URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA /B
Sarrera-oharra
Ondo etorri, senideok, urtean zeharreko 25. domekako liturgia ospatzera. Jerusalemeko igokeran Jesusek lagun gura gaitu; baina berak jarten dauzan baldintzak ez dira beteteko errezak. Behar bada, gure bizitzan beste lehentasun batzuk daukaguzalako. Eta bere ondoan egon arren, berqagandik urrun egion geintekezela ikusiko dogu. Ea erantzuteko prest aurkitzen gaituan, deitu egingo deusku-ta. Jai giroan sartu gaitezan, abestuz.
Sarrera abestia
ZU GABE, JESUS, NORA joango gara gu?
Zuk betiko bizitzako hitzak, Jauna, dituzu.
1 Zu gure maisu zaitugu, zu gure gidari
zure hitza guretzat indar eta argi.
2 Maitasunezkoa dogu, Jauna, zure hitza
Zu zaitugu egia, bidea, bizia!
Damu-otoitza
† Autortu daiguzan gure norberekeriazko lehentasunak, gure arteko inbiriak, haserreak eta gorrotoak, eta Jesusen jarraitzaile izateko gogoa, Jainkoaren seme-alaba lez alkartzean:
—Jesus Jauna, Aitaren esaneko izatea gauzatzen dozuna, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, txikia zeure ondoan eta erdian jarten dozuna, Kristo, erruki.
—Jesus Jauna, Jerusalemera bidean lagunak gura gaituzuna, erruki, Jauna.
Lehenengo irakurgaiari (Jkd 2, 12a. 17-20)
Batzuen gozamena eta atsegina besteak iraintzea, edo besteen lepotik barre egitea da, antza. Eta, gehienetan, makalak eta Jainkoaren otsein edo zerbitzariak izaten dira horretarako erabiliak. Otoitzera eroan gaizala hori jakiteak.
Erantzun salmoa
Sal 53, 3-4. 5. 6 eta 8
R/. Jauna da nire biziaren eusle.
Bigarren irakurgaiari (St 3, 16—4, 3)
Sinistuna ere ez dago arazo eta haserreetatik salbu. Bizitzako gora-beherei zelan erantzun ikasi egin behar izango dau. Ebanjelioa da bidea. Baina hartzen ete dogu ebanjelioa bizitzarako dei lez?
Ebanjelioari (Mk 9, 30-37)
Jesusen inguruan egon arren, harengandik urrun egon daitekez gure lehentasunak. Ea erantzuteko prest aurkitzen gaituan deitzen deuskunean. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Jainkoaren erregetzeari gure eguneroko bizitzan sarrerea emoteko uko egin behar deutsogu gure buruari. Eta hain gatx egiten jaku… Jo daigun otoitzera:
—Elizearen alde: txikien eta baztertuen ondoan egotea bilatu daian, eta hareexek deitu daizan Jainkoaren ondasunetara, eskatu deiogun Jaunari.
—Euren lurraldetik iheska, eta bizi izateko leku bila dabizenen alde: danerik daukagunon bihotzak zabalik aurkitu daiezan, eskatu deiogun Jaunari.
—Etorkinei euren mugak hesiz inguratzen deutsezenen eta laguntzea ukatzen deutsen lurraldeak hareen antsia eta garrasia entzuteko gauza izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari.
—Familia apurtuen alde; euren izaera ezbardinagaitik erasoak sufritzen dabezenen adle; aurrean erabiliak edo bortxatuak diran emakume eta umeen alde: gu guztion harrera ona eta laguntza izan daien, eskatu deiogun Jaunari.
—Jainkoaren berbara eta sakramentuetara hurreratzeko aukerea dogunok ezeren bildur barik jarri daigun Jainkoagan gure uste osoa, txikien artean txikien bihurtuz geure burua, eskatu deiogun Jaunari.
† Emoiguzu, Jainko Jauna, bihotz apala eta ustetsua Jesusengan erakusten deuskuzun bizitza egitasmoa geure egitasmo bihurtu ahal izan daigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzean
Maisu ogi bizi, gure lagun,
Jesus gure bihotz barruan,
berarekin guk egin dezagun,
orain otoitz eta gero lan.
1 Gure Maisu on eta argia, zu zaitugu gure egia;
zure hitzez ta zurekin, Jesus, egin dugu oparia.
2 Zure gorputza eta odola: janari ta edaria;
zu zaitugu, Jesus, gure lagun, adore eta bizia