gab02b

Sarrera-oharra

Senideok: hasi barri dogu Urte Barria, eta gauza barriek emoten daben poztasunaz hurreratuko gara gaurko Liturgiara, Jainkoak geure artean izan gura dauala jakinez, eta gogoan hartuz zelango oztopoak aurkitzen dauzan gure burugogorkeriagaitik edo ingurura larregi eginda gagozela-edo aurkitzen gaitulako. Adi egongo gara haren esanetara eta irakatsietara eta adorea eskatuko dogu bere aztarnak ezagutzeko, bilatzeko eta jarraitzeko. Ondo etorri guztiok elizkizun honetara.

Sarrera-abestia

1. Zeru-lurren Errege_ / Belenen jaio jaku.

Haurtxoa gurtzen dagoz_/artzain eta aingeru.

Goazen danok gurtzera_ / dagiogun erregu:_

Danentzat zoriona/ta ba_kea nahi dogu (bir).

2. Gizakion ametsa_ / len, orain eta beti,

egiazko bakea_ / ondasunen gainetik.

Zatoze bake bila,_ / Belenera etorri,_

zabaltzeko munduan / guzti_ei bake hori.

DAMU OTOITZA

Autortu daigun gure burugabekeria, geurekeria eta itxikeria Jainkoaren aurrean, bere erru-kiak landu gaizan eta zabaldu, gure inguruan barri on izateko

—Jesus Jauna: Jainkoaren Hitza zarana. Erruki, Jauna.

—Jesus Jauna: Jainkoaren betidaniko jakitu-ria. Kristo, erruki.

—Jesus Jauna: gure artean leku-bila zabi-zana. Erruki, Jauna.

Aintzarako oharra

Belengo estalpean abesten daben Aingeruekaz alkartu daigun gure ahotsa Jainkoaren aintza izadi osoagaz batera abesteko eta gure barruak eta ingurua alaitzeko:

—Aintza zeruan (3) Jaunari,

eta bakea (2) lurrean gizonari (bir).

1. Handi ta eder zaitugulako gora zu!, eskerrak zuri;

zure Semea gu salbatzera bialdu dozu gugaitik.

2. Gugaitik jaio, gugaitik bizi, gugaitik, Jesus, hil zinan;

gugaitik gora, bizturik zara Jainko Aitaren argitan

Lehenengo irakurgaia

Jakituriaren goraltze honetan gizakiagazko Jainkoaren hurtasuna adierazten da. Sinistunak Jainkoari eskertu egiten deutso eta eskatu jakituria harengandiko hurtasun ezaugarri.

Erantzun salmoa: Sal 147, 12-13. 14-15. 19-20

Bigarren irakurgaia

Jesukristorengana hurreratzen danak harengan Jainkoaren doaia aurkituko dau, eta Jainkoa oso-osorik emoten jakula. Zoririk ederrena, ba, Jesukristo aurkitzea dau gizakiak.

Ebanjelioa

Beste ebanjelarietan agertzen dan Umearen jaiotzaz egin daike bat Joan ebanjelariak berbearen haragitzeaz dinoana. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Jainkoak, bere maitaleak gaitulako, geure artean izan gura dau, geure bizi-lagun. Agertu deioguzan gure beharrizanak eskariotan:

—Elizearen alde: Jainko-jakituriaz jokatu daian Barri Onaren zabalkuntzan, eta ahalegindu daiten hau bazter guztietara eroaten, eskatu deiogun Jaunari.

—Barri Onaren barririk oraindino hartu ez daben gizaki eta herrien alde: jainko-egarriak eta haren esaneko izateak ebanjelioaren argitasunera erakarri daizan, eskatu deiogun Jaunari.

—Ebanjelioaren argia hartu daben arren, argitasun eta jakituria horretatik aldendu diranen alde: barriro eskuratu daien ebanjelioaren poza eta besteen aldeko ekintzetan gauzatu daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Gizarteko burutsu, jakintsu, ahaltsu eta agintedunen alde: euren onurea barik behekoen eta sufritzen dagozanena bilatu daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Bizikera kontsumista honek baztertuta dukazan edo aurrean darabilzan ume, emakume, langabetu, etorkin, espetxeratu eta baztertuen alde: heldu dakien Barri Onaren pozean bizi diranen laguntza, eskatu deiogun Jaunari.

—Eliz alkarte lez sinismena ospatzen dogunok arreta handiz entzun eta geuretu daigun Jainkoaren hitza, berak eroan gaizan gure ingurukoak poztera eta hareen zerbitzari izatera, eskatu deiogun Jaunari.

† Gizakiongandik hur izan gura dozun Jainkoa: emoiguzu zure hitzaren iturrietan edatea gure bultzatzailea zeu izan zaitezan eta ez beste grinak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzerako

1 Gau erdian Zu zara

distira argizkoa,

isiltasun osoan

hor zure mintzoa.