz; gure sinismena sendotu, eta gure bokazinoa areagotu.

Gaurkoak hiru arlook ikutuko ditu. Urten daigun, ba, gure ohikeriatik. Arretaz entzun daiguzan irakurgaiak; eta gogobarritu gaitezala, Jesusen deiari poztasunez erantzuteko. Gaurko munduak eta gure inguruak berak ere testiguak behar dauz.

Sarrerra-abestia

GOAZEN ALKARTURIK

biztuta fedea

argitan zabalik

maitasun bidea.

1 Entzun dezagun apaltasunez

entzun dezagun Jaunaren hitza

Bere hitzetan gure egia

gure indarra gure bizia.

2 Gurekin dogu maisu ta lagun

gurekin dogu, gurekin, Jauna!

Egin dezagun zuzentasunez

ta maitasunez bere esana!

Abadearen agurra

† Gure benetako poz-iturri dogun / eta gure artean bake-giroa sortzen dauan /

bere Seme Jesukristogan deitzen gaituan Jauna # izan bedi zuekin.

—Eta zure espirituarekin.

Damu-otoitza

Ez daukagu argi Jesusi jarraitzea bokazinoa dana, eta gure artean zatiketak-eta daukaguz. Damutasunez jo daigun Jainkoaren errukira:

—Jesus Jauna: zeu zara gure bihotzen argia eta herrialde guztiena. Erruki, Jauna.

—Jesus Jauna: zeuk deitzen deuskuzu zeuri jarraitzera. Kristo, erruki.

—Jesus Jauna: alkartasunean gura gaituzuna. Erruki, Jauna.

Lehenengo Irakurgaiari

Jesusen lehenengo jarraitzaileek, euren esperientzia azaltzeko, idaztietara joten dabe, eta hantxe aurkitzen dabe beharrezko daben argitasuna. Horren lekuko Isaiasen liburuko txatal hau.

Erantzun salmoa

Bigarren Irakurgaiari

Oinarriak sendo ez dagozanean azaleko gauzetan eta eztabaidetan galtzen gara. Beharrezko dogu, idazki honen arabera, gure sinismena hobeto ezagutzea eta Jesusengan oinarritzea.

Ebanjelioa

Jesusengan sinistea haren deia entzutea, hari erantzutea eta bere jarraitzaile bihurtzea litzateke. Entzun daigun haur gaurko ebanjelio zati honetan, Aleluia abestuz, zutunik.

HERRI-OTOITZA (Eskariak)

† Jainkoak bere berban agertu deuskunari erantzunez, zuzendu deioguzan gure eskariak, uste onez:

—Elizearen alde: sinismenean hezi gaizan, Jesusi jarraitzen irakatsi deigun eta bokazino hau inguru guztietan zabaldu daian salbamen eskeintza lez. Egin daigun otoitz.

—Pozik barik, edo atsekabean, edo gaixorik, edo erasoak jasaten bizi diranen alde: besteon alkartasuna izan daien, Gizarte zuzenagoa eraiki ahal izan daigun. Egin daigun otoitz.

—Eztabaidan, haserre artean edo burrukan eta gerran diharduen familia, herri eta nazinoek Bakerako eta Alkarrizketarako deiei harrerea egin deieen. Egin daigun otoitz.

—Liturgia ospatzeko alkartzen garanok geure prestutasunaz, esku hartzeaz eta ospatzeko bizitasun eta poztasunaz iragarri daigun Jesusen jarraitzaile izateak emoten deuskun poza. Egin daigun otoitz.

† Gure barruan zeure poza sortuazoten deuskuzun Jainko: egin gaizuz poz horren banatzaile itxaropentsu. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

JAUNARTZERAKO

MAITASUNA BAKEAREKIN BATERA

Eskeintzeko nator esku emotera.

1 Alkarturik gaudenean Jaunaren aurrean

bardin izan behar dogu kalean.

2 Anaitasun jatorrean esku emotean

bihotza senti behar da bakean.

AZKENERAKO

JESUS MUNDUKO ARGIA

Jesus zinezko egia. Jesus betiko bizia.

1 Jesus Jainko gizona Zuri gure bizia

hartu gure Jaun ona gu garean guztia.

2 Gure bihotz barruan biztu zure argia

gaitezen gu munduan argi Jainkoz betia.

URTEAN ZEHARREKO 3. DOMEKEA /A

Sarrera-oharra

Ondo etorri, senideok, urtean zeharreko 3. domekako liturgia honetara. Argitasunerako deia entzungo dogu, eta autortu behar izango dogu ea argitasunean bizi izan gura dogun ala nahiago doguzan ilunpeak, gure egitadak ez diralako erakusteko langoak…

Dana-dala: argitasuna ez dator berez. Jainkoak bere Semeagan bialtzen deusku argitasun hori. Hau da: Nazareteko Jesusi jarraituz eta haren egitadak geure egitada bihurtuz, gure bizitza argitasunez beteko da. Hauxe da eskeintzen jakuna, munduan umeek sufritzen daben egoerea ere gogotan hartu daigula eskatzen jakula horregaz batera. Zabaldu deiogun barrua Jainkoak eskeintzen deuskunari elizkizun honetan.

