garz03c

GARIZUMAKO III. DOMEKEA /C

Sarrera-oharra

Garizumako hirugarren domeka honetako irakurgaiek, senideok, urduri jarri geinkeez adi-adi jarraitzen badoguz, ulertzeko ahaleginak egiten badoguz. Ez uste izan danok bilatzen dogunik bihozbarritzea. Badagoz elizkizunez eta sakramentuez euren kontzientzia lotan eta lasai jartea bilatzen dabenak, eta besteen zoritxarretan Jainkoaren zigorra ikusten dabenak. Eta badagoz baita Elizeak, elizkizunek, sakramentuek eta otoitzek eta erlijino praktikek kalte egin leikeela entzun gura izango ez dabenak ere. Horrexegaitik, adi gaurko irakurgaiei. Bihozbarritzea bilatzen badozu, eta Jainkoak zeure ingururako morroi aukeratzen zaitula onartzen, ondo etorri. Jesusek atxurtuko dau eta satsituko zure ingurua frutu ugari emon ahal izan daizun.

Sarrera-abestia

R/. Zure aurpegi bila gabiltza gu, Jauna,

zu zaitugu argi eta salbamen,

zu, Jauna, biziaren babes.

Ez gaitu hartzen gure hobenen neurrietan,

ezta joten ere gure erruen ordainetan.

Berak deutsuz, bai, parkatzen zure hobenak

eta osatzen deutsuz harek zuri gatxak danak. R/.

ELEBITAZ-BILINGÜE

Damu-otoitza

Izan daigun uste on Jainkoagan: bere aurpegiko argitasunak eroan gaizala gure txarkeriak argi ikustera eta euretatik urtetera…

† Erruki, Jauna. *Pekatu egin dogu-ta.

† Agertu guri, Jauna, zure bihotz ona. *Eta salbau gagizuz.

Lehenengo irakurgaiari

Ez uste izan zoritxarra Jainkoaren zigorra danik. Jainkoak ez dau onartzen bere seme-alaba batek ere sufritzerik, bere herriak sufritzerik… Eta honeik bere egoeratik askatzeko, bere esanetara jarri daitekenen bat behar dau: zeu, neu, orduan Moises behar izan eban lez.

Erantzun-salmoa

R/. Errukior da Jauna eta bihozpera

Bigarren irakurgaiari

Ea Korintoarren erantzuna biztu gura dauan Paulok geure ere bizten dauan. Ulertu daigun: esperientzia bardina izan arren, erantzun ezbardinak emon geikez, eta Jainkoak ez deuskuz azaleko betekizunak-eta eskatuko…

Ebanjelioari

Batzuentzat Jainkoa zigortzailea da eta halantxe uste izaten jarraituko dabe. baina Jesusek Jainkoaren aurpegi errukitsua azalduko dau eta erlijio erakundeen arriskuak. Egin deiogun harrerea ebanjelioari Aintza, Jesus, zuri beti abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Sufritzen dagoanagaz errukitsu agertu da Jainkoa eta haren laguntzaile eta kontsolatzaile gura gaitu beste seme-alaba guztiok. Jarri gaitezan bere esanetara:

—Elizearen alde: bere errukitasunaz emon daian Jainkoaren errukiaren barri, sufritzen dagoanari itxaropena biztuz eta haregaz bat eginez, eskatu deiogun Jaunari.

—Gerrateen, esplotazinoaren edo espekulazinoek zamapean dagozan lurraldeen oihuak entzunak izan daitezan behar dabezan laguntzak eskuratzeko eta euren duintasunean jarteko, eskatu deiogun Jaunari.

—Gure gizarteko ustelkeriak, bidegabekeriak, zuzengabekeriak eta danetiko txarkeriak salatzen dabezanen alde: alkartasunera eta zintzotasunera eroan gaiezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Hain zatituta agertzen jakun gizarte honetan ez daiguzan salbatzaileak itxaron, ahalegindu gaitezala baino bakotxak bere ondokoari laguntzen eta haren zoriagaz bat egiten, eskatu deiogun Jaunari.

—Elizkizunetan eskuhartzen dogunok ez daigun gure kontzientzia horregaitik lasaitu, eta bai bilatu digun euretan Jainkoak zoritxarrean dagoanagaz bat egitera eta bere egoeratik ataratera bialtzen gaitula, eskatu deiogun Jaunari.

† Errukia eta maitasuna zaitugun Jainkoa:egin gaizuz zeure antzeko seme-alaba, zoritxarrean dagozanei itxaropena daroatsegunak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

JAUNARTZERAKO

Oharra: Jaunartzea isilean egin daiteke, eta ondoren Erruki Urteko ereserkia abestu.

ANTIFONA: ERRUKITSU JAINKO AITA LEZ,

ERRUKITSU JAINKO AITA LEZ

LELOA: HAREN ERRUKIA BETIKOA DA-TA

Eskatu Espirituari zazpi dohaiak:

Haren errukia betikoa da-ta.

on guztiaren iturri data, kontsolatzaile gozo:

adore deusku emoten guk adore emoteko:

maitasunak dana dau itxaroten, dana ondo eroaten:

Oharrak.