San Bixente (Diakonoa / †304)
(Urtarrilaren 22an)
Sarrera-oharra (Ohargileak)
IV. gizaldiko santu hau, Bixente, hiru diakono martirien artekoa da. Batzuen ustez, Lorentzo martiriaren arrebearen semea da. Zaragozan egin ebazan eliz ikasketak, eta eukan etorriagaitik, hango Gotzain Baleroren "aho" bihurtzen da, ez eukalako harek hitz egiteko erreztasunik.
Diokleziano erromatar buruzagiak agindutako zigorpean hartu eban Dazianok, heriotzara arte zigortuz. (Huesca, Zaragoza, Valencia).
Sarrera abestia
Goazen guztiok batera Jaunarekin egotera
—Pozik alkartu gaitezen, Jauna bait dugu laguntzen
Abadearen agurra
† Aitaren eta Semearen eta Espiritu santuaren izenean.
—Amen.
† Bere Semearen iragarle eta autorle egiten gaituan Jainko Aitaren grazia ta bakea zuekin.
—Eta zure espirituarekin.
Damu otoitza (abadeak)
Esaten dogu, bai, agirian, geurekoiak garela; baina ez gara gauza Jainkoaren aurrean autortzeko gure pekatu hori, eta gitxi erein ta ugari batu nahi izaten dogu. Hurreratu gaitezan erruki iturrira; autortu daigun Jainkoaren aurrean gure pekatua.
—Jesus Jauna: Jainkoaren aurpegi alaia erakusten deuskuzuna, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna: Jainkoaren nahia bilatzen eta beteten irakasten deuskuzuna , Kristo, erruki.
—Jesus Jauna: bildur guztiak uxatzen deuskuzuzana, erruki, Jauna.
† Erruki dakigula Jainko guztiz ahaltsua, eta gure pekatuak parkaturik eroan gaizala betiko bizitzara.
—Amen.
† Otoitza
Jainko ahalguztidun betikoa,
isuri egizu gure bihotzetara zure Espiritua,
Bizente martiri santuari
gorputzeko oinazeak jasanazo eutsozan
maitasun indartsuaz bete gaitezan.
Zure seme Jesu Kristo
—Amen.
Si 51, 1-12 (743)
Zelangoa izaten da gure otoitza? Otoitz egiten dogula esaten dogu; baina noiz eta zelan egiten dogu otoitz? Larrialdian eta handik atarateko eskatzen? Hemen entzungo doguna Jainkoaren handitasuna autortzeko da, eta eskerrak emtoeko.
Handia zaralako eta guztiz errukitsua,
askatu egin nozu.
Siraken liburutik (Si 51, 1-12)
Eskerrak emon nahi deutsudaz, ene Jainko errege,
eta Zu goratu, oi Jainko, nire salbatzailea.
Eskerrak emoten deutsudaz,
Zeu izan zaitut-eta nire babesle eta laguntzaile,
Zeuk askatu nozu heriotzatik, mihin maltzurraren saretik,
guzurrak zabaltzen dabezan ezpanetatik.
Nire arerioen aurrean Zeu izan zaitut laguntzaile.
Handia zaralako eta guztiz errukitsua,
askatu egin nozu
ni irunsteko prest egozanen haginkadetatik,
bizia kendu nahi eustenen eskuetatik,
jasan ditudan atsekabealdi ugarietatik,
inguratzen ninduen sugar itogarrietatik,
nik biztu ez neban suaren erditik,
Herio-leizearen errai sakonetatik,
mihin zikinaren hitz guzurtietatik,
mihin maltzurraren gezietatik.
Heriotzatik hur nengoan ordurako,
Herio-leizearen ondo-ondoan neban bizia;
inguratuta nengoan alde guztietatik
eta nork lagundurik ez;
gizakien laguntza bila ibili nintzan, baina aurkitu ez.
Orduan, zure errukiaz gogoratu nintzan, Jauna,
eta Zuk gure alde betidanik egindakoaz:
onik ataraten dozuzala Zugan itxaroten dabenak
eta gaiztoen eskuetatik libratzen.
