URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA /A
Sarrera-oharra
Ondo etorri, senideok, 18. domeka honetako liturgiara.
Begira: esaten dogu maite gaitula Jainkoak, arduraz zaintzen gaitula eta holango beste gauza batzuk. Baina benetan esaten doguz?
Gaurko Liturgiak horren ziurtasuna eta gozotasuna emon gura deuskuz. sartu gaitezan buru-belarri uste onez.
Damu-otoitza
Jainkoaren seme-alaba gara, eta haren morroi-mirabeak bagina lez bizi gara. Jo daigun haren errukira:
—Jesus Jauna: Jainkoagaz hartu-emon estuak zenduzana, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna: Aitagan uste on osoa zenduana, Kristo, erruki.
—Jesus Jauna: gure ardurea inoiz galtzen ez dozuna, erruki, Jauna.
1. irakurgaiari (Is 55, 1-3)
Jainkoak ezin dau ikusi atsekabean bere herria, eta itxaropen gozora egiten deutso dei profetearen bitartez. Gauza bat eskatzen deutso: entzun daiala dinotsona.
Erantzun-salmoa
2. irakurgaia (Err 8, 35. 37-39)
Egoera txarretan, dana aurka daukagunean, esan geike, Pedroren antzera, ezerk ezin izango gaitula aldenduazo Kristori deutsogun maitasunetik? Hainbeste maite dogu?
Ebanjelioa (Mt 14, 13-21)
Ezaugarriz eta irudiz beteriko ebanjelio txatal honetan, adi Jesusen jokabideari: "begiz jok", "errukitu" eta osatu. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.
Herri-otoitza
† Ezagutzen dogu besteetaz arduratzen dan inor? Geure etxeetan dagoz, erietxeetan eta edonon ere bai… Ikusten jakin behar! Izan daiguzan otoitz honen gai:
—Eleiza mailan, gaisoez, behartsuez, espetxeratuez, erbesteratuez eta gitxituez arduratzen diranek gure baieztapena izan daien eta lan horretan jarraitu daien, eskatzen deutsugu, Jauna.
—Loben ardurea daben aitite-amamek esker ona jaso daien euren seme-alabengandik, eskatzen deutsugu, Jauna.
—Oharkabean, euren bizitza besteen alde emoten dabenek, geurera baino begiratzen ez dakigunok itxartu gaiezan, eskatzen deutsugu, Jauna.
—Eukaristiarako alkartzen garanok gogoz onartu daigun eta bete Jesusek emoten deuskun eginkizuna: besteetaz arduratzea, eskatzen deutsugu, Jauna.
† Errukitsu autortzen zaitugun Jainko Jauna: zabaldu gure begiak eta bihotza gure inguruko preminetara, hantxe gauzatu ahal izan daigun seme-alabontzako dozun ardurea. Jesukristo.