Pentekoste ondorengo domekea
Sarrera-agurra
Senideok: domeka honetako liturgiak Hirutasun santuaren misterioan sartzen lagunduko deusku, eta isileko bizitza daroen “klausurako” otoizlariak izango doguz lagun. Izan daigun, ba, argi, hasiera-hasierarik, sinisten dogun Jainkoa ez dala urrunekoa, hurrekoa baino eta konfiantzaz hitz egin geikeona. Sartu gaitezan, ba, usterik onenaz misterioan eta Berbiztuaren Espirituak gidatu gaizala.
Sarrera-abestia
R/. Bizi da Jauna, bizi da! Bizi da Jauna, bizi da!
Bizi da, bizi da, bizi da Jauna, bizi da gure artean! (bir)
Pazko goizean hutsik dago hilobia.
Biztu da Kristo, biztu, gure eguzkia: nagusi da argia! R/.
Ilunpetatik berak gu atara gaitu;
munduaren distira berak dau barritu: berak gaitu biztu. R/.
Agurra
† Jesukristo gure Jaunaren grazia…
Damu-otoitza
Senideok: Jesus Jaunaren erregalua dogun Espirituak atara gaizala Jainkoaganako usterik ezatik eta bildur guztietatik:
—Jesus Jauna, Jainkoari begira jarten gaituzuna, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, Jainkoagana hurreratzen gaituzuna, Kristo, erruki.
—Jesus Jauna, Jainkoaren gurtzaile eta senideen zerbitzari egiten gaituzuna, erruki, Jauna.
Lehenengo irakurgaiari (Es 8, 22-31)
Jakituriaren laudorio honetan Jainkoaren egintzak berrikusten eta eskertzen dauzan idazleak Jakituriaren apaltasunera eroan nahi gaitu. Sortuazo daiala gugan jakituria horren egarria.
Erantzun salmoa
Bigarren irakurgaiari (Er 5, 1-5)
Paulo apostoluak Jainkoaren jakituria hiru dohaitan gauzatuta ikusiko dau, eta dohai bakotxaren zeregina azalduko deusku labur-labur.
Ebanjelioari (Mt 28, 16-20)
Jesus Jaunak, Aitaganatzean, Espirituaren esku izten gaitu: bera dogu jakituria osoaren iturri. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Jainkoaren hurtasuna sumatzeak emoten deuskun uste onaz aurkeztu deioguzan gure beharrizanak maite gaituan Jainkoari:
—Eliza amaren alde, eta batez ere euren bizitza otoitzean eta kontenplazinoan emoten daben lekaide-lekaimeen alde: izan daitezan beste guztiontzat Jainkoagazko hartu-emonetarako dei eta laguntza, eskatu deiogun Jaunari.
—Elizea maite dabelako honen zerbitzari diran laiko guztien alde: euren lana aintzat hartua eta eskertua izan daiten, eta ugaritu daitezan gure artean, eskatu deiogun Jaunari.
—Apurtuta edo apurtu-zorian dagozan familien alde, bananduta dagozan senar-emazte eta gurasoen alde: berbiztu dakien maitasuna eta alkarri parkatzeko gauza izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari.
—Agintaritzearen egarriz jokatzen dabenen alde: euren onurea baino lehenagokotzat izan daien behartsuen egoerea, honeen aldeko lanean agertu daien aginpidea, eskatu deiogun Jaunari.
—Otoitzean alkartu garanok Jainkoagan gurtzen doguzan alkartasuna, alkar maitasuna eta batasuna autortu ahal izan daiguzan eta gauzatu gure eliz alkartean alkarren zerbitzuan jarriz, eskatu deiogun Jaunari.
† Hirutasun misterioaren edertasuna gurtzea emoten deuskuzun Jainkoa, hartu gure eskerrik beroena, eta emoiguzu zure pozean eta uste onean bizi izatea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzerako
1 ZERU-LURREN EGILE ZAREN Espiritu Santua:
zatoz, eta bete bihotzak; biztu gugan maite-sua (bir).
2 Behartsuen Aita zaitugu, lanpean atsedena,
nahigabean gure barruko poza sortutzen dauena (bir).
2 Zentzuari argi emonez eta bihotzari su,
Jaun onaren irudi bizi danok bihurtu gaitzazu (bir).
Amaieran
ZERU-LURREN ERREGINA:
aleluia!, aleluia!
Biztu jaku Jesus Jauna: Aleluia!
—Zuregandik sortu dana: Aleluia.
Hilobitik biztu da-ta: Aleluia!
—Otoitz zure Semeari: Aleluia!
bizia deigun danori: Aleluia!