uzto26b

URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA - B

SARRERAKO OHARKIZUNA

Senideok, egun on eta ondo etorri.

Anaitasunean alkartuta, Meza santua ospatzera goaz. Hementxe aurkitzen gara Jesusegaz eta hementxe aurkitzen dogu, Haren antzeko izateko, bere berbeak emoten deuskun argitasuna eta bere Gorputza jatetik datorren indarra.

Emon deiogun hasierea gure ospakizunari, "Argiaren seme eta..." abestuz.

DAMU-OTOITZA

Senideok: guztion Aita eta errukiaren iturria dan Jaungoikoaren aurrean, autortu dagigun apaltasunez gure pekatua:

—Jesus Jauna, krisialdian bizi garala jakin arren, gitxi arduratzen garalako. ERRUKI, JAUNA.

—Jesus Jauna, gure inguruan beharrizan haundiak ikusi arren, alperriko kastuak egiten ditugulako. KRISTO, ERRUKI.

—Jesus Jauna, gure artean txarto pasatzen dagozanei gitxi laguntzen deutsegulako. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Zenb 11, 25-29:

Moisesek Jaunaren Espiritua hartu dau basamortuan zehar herriaren gidari izateko eta Israeli etorkizun bat aurkitzeko. Baina, Espiritua ez da pertsona bakar baten kokatzen. Danoi eskeintzen jaku, bakotxak geure eginkizunean zintzo jokatu dagigun.

Erantzun-Salmoa: 18. Salmoa

Salmisteak, Jainkoaren hitza entzun eta bere nahia egitera gonbidatzen gaitu

St 5, 1-6:

Irakurgai honetan, Santiagok aberatsen kontra berba gogorrak esaten ditu. Baina ez dagigun pentsau berba horreek beste batzuentzat diranik. Gure inguruan behartsurik badago, gu aberatsak gara.

Mk 9, 37-42. 44. 46-47:

Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko. Eta, zutunduta, "Aleluia" abestu dagigun.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

† Senideok, sinismenez hurreratu gaitezan Jaungoiko Aitagana eta aurkeztu deioguzan gure beharrizanak:

—Elizearen alde: giza-bizitzearen zaintzaile izan daiten beti, batez ere behartsuen alde jokatuz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

—Gure Elizbarrutiaren alde: ebanjelizazino ekintzan, behartsuak eta adorea galduta dagozanak maitagarrienak izan daitezan guretzat. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

—Lanik ez dauken gure anai-arreben alde eta euren familien alde: gure esku zabaltasunean aurkitu dagiela bizi izateko beharrezkoa daben laguntza. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

—Haundiusteak eta gorrotoak, norberekeria eta insolidaritza jokabideak gure bihotzetatik baztertu daiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

† Onartu egizuz, Jauna, zure beharrizanean dagoan herri honen erreguak eta bete gagizuz zeure bedeinkapenez. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Senideok: ebanjelioan entzun dogu, baso bat ur edateko emoteak bere saria izango dauala Jaunaren aurrean. Gu zerbait gehiago emoteko ere gauza gara. Horretarako Jaunaren laguntza izango dogu. Besteen beharrizanei zabalik bizitzeko asmo sendoaz urten dagigula elizatik.

"Jainko gizon eginari..."

URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA - B

SARRERAKO OHARKIZUNA

Senideok, egun on eta ondo etorri.

Anaitasunean alkartuta, Meza santua ospatzera goaz. Hementxe aurkitzen gara Jesusegaz eta hementxe aurkitzen dogu, Haren antzeko izateko, bere berbeak emoten deuskun argitasuna eta bere Gorputza jatetik datorren indarra.

La memoria de Jesús, que celebramos en la eucaristía, nos recuerda que somos hijos e hijas de un mismo Padre, nos ayuda a vivir como seguidores de Jesús e ilumina el camino para llevar a cabo el proyecto de Dios

Emon deiogun hasierea gure ospakizunari, "Argiaren seme eta..." abestuz.

DAMU-OTOITZA

Senideok: guztion Aita eta errukiaren iturria dan Jaungoikoaren aurrean, autortu dagigun apaltasunez gure pekatua:

—Jesus Jauna, krisialdian bizi garala jakin arren, gitxi arduratzen garalako. ERRUKI, JAUNA.

—Jesus Jauna, gure inguruan beharrizan haundiak ikusi arren, alperriko kastuak egiten ditugulako. KRISTO, ERRUKI.

—Jesus Jauna, gure artean txarto pasatzen dagozanei gitxi laguntzen deutsegulako. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Zenb 11, 25-29:

Moisesek Jaunaren Espiritua hartu dau basamortuan zehar herriaren gidari izateko eta Israeli etorkizun bat aurkitzeko. Baina, Espiritua ez da pertsona bakar baten kokatzen. Danoi eskeintzen jaku, bakotxak geure eginkizunean zintzo jokatu dagigun.

El espíritu que descansa sobre Moisés es lo suficientemente como para adueñarse de los ancianos que el Señor quería asociar a su profeta.

Erantzun-Salmoa: 18. Salmoa

Salmisteak, Jainkoaren hitza entzun eta bere nahia egitera gonbidatzen gaitu

El Padre se revela por su Palabra. Quien la escucha y la pone en práctica llega a la felicidad.

St 5, 1-6:

Irakurgai honetan, Santiagok aberatsen kontra berba gogorrak esaten ditu. Baina ez dagigun pentsau berba horreek beste batzuentzat diranik. Gure inguruan behartsurik badago, gu aberatsak gara.

Muy frecuentemente, las riquezas son el producto, directo o indirecto, de la injusticia. San Pablo lo denuncia con firmeza.

Mk 9, 37-42. 44. 46-47:

Se reconocerá al verdadero discípulo por la intransigencia con que destierra de su propia vida toda causa de pecado.

Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko. Eta, zutunduta, "Aleluia" abestu dagigun.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

† Senideok, sinismenez hurreratu gaitezan Jaungoiko Aitagana eta aurkeztu deioguzan gure beharrizanak:

—Elizearen alde: giza-bizitzearen zaintzaile izan daiten beti, batez ere behartsuen alde jokatuz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

—Gure Elizbarrutiaren alde: ebanjelizazino ekintzan, behartsuak eta adorea galduta dagozanak maitagarrienak izan daitezan guretzat. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

—Por todos los que sufren de tantas maneras, por los que carecen de lo necesario, para que seamos solidarios con ellos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

—Por nosotros, que tantas veces ocultamos nuestra fe y la acomodamos a ritos y cumplimientos, para que la vivamos con pasión y la expresemos con libertad. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

† Onartu egizuz, Jauna, zure beharrizanean dagoan herri honen erreguak eta bete gagizuz zeure bedeinkapenez. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Senideok: ebanjelioan entzun dogu, baso bat ur edateko emoteak bere saria izango dauala Jaunaren aurrean. Gu zerbait gehiago emoteko ere gauza gara. Horretarako Jaunaren laguntza izango dogu. Besteen beharrizanei zabalik bizitzeko asmo sendoaz urten dagigula elizatik.

El verdadero profetismo no puede estar animado más que por la caridad. Aborreciendo todo vício, debemos como cristianos, amar siempre a los hermanos. Que este sea el compromiso para esta nueva semana. Para ello recibamos la bendición de Dios.

"Jainko gizon eginari..."