uz25a_lggk

Sarrera oharra

Senideok: ez gara aurpegiratzen deuskuen ezer onartzekoak… eta gaurko liturgiak hainbeste gauza aurpegiratuko deuskuz, Jainkoaren aurpegia erakutsiz eta jokabide batzuk mahairatuz. Prest ete gagoz aurpegiratzen jakunaz gure bizikerea aztertzeko, eta gure jokabideak aldatzeko. Behar bada alkarren laguntza behar izango dogu, edo adorea edo Jainkoa hobeto ezagutzea… Bilatu daigun horixe gaurko Elizkizun honetan. Ondo etorri.

Sarrea-abestia

Aita baten semeok,

sinismen bakar bat dogunok,

anai artean batu garanok,

kantuz gatoz,

kantuz zugana, Jauna.

Seme gara, bai, baina

seme izaten ba ete dakigu?

Anai gara, bai, baina

anai izaten ba ete dakigu?

Seme izatera, anai izatera, Jauna,

heldu nahi dogu.

Damu-otoitza

Errukitsua dogun Jainkoak parkaberak gura gaitu, eta jokabidea zuzentzeko eskatzen deusku… Jo daigun bere errukira:

—Jesus Jauna, zuk Jainkoaren bihotza erakusten deuskuzu, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, zu gure aurretik zoaaz gure argibide eta adore-emoile, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, zuk Aitaren antzekoak egiten gaituzu, erruki, Jauna.

Is 55, 6-9

Entzun daiguzan Jainkoagana erakarri gura gaituan profetearen berbok, eta onartu daigun haren eskaria Jainkoaren gogoko izateko.

Erantzun salmoa

R/. Bertan dago Jauna deitzen deutsoenakandik.

Flp 1, 20c-24…

Ez daigun uste izan Paulo guzurretan edo atxaki-bila dabilanik, bere burua zuritzen, beste hauxe baino: Jesukristorengan aurkitu dauala bere bizitzako abiapuntua eta helburua. Hortixik ulertuko doguz bere berbak.

Mt 20, 1-16a

Zurtz eginda izten gaituan paraboletarikoa da orain entzungo doguna. Bihotz zabaltasuna eskatu daigun eta, harrera egiteko, Aleluia abestu daigun, zutunik.

ESKARIAK

† Jainko errukitsua, parkabera eta maite-maite gaituanaren barri izan dogu, eta gure jokabidea zuzentzerako deia entzun. Jo daigun eskarietara:

—Elizearen alde: historian zehar egindako erratuen parkamena eskatzeko lotsa izan ez daiten, eta gaurko gizakiari bere arazoetan lagundu deion eta argitasuna emon Jainkoaren hitzetik, eskatu deiogun Jaunari.

—Hainbat lekaime, misiolari eta besteen alde euren bizia emoten dabenen jokabideak zurtz eginda izten gaitu, ulertzen ez dogula… Gure ahuleziatik eta norberekeriatik atara gaizala, eskatu deiogun Jaunari.

—Zenbat eta zenbat norbanako eta erakunde eta talde dagozan ahalik eta etekinik handienaren bila… besteen kaltetan. Kaltetuen garraxiak entzun daiezan eta eurenganako alkartasuna erakutsi daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Bihotz barritzerako, jokabidea zuzentzeko eta parkaberak izateko deia entzuten dogunok bideak bilatu daiguzan eskabideoi erantzuteko, eskatu deiogun Jaunari.

† Jainko parkabera: zure antzekoagoak izan gura dogunoi emoiguzuz argitasuna eta adorea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzean

1. Ogi hau jaten dauanak izango dau bizia.

Kaliz hontan aurkitzen da Jainko-odol guztia:

R/. Hor dogu janaria ta hor gure edaria.

2. Jaungoikoak deitzen gaitu: bera dogu janari.

Beragan dogu aurkitzen osasuna ugari.

R/. Zelan begiratzen deutson Jainkoak gizonari!

3. Danok gaur jaten badogu ogi bat mahai batean

ezin izan gorrotorik gaurtik gure artean.

R/. Alkar maitatu dagigun Jesusen izenean.