uz30a_lggk

Sarrera-oharra

Senideok: 30. domeka honetako irakurgaiek arazo larri eta mingarri baten aurrean jarten gaitue begiak zabaldu eta etorkinen egoerea autortu gura badogu. Min emoten deuskue Afrikaldean hesia gainditu-ezinik hilten diranek, itsasoan itoten diranek, bertokoek bazterturik bizi diranek, edo laguntza barik bazterreratuek… gure ziurtasuna kolokan ikusiko bagendu lez. Zer dinosku Jainkoak? Zeri erantzun behar deutsogu? Guzti hau aurkituko dogu gaurko liturgian eta ospatuko dogu Jainkoa baztertuaren ondoan dagoala. Ondo etorri.

Sarrera-abestia

Aita baten semeok, sinismen bakar bat dogunok,

anai artean batu garanok, kantuz gatoz, kantuz zugana, Jauna.

Seme gara, bai, baina seme izaten ba ete dakigu?

Anai gara, bai, baina anai izaten ba ete dakigu?

Seme izatera, anai izatera, Jauna, heldu nahi dogu.

Damu-otoiotza

Damutu gaitezan Jainko errukitsuaren aurrean geure burua babestearren bihotza hain itxita eukiteaz, eta behartsuei hesiak jarteaz:

—Jesus Jauna, jaio-barritan Ejiptora ihes joan zinana, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, behartsuak lehenengotzat zeukazana, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, Jainkoa senideagan bilatzen irakatsi zeuskuna, erruki, Jauna.

ELEBITAZ

Ur 22, 20-26

Beharrizanean laguntza bilatzen dogunok ahaztu egin geikez laguntza-bila dabizanak, kalte egingo deuskuelakoan. Entzun hebertarrek hartzen dabezan aholkuak eta zergaitiak…

Erantzun salmoa

R/. Maite zaitut, Jauna, nire indar.

1 Ts 1, 5c-10

Gure sinismen motela berbizteko erako berbak entzungo doguz. Hausnartu daigun zer behar dogun gure sinismena aintzat hartua izan daiten eta besteek amestua; eta bilatu daigun alkar berotzea eta alkarri adore emotea.

Mt 22, 34-40

Jesusek harutzago begiratzen irakatsiko deusku, geuretxoan ez geratzen. Egin deiogun harrera on Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Behartsuaren oihuak eta otoitzak entzuten dauzan Jainkoari zuzendu deioguzan gure eskariak:

—Elizearen alde: behartsuek han euren babes-etxea eta alkartea aurkitu daiezan, eta eliz-jaiak eurentzat ere jai bihurtu daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Mendebaldeko herriok etorkinei ateak zabaltzeko erak bilatu daiguzan, hareen kanpo-zorra ezabatu deiegun, eta euren beharretan lagundu deiegun, eskatu deiogun Jaunari.

—Herrialde pobreen alde: mendebaldeko herrialdeetako aberastasunek ez daiezan itsutu, eta euren onurak garatzen ahalegindu daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Jainkoaren Berbara eta haren Semearen otordura hurreratzeko aukerea daukagunok, Jainkoaganako maitasuna geure ondokoa errespetatuz eta maitatuz agertu daigun, eskatu deiogun Jaunari.

† Jainko Jauna: zeure aurrera dakarguz sufritzen dagozan guztiak euren alde zer edo zer egiteko gauza izan gaitezela eskatuz. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzean

EMOIGUZU, JAUNA, ogia jateko bizitza-indarra zuri jarraitzeko. (bis)

1 Jesus zeu zaitugu bideko janari / gure bizitza osoan arnas eta argi.

2 Emoiguzu, Jauna, bizitza indarra / lagunak maitatzeko bihotzeko garra.

3 Zu jatean emon poztasun gogoa / hobeak izateko gurari sendoa.