Jaunak esana
Salmoa (Ps 111 / 679)
Salmogileak ere goretsi egin gura dau Jainkoa, baina ez bakarrik: beste guztioi eskatuko deusku beragaz batera Jainkoa gorestea. Bat egin daigun beragaz.
Jatsi artxiboa
Sal 34
R/. Bildur guztietatik libratu ninduan Jaunak.
Bedeinkatuko dot aldi oro Jauna,
nire ahoan beti haren gorespena.
Harro nago Jaunagaz,
entzun begie apalek eta poztu beitez. R/.
Handietsi nigaz batera Jauna,
goratu dagigun alkarregaz haren izena.
Jaunagana jo neban, eta harek erantzun,
bildur guztietatik ninduan libratu. R/.
Begiratzen deutsoenak distiratsu egongo dira,
ez jake aurpegia lotsaz gorrituko.
Dohakabeak dei egin eban, eta Jaunak entzun,
eta estualdi guztietatik eban salbatu. R/.
Kanpaturik dago Jaunaren aingerua
hari begirune deutsoenen inguruan,
eta libratzen ditu.
Dastatu egizue eta ikusi zein ona dan Jauna;
zorionekoa harengan babesten dana. R/.
Ebanjelioa (Mt 10, 17-22 /679)
Zer jasan dogu guk fedearen defentsan edo honen testigantzan? Behar bada, ezkutuan bizi dogulako ez dogu ezertxo ere sufritu. Ea zer dinoskun Jesusek holangooi. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Kontuz jentearekin! Auzitegietara eroango zaituee eta sinagogetan zigortuko; agintarien eta erregeen aurrera eroango zaituee Nigaitik, autormen egin dagizuen hareen eta jentilen aurrean. Eroaten zaitueenean, ez egon zer eta zelan esango dozuen arduratan: une haretan bertan iragarriko deutsue Jainkoak zer esan; ez dozue zeuok berba egingo, zuen Aitaren Espirituak berba egingo dau zuen bidez.
Anaiak anaia emongo dau heriotzara, eta aitak semea; seme-alabak gurasoen aurka jagiko dira eta hil egingo ditue. Mundu guztiak gorroto izango deutsue Nigaitik; baina azkeneraino irauten dauana, horixe izango da salbatua.
Jaunak esana
HITZALDIA
Eskariak
† Elizearen zerbitzari izan zan Bizenteren eskutik egin daiguzan gaurko eskariak:
—Elizearen alde: sortu daitezan bere altzoan Berbiztuaren autorleak izango diran gaur egun behar dituan seme-alabak, eskatzen deutsugu, Jauna.
—Eliztarren alde: sinismena landu ta gaurkotu daien ebanjelioaren arauetan, eskatzen deutsugu, Jauna.
—Bizitza erosoan goazenok sinismenak inoiz edo noiz sufritzea eskatuko deuskula onartu daigun, eskatzen deutsugu, Jauna.
—Eukaristia hau ospatzeko alkartu garanok maite izan daigun eliz alkartea eta haren bizkortzea bilatu daigun, eskatzen deutsugu, Jauna.
† Alkarren zerbitzari nahi gaituzun Jainko Aita: san Bixenteren irakatsietan, egin gaizuz geu ere Elizearen eta ingurukoen maitale ta zerbitzari gartsu. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
† Oparien gainekoa
Jauna, pozez beterik eskintzen deutsugu
gorespen opari hau:
beronegaz ospatzen dogu Bizente martiriaren garaipena,
eta pozik itxaroten
haren babespe zoriontsua izango dogula.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Prefazioa
V./ Jauna zuekin
R./ Eta zure espirituarekin.
V./ Gora bihotzak
R./ Jaunagan daukaguz.
V./ Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
R./ Egoki da eta zuzen.
Egoki da, bai, eta zuzen
non-nahi ta beti zuri eskerrak emotea,
Jauna, Aita guztiz santu,
Jaungoiko ahalguztidun, betiko Horri.
