abn01a

ABENDUALDIKO I. DOMEKEA /A

Sarrera-oharra

Zelan aurkitzen gara, senideok, Abendu aldi barri honi hasiera emoterakoan? Gure inguruan ikusten doguzan arazoak handiegiak dirala-ta, agintariak ustelkerian dagozala-ta, guk ezer gitxi egin geikela-ta… etsipenean aurkitzen gara?

Abendualdia gure itxaropena biztera jatorkun aldia dogu; merezi dauala aurrera begiratzeak eta zintzo jokatzeak esango deuskun aldia dogu. Eta horretarako irudi-eredu esanguratsuak jarriko deuskuz: Profetea, Maria, Joan Bateatzailea… Ez deiogun uko egin Jainkoaren graziazko aldi honi. Abestu daigun gogotsu.

Sarrera-abestia

Zatoz, Jauna! Hor gabiltza gauez gau:

piztu gugan fedearen sua.

Zatoz, Jauna! Argi ezazu mundu hau:

Etor bedi zure erreinua!

Zatoz, Jauna! Maitasunez gu bete:

jendeek elkar ezin hartu dute.

Zatoz, Jauna! Zuk bat egin mundua:

Etor bedi zure erreinua!

Abadearen agurra

† Egun baten etorri zan Jauna / egunen amaieran etorriko dan / eta beti etorten dagoan Jauna / izan bedi zuekin. # ETA ZURE ESPIRITUAREKIN.

Abenduko Koroia: Lehenengo kandelea biztea

Itxaropenezko mezuak entzutea, eta gogo jausiak adoretzea behar doguzala emon daigun aditzera Abendu Koroiaren lehenengo kandelearen bizteaz, gogotsu abestuz:

*EZ DAGO AINTZARIK

I. Irakurgaiari

Hauxe da Profetearen ikuskaria, edonork euki ezin daikena: urak itsasora doan lez doaz herrialdeak Jainkoagana; Jainkoak adoretzen dauzala horretarako. Ipini daigun geuretik ontasun bideari eutsiz.

Erantzun salmoa

II. Irakurgaiari

Geuretu daiguzan Apostoluaren berbok eta aldi eta uneak aztertuz, bilatu daigun zintzo jokatzea inor errudundu barik.

Ebanjelioari

Ezin geike gertakari guztien jabe egin, baina bai jarri geintekezala danetan Jainkoaren zerbitzura: hauxe da Jesusen jarrerea. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Esker onez, uste osoz eta itxaropenean jo daigun aldi barri bat hastea emoten deuskun Jainkoagana, eskale:

—Zigorrik handienak jasaten dabezanen alde: luzarora barik izan daien behar daben laguntzea, senide guztion alkartasunetik, eskatu deiogun Jaunari.

—Profetearen hitza iragarten dauan Eliza honen alde: etsipenean dagozanengan benetako itxaropenaren izpiak biztuazo daizan, eskatu deiogun Jaunari.

—Kalte guztien errua inori leporatzen deutsenen alde: merezi dauala-ta, eurenetik jarteko gauza izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Emakumeen alde: bardintasunaren aldeko euren burrukan aldakuntza itxaropentsuak ekarri deiguezan beste guztioi ere, eskatu deiogun Jaunari.

—Abenduko aldi barri hau hasten dogunok itxaropenaren mezulari izanaz, bihozbarritzeari ekin deiogun gizarte honi etorkizun itxaropentsua emoteko, eskatu deiogun Jaunari.

† Gure itxaropenaren euskarri zaitugun Jainkoa: argitu eizu zuganako gure bidea, eta emoiguzu jarraitzeko adorea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.