uz22a_lggk
Urtean zeharreko XXII. asteko domekea /A
Sarrera-oharra
Ondo ertorri, senideok, urtean zeharreko 22. domeka honetako elizkizunera. Ez gaitu itziko lehengotan, adi bagagoz, behintzat. Jainkoak zirikatu egiten gaitula ikusiko dogu; ez gaitula ingurua egokituak gura, bere mezu esnatzailea gure ingurukoei igorri deiegula baino. Baina, bizi ete doguz poztasunez Jainkoagazko hartu-emonak? Inori eskeintzeko lez bizi doguz?
Alkar hartuta jo daigun Jainkoak guretzat daukana hartzera gure inguruan zabaltzeko.
Abestia: Zu gabe, Jesus, nora joango gara gu?
Damu-otoitza
Maite gaitulako ezagutzen gaitu Jainkoak, eta aukeratu egiten gaitu, eta ardurak emoten deuskuz… Damutu gaitezan adi ez egoteaz, mundura egokituegiak egoteaz…
—Jesus Jauna, zure bizitzan Jainkoaganako zintzotasuna zendun helburu, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, zure eginkizuna geure eskuetan itzi nahi dozuna, Kristo, erruki.
—Jesus Jauna, Jainkoaren esanetara eta ez mundu honetara egokitzen gaituzuna, erruki, Jauna.
Jr 20
Jainkoagaz txarto, ezta? Baina Jainko barik txarrago! Irabazi eta beretzat hartu bagaitu, behintzat. Ez daigun hau bistatik galdu… Entzun horretarako profetearen antsia.
Erantzun salmoa
Erm 12
Jainkoak ez dau onartzen gure axaleko eskeintzarik. Zelangoak dira gure otoitzak, mezak eta elizkizunak? Ohiturazkoak? Zer edo zein ete da benetako kultua?
Ebanjelioa Mt 16
“Eta ezin da kristau izan…?” eta geure egoerea jarten dogu hor. Baina entzun Jaunak Pedrori dinotsona. Jesusek baldintzak jarten dauz berari jarraitzeko. Egin deiogun harrera on Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Gure epelkeriagaitik gogorrak entzun behar izateak ez gaizala atzera bota, otoitzera eroan baino. Izan daigun uste on deitzen gaituan Jainkoagan:
—Elizearen alde: ez daiten errezkerietan jausi, edo ebanjelioa dan ardao gozoa ez daian ureztatu, harenganako zintzotasuna garatu daian baino eta horixe ardau gozo hori emon deigun edatera, eskatu deiogun Jaunari.
—Jesusi zintzotasunez jarrraitzeko oztopoak eta gaztasunak aurkitzen dabezenek ebanjelioan eta otoitzean eta eliz alkartean aurkitu daien behar daben laguntzea, eskatu deiogun Jaunari.
—Euren jainkozaletasuna, sinismena, otoizbizitza eta eliztartasuna eurengan amaitzen dala-ta etsipenean jausteko arriskuan aurkitzen diranen alde: jainko-poza aurkitu daien, eskatu deiogun Jaunari.
—Gure arteko familien alde: Jainkoari zintzoak izateko bizikerea bizi izan daien alkartasunean, maitasunean eta parkamenean, eskatu deiogun Jaunari.
—Gu guztion alde: eliz alkarte gero eta zintzoagoa, ebanjelio zaleagoa eta ardurakidetsuagoa eraiki ahal izan daigun, eskatu deiogun Jaunari.
† Jainko Jauna: gure eskariok aurkezterakoan zeure Semeaganako bizikera eta erantzun zintzoaz zerbitu gura zaitugula adierazi gure deutsugu. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzean
Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske,
bizi behar honetan ahuldu bait gintezke.
Zure gorputz santua hartu nahi genduke:
zu barik bizitzerik ezingo genduke.
Munduak behar badau eguzki-argia,
mendiko abereak, iturri garbia;
besteok nahi badogu barruko bizia
beharrezkoa jaku zeruko ogia.
Jauna, zure grazia lagun dakigula,
ogi hau jan dagigun behar dan bezela;
Ez ahaztu txarrerako jarriak gaozela:
arren, zuzen ta leial bizi gaitezela.