Bizente martiri santuak, Kristori jarraituz,
zure izena autortzeko isuri dauan odolak
argi erakusten ditu / zure miragarriak:
gure makaltasunean zure ahalmena agertzen dozu,
eta indartsu egiten indarrik bakoa,
zure autorle ta lekuko izan daiten,
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
Horregaitik, zeruko talde guztiekin
lurrean beti ta beti goresten zaitugu,
zuri, Jainko guztiz handi horri,
eten barik kantatuz.
SANTU, SANTU, SANTUA
III. EUKARISTI OTOITZA
Santu zara, bai, Jauna,
eta diran guztiek emoten deutsue behar dan gorespena.
Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez,
eta Espiritu santuaren indarrez,
Zeuk biziazoten dituzu guztiak eta santutzen,
eta zeuk diharduzu, beti ta beti, zure herria batzen,
eguzki alde batetik besteraino opari garbia eskeini dakizun.
Apalik, beraz, Jauna, eskatzen deutsugu:
santu egin daizuzala, zeure Espirituaren indarrez,
oparitarako ekarri ditugun ogi ta ardao honeik,
zure Seme Jesukristo gure Jaunaren
Gorputz eta † Odol izan daitezan,
misterio honeik berak esanda egiten ditugun ezkero.
Berak, saldua izan zan gau haretan,
ogia hartu eta, zuri eskerrak emonez, bedeinkatu eban,
zatitu eta bere ikasleei emon eutsen, esanez:
Hartu eizue ta jan guztiok honetatik:
hau neure gorputza da-ta,
zuentzat emongo dana.
Afal ondoan, bardin,
Kaliza harturik eta barriz ere zuri eskerrak emonez,
bedeinkatu eban eta bere ikasleei emon eutsen, esanez:
Hartu eizue ta edan guztiok honetatik:
hau neure odolaren kaliza da-ta,
itun barri ta betikoaren odola,
zuentzat eta guztientzat
pekatuak parkatzeko isuriko dana.
egizue hau neure oroigarri.
Hau da sinismenaren misterioa
* Ogi-ardao honeik hartzean,
zure heriotza dogu autortzen,
Zu, Jauna, etorri artean.
Horregaitik, Jauna, guk,
zure Semearen nekaldi osasungarria
eta hilen artetik biztuerea
eta zeruratze miragarria gogoratuz,
haren azken etorrerea itxaroten dogula,
zuri eskerrak emoteko eskeintzen deutsugu
opari bizi eta santu hau.
Begira, Jauna, zure Elizearen eskeintza honi:
ikus eskeintza honetan
zurekin baketu gaituen Jesukristoren oparia;
iguzu, Jauna,
zure Semearen gorputz-odolak hartzen ditugunok,
Espiritu santuaz beterik, Jesukristogan
gorputz bat eta espiritu bat izan gaitezela.
Berak egin gaizala zuretzat betiko opari,
zure aukeratuekin zerua jaritsi dagigun:
lehenengo, Andra Maria,
Jaungoikoaren Ama beti Birjinearekin,
zure apostolu ta martiri dohatsuekin,
Bizente martiri santuarekin,
eta santu guztiekin;
badakigu, euron bitartez
zure laguntza izango doguna non-nahi ta beti.
Gu zurekin baketzen gaituen opari hau
izan bedi, Jauna,
mundu guztiarentzat bake ta salbamen.
Mundu honetako ibilaldian,
sinismenez ta maitasunez bete egizu zure Elizea:
zure zerbitzari I., gure Aita Santua,
I., gure gotzaina,
beste artzain eta abade guztiak
eta zeurea dozun herri osoa.
Entzun, bihotz onez, zure aurrera deitu dozun
familia honen otoitzak.
Aita guztiz ona, ekarri zeuregana
mundu zabalean banaturik dabiltzan zure seme-alabak.
Hildako gure senideak (I., eta I.),
eta mundu honetatik zurekin adiskide joan diran guztiak,
hartu eizuz, bihotz onez, zeure zeruan;
geuk ere sinisten dogu
zure aintzaren zorion betea izango dogula betiko,
eurekin batean.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez:
Beronen eskuz emoten deutsozuz
ondasun guztiak munduari.
