garz02c

GARIZUMAKO II. DOMEKEA /C

Sarrera-oharra

Bigarren urratsa emongo dogu gaurkoan, senideok. Ez jaku errez egingo. Gure ezbaiak biztuko deuskuz eta aukeraketa sendoa eskatuko deusku. Prest gagoz, itxura baten, porrotean amaituko dauan gizon baten jarraitzaile zintzo izateko? Hainbeste oztopo aurkituko doguz, eta arerio ez gitxi; ezbai barik ez gara egongo, eta Jainkoagandik geuk gura izango geuken ziurtasunik ez dogu izango, eta bai luzapena eta ilunpetan lez ikustea. Baina ez gaitu erantzun barik itziko. Erantzun hori ezagutzeko, behar dogun ziurtasuna sendotzeko, otoitzera eta Jainkoaren hitzera jotea agintzen jaku: Jesusengana abiatzea. Sendotu deigula Jainkoak eukaristia honetan beragan dogun uste ona.

LAGUNGARRIAK

Elebitaz-Bilingüe

Erantzun-salmoa

Sarrera-abestia

R/. Zure aurpegi bila gabiltza gu, Jauna,

zu zaitugu argi eta salbamen,

zu, Jauna, biziaren babes.

Ez gaitu hartzen gure hobenen neurrietan,

ezta joten ere gure erruen ordainetan.

Berak deutsuz, bai, parkatzen zure hobenak

eta osatzen deutsuz harek zuri gatxak danak. R/.

Damu-otoitza

Izan daigun uste on Jainkoagan: bere aurpegiko argitasunak eroan gaizala gure txarkeriak argi ikustera eta euretatik urtetera…

† Erruki, Jauna. *Pekatu egin dogu-ta.

† Agertu guri, Jauna, zure bihotz ona. *Eta salbau gagizuz.

Lehenengo irakurgaiari

Jainkoak gizakion historian buru-belarri (halan esan badaiteke, behintzat) konprometitzen dau bere burua. Begira zelango kontakizun harrigarriaz emongo jakun horren bari… Neu jarri naiteke (gutariko bakotxa jarri daiteke) Abrahamen lekuan…

Bigarren irakurgaiari

Une baterako emoten dan berbea betetea ez dala gatxa esan geike. baina, bagara gauza luzarorako emoten dan berbea beteteko? Behar bada, gero eta gitxiago. Holango zeozer gertatzen jaken Filipostarrei, eta Pauloren berba adoretsuak hartzen dabez. Izango al dira geuretzat?

Ebanjelioari

Kontakizun labur batez azalduko deuskuz Lukas ebanjelariak Jesusengan aurkitu geikena, nortzuk diran apostoluen ordezkariak eta zein gatx egiten izan jaken Jesusen erabagia onartzea… Egin deiogun harrerea, AINTZA, JESUS, ZURI BETI, abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Luzeegi egiten jakuz epeak, dana, umeek lez, oraintxe eta hementxe gura dogunoi. Horrexegaitik jo behar dogu otoitzera laguntza eske:

—Elizearen alde: itxaropena erein daian gaurko gizakien artean, euren arazoetatik harutzago begiratzen ikasi daien, uste osoa Jainkoagan jarriz, eskatu deiogun Jaunari.

—Jasapenetan bizi diranen alde (haxe bai egiten jakela luze!). Aintzari berba hutsetatik harutzagokoak ere entzun daiezan, eta ikusi besteen eurenganako alkartasuna eta laguntzea, eskatu deiogun Jaunari.

—Norabide bat hartu ezinik, edo bizitzan aukeraketa bat egin ezinik, aurkitzen diran hainbeste eta hainbeste gazte zintzoren alde: aurkitu daiezan ereduak eta ausartu daitezan ebanjeliora hurreratu eta Jesusegaz bat egiten, merezi dauan aukera lez, eskatu deiogun Jaunari.

—Erlijio bizitzea pribatizatuz, salbamena legea beteteak emoten dauala uste dabenen alde: zabaldu deioezan entzumena eta adimena Ebanjelioari, Jesusengan aurkitzeko Jainkoari erantzutearen neurria, eskatu deiogun Jaunari.

—Sinismena ezbai artean eta astun egiten jakula, mezatara abiatzen garanon alde: elizkizunekaz beteteak barik, Jesusegaz topo eginaz haren jarraitzaile izateak garoazala betiko bizitza betera aurkitu daigun, eskatu deiogun Jaunari.

† Gugazko zure alkargoari zintzotasunez eusten deutsozun Jainko errukitsua: sendotu egizu gugan zuganako uste ona, eta egin gaizuz zure Semearen entzule arretatsu. Jesukristo berberaren bitartez.

—Amen.

JAUNARTZERAKO

Oharra: Jaunartzea isilean egin daiteke, eta ondoren Erruki Urteko ereserkia abestu.

ANTIFONA: ERRUKITSU JAINKO AITA LEZ,

ERRUKITSU JAINKO AITA LEZ

LELOA: HAREN ERRUKIA BETIKOA DA-TA

Emon eskerrak Semeari, nazinoen argiari:

Haren errukia betikoa da-ta.

haragizko bihotzez maite izan gaitu:

Harek guri emon, guk berari eskeini:

zabaldu bihotza gose-egarri danari:

Oharrak.