Pentekoste hurrengo domekea
Sarrera-agurra
Senideok: domeka honetako liturgiak Hirutasun santuaren misterioan sartzen lagunduko deusku, eta isileko bizitza daroen “klausurako” otoizlariak izango doguz lagun. Izan daigun, ba, argi, hasiera-hasierarik, sinisten dogun Jainkoa ez dala urrunekoa, hurrekoa baino eta konfiantzaz hitz egin geikeona. Sartu gaitezan, ba, usterik onenaz misterioan eta Berbiztuaren Espirituak gidatu gaizala.
BIHOTZ BATEZ ALKARTURIK
Zugana gatoz, Jauna; Zugana gatoz, Jauna.
Emoiguzu zure argi grazi ta maitasuna:
entzun, arren, Jauna.
Altarean aurkitzen da
kristau alaitasuna (2).
Emoiguzu zure argi
grazi ta maitasuna:
entzun, arren, Jauna.
Agurra
† Jesukristo gure Jaunaren grazia…
Damu-otoitza
Senideok: Jesus Jaunaren erregalua dogun Espirituak atara gaizala Jainkoaganako usterik ezatik eta beldur guztietatik:
—Jesus Jauna, Jainkoari begira jarten gaituzuna, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, Jainkoagana hurreratzen gaituzuna, Kristo, erruki.
—Jesus Jauna, Jainkoaren gurtzaile eta senideen zerbitzari egiten gaituzuna, erruki, Jauna.
Lehenengo irakurgaiari (Dt 4, 32-34.39-40)
Errez onartzen dogu Jainkoa bat dala, baina baita bardin dala halangoa edo holangoa izatea ere… Hebertarrek ondo dakie zertara garoazan Jainkoa bere herriagaz ituna egin dauan lez barik beste era batera iruditzeak. Entzun!
Erantzun salmoa
R/. Bai dohatsu, Jaunak bere oinorde autatu dauan herria
Bigarren irakurgaiari (Er 8, 14-17)
Ea Paulo apostoluaren berbok Jainkoaganako uste ona (edo konfiantzea) bizten daben gugan eta hari deutsoguzan beldur guztiak ezabatzen deuskuzan. Arretaz entzun daiguzan.
Ebanjelioari (Mt 28, 16-20)
Jesusengan sinisten dogunok gogoan izan gura doguz haren berba eta aginduak. Egin deiegun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Jainkoaren hurtasuna somatzeak emoten deuskun uste onaz aurkeztu deioguzan gure beharrizanak maite gaituan Jainkoari:
—Eliz amaren alde, eta batez ere euren bizitza otoitzean eta kontenplazinoan emoten daben lekaide-lekaimeen alde: izan daitezan beste guztiontzat Jainkoagazko hartu-emonetarako dei eta laguntza, eskatu deiogun Jaunari.
—Elizea maite dabelako honen zerbitzari diran laiko guztien alde: euren lana aintzat hartua eta eskertua izan daiten, eta ugaritu daitezan gure artean, eskatu deiogun Jaunari.
—Apurtuta edo apurtu-zorian dagozan familien alde, bananduta dagozan senar-emazte eta gurasoen alde: berbiztu dakien maitasuna eta alkarri parkatzeko gauza izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari.
—Agintaritzearen egarriz jokatzen dabenen alde: euren onurea baino lehenagotzat izan daien behartsuen egoerea, honeen aldeko lanean agertu daien aginpidea, eskatu deiogun Jaunari.
—Otoitzean alkartu garanok Jainkoagan gurtzen doguzan alkartasuna, alkar maitasuna eta batasuna autortu ahal izan daiguzan eta gauzatu gure eliz alkartean alkarren zerbitzuan jarriz, eskatu deiogun Jaunari.
† Hirutasun misterioaren edertasuna gurtzea emoten deuskuzun Jainkoa, hartu gure eskerrik beroena, eta emoiguzu zure pozean eta uste onean bizi izatea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzerako
GURE ONDOAN, JAUNA, egon zaitez beti;
Zu zara gure bide eta gure bizi.
1 Zu zara, Jauna, Zu gure Artzain
eta gu zure artalde.
Nora-ezean ibilten gara
ardi gaixook Zu gabe.
2 Zuk ezagutzen gaituzu danok
Zu zara gure Artzain on
Zure ondoan alkar maitatuz
gaitezela beti egon.