Sarrea-abestia

Lurreko pobreenak larri ta oihuka:

haien negar-samina Jaunaren abotsa (bir).

—Jaunak sortu baditu lurra eta pertsonak

berarentzat guztiok bagara bardinak;

nola "anaiak" deitu, pobreei lotsagabe

geure erruz gosez ta egarriz badaude?

—Menperatze-irrika eta handipuzkeriek

sortu zituzten herri txiro ta aberatsak

bidegabekerian eraiki da mundua

ta pobreen lepoan beti da gurutza.

Damu-otoitza

Argitasun izatera etorri zinana, begitu gure bizikerea ilunpetan eta gure egitadak argitara ekarri ezinekoak… Hartu gaizuz zeure errukian:

—Jesus Jauna, ilunpetan dagoela autortzen dauanarentzat argitasun osoa, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, gure barruan Jainko seme-alaben argitasuna bizten dozuna, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, argiaren seme-alaba egiten gaituzuna, erruki, Jauna.

Lehenenego irakurgaiari asrrerea (Is 8, 23b—9, 3)

Gauzak txarto joakuzanean Jainkoa erruduntzen ete dogu? Eta ondo joakuzanean? Eta sinistun garala uste izango dogu! Jainkoaren esaneko bagina… Harek beti gura gaitu argitan.

Erantzun-Salmoa (Sal 26, 1. 4. 13-14)

Gure bizitza eta egitadak argitasunezkoak izan daitezela gura badogu, lotu gakiozan salmugilearen otoitzari, eta eskatu daigun baru-barrutik:

Bigarren irakurgaia (1 Ko 1, 10-13. 17)

Gure bizitza gure arteko zatiketek, burrukek, inbiriek eta norgehiagokeriek-eta sartzen dabe ilunpetan. Apostoluak batasunerako deia egingo deusku…

Ebanjelioari (Mt 4, 12-23)

Autortu geike Jesus, Nazaretarra, gure bizitza argitu daiken maisu? Bere jarraitzaile egingo bagina… Egiten deusku dei, baina erantzungo ete deutsodu? Egin deiogun harrerea ebanjelioari Aleluia abestuz, zutunik: ALELUIA, ALELUIA, ALELUIA.

ESKARIAK

† Egoerarik eta baltzenean ere Jainkoak bere argitasuna emoten deusku bere Semeagan. Bere bitartez zuzendu deioguzan Jainkoari gure eskariak:

—Elizearen alde: batasun bideak urratu daizan mundu guztiarentzako argitasun izan daiten eta behartsu guztiak beraganatu daizan, eskatu deiogun Jaunari.

—Ilunpetan dagozan herrialdeen alde; gorrotoak itsututa dagozenen alde; gerratean diharduen herrialdeen alde… argitu dakien garapen, parkamen, adiskidetze eta bake argitasuna, eskatu deiogun Jaunari.

—Sinismenetik edo jainkozaletasunetik aldendu diranen alde: aurkitu daien Jainkoagazko hartu-emonetara heltzeko erea argitasunezko bizitza barria izan daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Bizitza ganorabakoaz besteen gogoa eta adorea zapuzten dabenen alde: alkarrentzako garala jakinik argitasunezko eta zintzotasunezko bizitza bat eroaten ahalegindu daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Jesusen jarraitzaile autortzen garanon alde: geure zintzotasunaz eta harrera oneko izanaz argitu ahal izan daigun gure inguru guztia, ahalik eta gehienak erakarteko Jesus Jaunaren argitasunera, eskatu deiogun Jaunari.

† Hirutasunean bat zaran Jainkoa: egin gaizuz Artzain Onaren artale bakarreko ardi, haren esaneko izanik, gure inguru guztia argiz bete daigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzean

Jende asko negarrez: horrek nauka minez (bir).

—Etxe gabe, goseak hilten; pozik gabe, bizia galtzen.

—Bizia maite baina ezin; jakitea, baina norekin?

—Jainko seme-alabak dira; ta gu anaiak ote gara?

Oharrak

—Datorren domekea, hilaren lehenengoa: OBRAK.

—Egun horretan KANDELARIO… kandela bedeinkapena meza guztietan

Agurra

Jesusek giza-arrantzale egin gura gaitula hausnartu geike astean zehar; eta baita Elizeak gure artean gaur aparteko beharrizanak daukazela: Jesus iragarri behar dau, baina gure burua beste lehentasun batzuetan dago galduta. Errezau egin behar dogu ala alkartu eta Jainkoaren berbearen argitara jokatu? Zelan egin geike hau? Urten daigun geure barrutietatik…