uz02c

URTEAN ZEHARREKO II. DOMEKEA /C

Sarrera-oharra

Ondo etorri, senideok, Urtean Zeharreko 2. domeka hau ospatzera. Prest gagoz gure ustea eta erlijino praktikak alde batera izteko eta Jesusek dakarskun barritasuna onartzeko? Ez jaku errez egingo: zaharrak gara, lehenera ohituak gagoz, barritasunak bildurtu egiten gaitu eta barrikeria balitz lez baztertu geikela uste dogu… baina hauxe da gaurko liturgiak aurkeztuko deuskun mezua: Jainkoagazko hartu-emonak ezinezkoak dira Legearen bidetik eta garbiketetatik: Jesus onartzea dogu beharrezko. Eta harek emongo deuskun arnaseak eroango gaitu gu garan jainko-ondasuna ingurukoekaz partekatzera. Sartu gaitezan buru-belarri barritasunean.

Sarrea-abestia

GOAZEN GUZTIOK BATERA Jaunarekin egotera.

Goazen guztiok batera Jaunarekin egotera.

1 Pozik alkartu gaitezen Aita dogu-ta laguntzen.

2 Seme-alaba bezela zaindu gagizuz Zuk, Jauna.

3 Entzun daizala Jaun onak gure poz eta negarrak.

Damu-otoitza

Pekaturik ez daukagula dinogunean gauza txarrik ez dogula egin esan gura izaten dogu, gehienbat. Baina badogu gure ustea Jesusengan jarrita, ala uste hori Legea betetean eta erlijino praktiketan jarria dogu?

—Jesus Jauna: Jainkoagazko hartu-emonetarako barritasuna dakarskuzuna, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna: Jainkoagazko hartu-emonetarako zeure Espiritua damoskuzuna, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna: gu aintzat hartu eta alkarren zerbitzuan jarten gaituzuna, erruki, Jauna.

Lehenengo irakurgaiari

Isaias profeteak ezkontza jai girotik hartuko dauz bere iragarpena azaltzeko irudiak. Erbestealditik etxerazko bidean Jainkoak bere herria zelan pozten dauan azalduko deusku.

Erantzun-salmoa

Sal 95,1-3.7-8.9-10ac

R/. Zabaldu Jaunaren mirariak herri guztietan.

Bigarren irakurgaiari

Sarritan uste dogu dohai edo "karisma" batzuk baliagarriagoak dirala, eta inbiriatan galtzen gara hareexek amesten. Entzun deiogun Paulori eta aintzat hartu daiguzan bere berbak, eta bakotxak daukaguzan dohaiak.

Ebanjeliori

Joanen ebanjelioan gizartean Jesusen sarrerea zelan izan zan azalduko jaku, irudiz eta esanguraz beterik jatorku. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Jainkoak jai giroan gura gaitu; ez gaitu itun edo triste gura, alkar onartzen eta alkarren poza bilatzen baino. Eskatu deiogun gure konplexuetatik eta bildurretatik atara gaizala:

—Elizearen alde: Jainko bilatzaileentzat altzo pozgarri zain daiten, eta harengandik aldenduentzat deigarri eta bidelagun, eskatu deiogun Jaunari.

—Erlijino praktiketan eta betekizunetan poztasunik aurkitu ezinik bizi diranen alde: ebanjelioan Jesus bilatu daien harengan aurkitu leikeen barritasuna besarkatzeko, eskatu deiogun Jaunari.

—Kristau familien alde: ebanjeliora sartu daitezan, ez betekizunak bilatzeko, Jesus aurkitu eta haren pozean bizi izateko baino, eskatu deiogun Jaunari.

—Arduraren bat betebehar dabenen alde: euren betebeharra ezelango konplexu barik aintzat hartu daien, behartsuenen alde jokatuz beti, eskatu deiogun Jaunari.

—Kanako ezteguen barri hartu dogunok Jesus onartzeko zoria izan daigun, poztasun hori geure inguruan zabaltzeraino, eskatu deiogun Jaunari.

† Sartu gaizuz, Jauna, zeure maitasunean Jainkoagandiko dohaiak eskertzeko eta besteen aldeko jokoan jarteko gauza izan gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

JAUNARTZERAKO

GURE ONDOAN, JAUNA, egon zaitez beti;

Zu zara gure bide eta gure bizi.

1 Zu zara, Jauna, Zu gure Artzain eta gu zure artalde.

Nora-ezean ibilten gara ardi gaixook Zu gabe.

2 Zuk ezagutzen gaituzu danok Zu zara gure Artzain on

Zure ondoan alkar maitatuz gaitezela beti egon.

Oharrak