URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA /C
Sarrera-oharra
Ondo etorri, senideok, urtean zeharreko 12. (hamabigarren) domeka honetako liturgia ospatzera. Zer eskeintzen deusku gaurkoan? Jesusen ikusiko dogun jarrereak krisi egitea eskatuko deusku: urten daigula uste hutsez bizi izatetik, eta, geure izateaz jabeturik, erabagi daigula bere jarraitzaile izatea. Horretarako baldintzak azalduko deuskuz. Otoitz giroan jarri geintekez Jesusi entzun eta erantzun ahal izateko. Merezi dau.
Sarrera abestia
GOAZEN ALKARTURIK
biztuta fedea
argitan zabalik
maitasun bidea.
2 Gurekin dogu maisu ta lagun
gurekin dogu, gurekin, Jauna!
Egin dezagun zuzentasunez
ta maitasunez bere esana!
Abadearen agurra
Bere Seme Jesukristori jarraitzea,
eta haren Espirituan bizi izatea
maite gaitulako emoten deuskun Jauna
izan bedi zuekin.
Damu-otoitza
Jesus Jaunaren zintzotasunaren aurrean, autortu daigun mundura zein egokituak gagozan, bere errukiaz bultzatu gaizan:
—Jesus Jauna, otoitzera sarri-sarri joten dozuna, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, Aitari zintzoa zaiakozana, Kristo, erruki.
—Jesus Jauna, zure kinkalarrian esku emoten deuskuzuna, erruki, Jauna.
Lehenengo irakurgaiari
Alkar ikusi ezineko eta burruka arteko egoeretan Jainkoak bere ondo gurea isurten deusku eta damura deitzen. izan daigun kontutan.
Erantzun salmoa
Sal 62. 3-4. 5-6. 8-9
R/. Zure egarriz daukat gogoa, Jauna, ene Jainkoa.
Bigarren irakurgaiari
Gure gizarteak gizonaren eta emakumearen arteko bardintasunaren bila diharduan artean, Paulok harutzago joten dau: gizaki guztiok gara duintasunean bardinak. Zerk eragiten dauz, orduan, gure arteko ezbardintasunak?
Ebanjelioari
Jesusengan gauza ezbardinak aurkitu geikez, eta haretaz autorpen handiak egin geikez. Baina zer gura ete dau Jesusek berak gugandik? Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Duintasunean bardinak egin gaitu Jainkoak eta ez gaitu gura inoren menpe edo inoren gainetik. Aurkeztu deioguzan gure eskariak:
—Elizearen alde: edonon aldeztu daian gizakiaren duintasuna, bereizkuntza guztien gainetik aintzat hartu beharrekoa, eskatu deiogun Jaunari.
—Berezitasunen batzukaitik bazterreratuak diran guztiak heldu ahal izan daitezan onartuak izatera eta aintzat hartuak, eskatu deiogun Jaunari.
—Agintzea, dirutzak edo beste ahalmenak darabilezenek begiko izan daiezan behartsuak, euren alde jokatzeko eta gizarte solidarioagoa lortzeko, eskatu deiogun Jaunari.
—Jesusen berbak entzun eta haren jarraitzaile izan gura dogunok geure ondo izatearen aurretik bilatu daigun gure senidearen ondo izatea, eskatu deiogun Jaunari.
† Gure asmo ederrak erakutsi deutsuguz, Jauna, baina zein makalak garan ere ez dogu ahanzten. Emoiguzu zeure Espirituaren indarra. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzean
1. Ogi hau jaten dauanak izango dau bizia.
Kaliz hontan aurkitzen da Jainko-odol guztia:
R/. Hor dogu janaria ta hor gure edaria.
2. Jaungoikoak deitzen gaitu: bera dogu janari.
Beragan dogu aurkitzen osasuna ugari.
R/. Zelan begiratzen deutson Jainkoak gizonari!
3. Danok gaur jaten badogu ogi bat mahai batean
ezin izan gorrotorik gaurtik gure artean.
R/. Alkar maitatu dagigun Jesusen izenean.
OHARRAK