grz02a

Sarrera oharra

Ondo etorri, senideok. Jainkoak deituta lez jo dogu elizara, Eukaristiara, ala ohituraz, konturatu ere egin barik? Bihozbarritzea landu gura badogu, Jainkoari entzuten jardun behar izango dogu. Eskatu deiogun grazia hori gaurko Eukaristian: arretaz entzun deiogula eta beragan jarri daigula gure uste on osoa, herri handi bat izatera heldu gaitezan.

Abestia

1.- R/ Zure aurpegi bila gabiltza gu, Jauna,

zu zaitugu argi eta salbamen,

zu, Jauna, biziaren babes.

Uste on izan Jaunagan eta izan gizon,

jaso bihotza eta Jaunagan sendo egon.

Zelan dan aita bere umeentzat bihozbera,

halantxe da Jauna fededunentzat onbera. R/.

Ez gaitu hartzen gure hobenen neurrietan,

ezta joten ere gure erruen ordainetan.

Berak deutsuz, bai, parkatzen zure hobenak

eta osatzen deutsuz harek zuri gatxak danak. R/.

Damu-otoitza

Jainkoaren herri izateko ezinbestekoa dogu bere errukia eta maitasuna dastatzea…

Erruki, Jauna. * Pekatu egin dogu-ta.

Agertu guri, Jauna, zure bihotz ona. * Eta salbau gagizuz.

Lehenengo Irakurgaiari

Zaharra da Abram, eta Jainkoarentzat ezertarako ez dana, bere ondasunetan zoriontsu dalako? Halan ere, gauza da Jainkoaren deia entzuteko, eta erantzuteko ere bai. Orduan…

Erantzun salmoa

Bigarren irakurgaiari

Bere esperientziatik egiten deusku Paulok gomendio hau: uste on osoa jartea Jainkoarengan, harek bere Seme Jesukristorengan salbamena emoten deuskulako.

Ebanjelioari

Aukerakoa ebanjelio-txatal hau Jesusi jarraitu gura deutsogunontzako: bere aintza erakutsi eta oinak lurrean jartera bialtzen gaitu, biztuerearen itxaropenaz. Ez ete dogu nahikoa eta lar? Harrera egiteko, abestu daigun, zutunik: Aintza, Jesus…

ESKARIAK

† Gure loturetatik askatu eta herri handi egin gura gaitu Jainkoak. Zuzendu gakiozan erreguz eta apalki:

—Elizearen alde: aurreritxi barik hurreratu dakion gaurko gizakiari, bere arazoetan esku hartzeko eta Jainkoaren egitasmora aldatzeko, egin daigun otoitz.

—Ondasunez inguraturik eta besteak euren agintepean hartzen diharduenak Jainkoaren deia entzuteko gauza izan daitezan, eta daukena behartsuen onean eralgiteko, egin daigun otoitz.

—Ezak jota, sufrimendu artean bizi diranen alde: Jainkoa eurekaz dagoela sentitzeak itxaropena emon deien, eta besteon laguntza lortu daien egoera horretatik urteteko, egin daigun otoitz.

—Sinistunen alde, eliztarron alde, Jainkoagazko hartu-emonak dabezenen alde: entzun daien Jainkoaren herri handi izateko deia, eta bilatu daien eliz alkarte bakotxean Jainkoaren benetako herri izatea, ez bakotxak bere burua salbatzea, egin daigun otoitz.

—Eukaristian alkartzen garanok gure sinismena eta Jainkoagazko hartu-emonak gaurkotu daiguzan, aprobetxatuz horretarako Garizumaldiko Hitzaldiak, taldeak eratzeko deiak eta beste debozinoak, egin daigun otoitz.

† Jainko askatzailea eta etorkizunera begira zagozana: emoiguzu zuri erantzuten jakitea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzean

1) Basamortuan zehar dabila Jainko-herria erromes;

argi, bake ta maitetasuna dakarren zeruen galdez.

Agindu-lurra Jainkoak deutso emongo kateen ordez;

penak utzita poztu daitezan bizi barri baten pozez. R/.

R/. Zure pozetan goaz, Jerusalen barri;

fedeak zuregan dau bere ziment-harri.

Maitasunak zu zaitu bere berogarri.

Biztu itxaropena zure herriari.

2) Israel barri kurutzearen ondoren doa bidari;

bide iluna argitutzeko hodeia dauka gidari.

Zerua dau hark, Kristok agindu, erreinu eta lur barri;

beronek deutsoz oinak sendotzen Jainko-herri barriari. R/.

3) Herriak euren minaren minez dagoz ezin-egonetan;

bake, poz, argi, egia eta maitetasun bilaketan.

Entzun zuk hareen negar antsia, eutsi bideko nekeetan,

larri dabilz-ta zure etxe-bila fedearen urratsetan. R/.

(EDO)

Jaungoikoaren hegoenpean: ze bakean! (2)

Indar guztiak dituenaren kerizpean (2).

Jauna, nik dinot: "Nire kerizpe dot zuregan;

bihotz guztiaz nago Jaunaren eskuetan."