HONEN BITARTEZ, HONEKIN ETA HONENGAN
ZURI, AITA, JAUNGOIKO AHALGUZTIDUN HORRI
ESPIRITU SANTUAREKIN BATEAN
OSPE TA AINTZA GUZTIA
GIZALDI TA GIZALDI GUZTIETAN.
- Amen.
Salbatzaileak agindu ta irakatsiari jarraituz
bildur barik esan dagigun.
GURE AITA zeruetan zarana
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia;
parkatu gure zorrak
geuk ere gure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero;
eta ez gu tentaldira eroan,
baina atara gagizuz gatxetik.
† Atara gagizuz, Jauna, gatx guztietatik, emoiguzu bakea gure egunotan, zure errukiari esker pekatutik gabi bizi izan gaitezan eta estualdietan sendo; betiko zorionaren itxaropenean, Jesukristo gure Salbatzailea noiz etorriko dan zain gagozela.
- Zeurea dozu erregetza;
zeureak ospe ta indarra orain eta beti.
BAKE ESKEINTZEA (Abadeak)
† Jesukristo gure Jauna, zeuk esana da apostoluei 'bakea izten deutsuet, neure bakea emoten'; begira zure Elizearen sinismenari eta ez gure pekatuei, eta zeure gogoa danez, emoiozu elizeari bakea, emon batasuna, errege bizi zara-ta, gizaldi eta gizaldietan.
- Amen.
† Jaunaren bakea beti zuekin
- Eta zure espirituarekin.
† Emon deiogun bakea alkarri.
—Jaungoikoaren Bildotsa,
zeuk kentzen dozu munduko pekatua: Erruki, Jauna.
—Jaungoikoaren Bildotsa,
zeuk kentzen dozu munduko pekatua: Erruki, Jauna.
—Jaungoikoaren Bildotsa,
zeuk kentzen dozu munduko pekatua: emoiguzu bakea
JAUNARTZEA
† Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, hona munduko pekatua kentzen dauena: zoriontsuak honen mahaira deituak:
—Jauna, ni ez naz inor zu nire etxean sartzeko,
baina esaizu hitz bat eta osatuko naz.
Jaunartzerako abestia
Hona Bildots eztia / egiazko ogia
zerutik da jatsia / Jainko maitia.
Gure artzain ona ta egilea
Aitarik maiteena, zeru-emoilea.
Ostian zaozala dogu sinisten
zeruan bezela hor gu maitatzen.
Zinez gurtzen zaitut, Jesus eztia.
Arren, emoidazu goi-sinistia.
Jaunartze ondorengo Otoitza
Jauna, hartu dogun zeruko janari honek
gure espiritua indartu daiala;
holantxe indartu zenduan Bizente,
zure zerbitzuan zintzoa izateko
eta martiritzan garaile adoretsua.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Azken onespena
† Jauna zuekin.
- Eta zure espirituarekin
† Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak † eta Espiritu santuak.
- Amen.
† Zoaze Jaunaren bakean.
—Eskerrak Jaungoikoari.
.Jaunartzerako
R/. Jauna dot Artzain, ez dot izango nik goserik;
hark emongo deust zer-jan onik.
1 Neu naz zerurik lurrera jatsi dan ogia
Aitak danori eskeinia.
2 Nire gorputza egiz dozue janaria
ta nire odola edaria.
3 Ogi hau jaten dauana beti da biziko,
hilterik ez dau ikusiko.
1. Ogi hau jaten dauanak izango dau bizia.
Kaliz hontan aurkitzen da Jainko-odol guztia:
R/. Hor dogu janaria ta hor gure edaria.
2. Jaungoikoak deitzen gaitu: bera dogu janari.
Beragan dogu aurkitzen osasuna ugari.
R/. Zelan begiratzen deutson Jainkoak gizonari!
3. Danok gaur jaten badogu ogi bat mahai batean
ezin izan gorrotorik gaurtik gure artean.
R/. Alkar maitatu dagigun Jesusen izenean.