pzk10c_korpus

Kristoren Gorputz-Odol Santuak /C

Sarrera-oharra

Jesukristoren Gorputz-Odolen liturgiara hurreratu gara, senideok. Liturgia honek Jesus Nazaretarraren eskeintzagaz bat egin gura izango gaitu. Bat egite horrek gure ingurura begira jarriko gaitu eta han sufritzen dagozanengana bialduko.

Caritasen bitartez heldu geintekez behartsuengana, baina geure hurrekoengana ere heldu beharra daukagu. Lagundu deiogun, ba, alkarri Eukaristia senidekorra ospatzen eta deskartatuak gogotan hartzen.

Sarrera-abestia

1. Ogi hau jaten dauanak izango dau bizia.

Kaliz hontan aurkitzen da Jainko-odol guztia:

R/. Hor dogu janaria ta hor gure edaria.

Abadearen agurra

† Aitearen eta Semearen…

—Amen.

† Azken Afarian ikasleekaz alkartuta,

Pazko Afaria barriztatuz, ogi-ardauetan

bere gorputz-odolak emoten deuskuzan Jauna

izan bedi zuekin.

—Eta zure espirituarekin.

Damu-otoitza

Daukagun gauzarik ederrena izanik Eukaristia, azken aldiotan bazterreratuta daukagu, edo desitxuratua, edo bakotxak bere neurrira hartua. Atara gaizala egoera honetatik Jainkoaren errukiak:

—Jesus Jauna, Eukaristian zeure keinua emoten deuskuzuna: erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, behartsuaren eta deskartatuaren ardurea hartzen dozuna: Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, zedure ardurak geureak izan daitezala bilatzen dozuna: erruki, Jauna.

Aintzarako

Kristoren gorputzeko atal garala kontutan hartuz abestu daigun, esker onez, Jainkoaren aintza.

Aintza zeruetan Jaungoikoari: AINTZA ZURI, JAUNA, TA ESKERRAK ZURI

Lehenengo Irakurgaiari

Irakurgai honetan agertzen jakun Melkisedek harrigarriak Jainkoari egin geikeon oparia erakutsiko deusku: geure egunerokotasuna, alkarren janaz arduratzea.

Erantzun salmoa

Sal 109,1.2.3-4

Bigarren irakurgaiari

Eukaristia ez dala geuk egiten dogun keinua, emoten jakun dohaia baino, aurkitu geike irakurgai honetan; eta, haren biez, alkarregaz bat egin geikela Kristo Jesusengan.

Ebanjelioa

Jesusengan Jainkoak daukan ez-eukien ardurea aurkitu geike ebanjelioan, eta bere arduretara gu eroatearen gosea. Egin deiogun harrerea, esker onez erantzuteko asmotan, Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Jesus Jaunak bere ardurak geure ardura bihurtu gura dauzala jakinik egin daiguzan gure eskariak, behartsuen egoereaz jabetuta:

—Kristoren gorputza osotzen dogun Eliza honetan benetan izan daitezan lehenak behartsuak, deskartatuak, iheslari-errefuxiatuak, etorkinak, eta aberaskeriak azpian hartzen dauzan guztiak, eskatu deiogun Jaunari.

—Agintaritzea eskuratu dabenek eurak aberastea barik herritarren ondo izatea bilatu daien, batez ere behartsuenak gogotan hartuz, eskatu deiogun Jaunari.

—Caritasen borondatezko langile diharduenek eliztar guztion oneritzia eta onespena izan daien, eta ugaritu daitezan euren testigantza bizitzeaz, eskatu deiogun Jaunari.

—Eukaristiara hurreratzen garanok honen esangureaz jabetu gaitezan, Erreinuaren eraikuntzan Jesus Nazaretarraren urratsak jarraituz eta haren ardurak eskuratuz, eskatu deiogun Jaunari.

† Egin gaizuz, Jainko Aita/Ama, ogi-ardauotan esku hartzen dogunok burua besteen alde emoten daben abade eta zure zerbitzari. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzean

Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske,

bizi behar honetan ahuldu bait gintezke.

Zure gorputz santua hartu nahi genduke:

zu barik bizitzerik ezingo genduke.

Munduak behar badau eguzki-argia,

mendiko abereak, iturri garbia;

besteok nahi badogu barruko bizia

beharrezkoa jaku zeruko ogia.

Jauna, zure grazia lagun dakigula,

ogi hau jan dagigun behar dan bezela;

Ez ahaztu txarrerako jarriak gaozela:

arren, zuzen ta leial bizi gaitezela.

OHARRAK