pzk05a

PAZKOALDIKO V. DOMEKEA /A

Sarrera agurra

Senideok: ondo etorri pazkoaldiko 5. domekako liturgia ospatzera. Sinistunak bihotz batez bizi zirala entzuten genduan, eta euken dana banantzen ebela danen artean. Baina honek ez dau esan gura inoiz edo noiz arazorik sortzen ez zanik euren artean. Gaur hauxe ikusiko dogu: lehenengo sinistunen artean ere ba egozala tira-birak, arazoak, eta ez dabezela ezkutatzen, mahairatzen baino. Gaurko liturgiak, ba, gure arazoei aurpegi emoten ere irakatsi leigu. Ospatu daigun itxaropenez eta pozez.

Sarrera abestia

1 Abestu dagigun danok / misterio handiena

garaiturik heriotza / biztu da Jesus Jainkoa:

Aleluia! Aleluia! / Hilobitik biztu Jauna (bir)

2 Ekatxaren ondorean / eguzkia agertzen da;

garaiturik heriotza / Jesus ona berbiztu da.

Aleluia! Aleluia! / Hilobitik biztu Jauna (bir)

Abadearen agurra eta uraz zipristintzea

† Pazko pozean alkartzen gaituan Jainkoa / hilen artetik biztu dan Jesus Jauna /

eta biengandik dan Espiritu santua / izan bediz zuekin. —Eta zure espirituarekin.

† Senideok: Bateo iturrietara hurreratu gaitezan eukaristiaren hasiera honetan, pazko pozean sartzeko graziaz bete gaizan bizitzearen iturri dan Jainkoak:

Bateoko uretan, Jauna, gaituzu

pekaturako hil ta zeuretzat biztu.

—Bateoagaitik, / eskerrik asko,

seme-alaba egin / gaituzulako.

—Bateoan ginan / hil Jesusegaz

geroztik gaitezan / bizi beragaz.

Zure saihets irekiari, Kristo / Biziaren ur-iturria dario

honexek dau munduko / pekatu guztia garbitzen

eta bizitzea barriztatzen.

Hobenak dau gizakia menperatzen

eta Kristok bere Arnasaz salbatzen;

salbamen-iturrira abia gaitezen: / iragarri daigun bizia ozen.

Lehenengo irakurgaia (Eg 6, 1-7)

Era ezbardinak dagoz arazoei erantzuteko. Hemen aurkeztuko jakuna, lehenengo sinistunek erabilena da: salatu, alkartu, eztabaidatu eta, otoitz eta barau-giroan, Espirituaren eraginez erantzun. Eredu ederra dogu!

Erantzun Salmoa

Bigarren irakurgaia (1 P 2, 4-9)

Pedroren ustez, aparteko zoria dogu Jesukristorengan sinisten dogunok. Beragan oinarri harturik eraiki geike gure bizitza. Entzun deiogun.

Ebanjelioa (Jn 14, 1-12)

Bizitzan zehar galduta ibilteko modurik egokiena bizitzaz zer egin ez jakitea da, aukerarik ez egitea. Hurreratu gaitezan, ba, Ebanjelioan agertuko jakun Jesusengana, bere jarraitzaile izateko asmotan. Egin deiogun harrerea aleluia abestuz, zutunik: Aleluia!

Eskariak

† Gure arazo eta eztabaidetan argi eta konponbide izan gura dauan Jainkoari zuzendu gakiozan, apaltasunez:

—Ebanjelioa bizitzaratzeko eta gauzatzeko oztopoak aurkitzen dauzan Elizearen alde: Berbiztuaganako zintzotasuna bilatu daian, agintekerien gerizpetatik urrundu daiten, eta pobre eta baztertuenganako bideak urratu daizan, egin daigun otoitz.

—Agintekeriaz edo diru-zalekeriaz ase-beterik dagozanek behartsuenak gogoan hartu daiezan, gizarte zuzenago eta baketsuago bat eraikitzen jarduteko, egin daigun otoitz.

—Diru-goseak edo aginte-goseak edo besteak baino gehiago izateak azpian harrapatu dauzan hondatuen alde: euren hondamenetik urteteko laguntza izan daien eta garrazkeria barik bilatu daien gizarte zuzenago bat, egin daigun otoitz.

—Gure familietako arazoak, gure eliz alkarteetako arazoak, gure gizarteko arazoak, ez ikusiarena eginez baztertu ez daiguzan, otoizgiroan Espirituari dei eginez, alkarregaz mahairatu, eztabaidatu eta konpondu baino, egin daigun otoitz.

—Eukaristia ospatzeko zoria dogunok gure bizitzako arazoen artean Jesusen jarraitzaile izatea bilatu daigun, eta haren poza eta itxaropena gure inguruan zabaldu daiguzan, egin daigun otoitz.

† Berbiztuaren ziurtasunean eta atx sendoan gure bizitza eraiki daigula nahi dozun Jainko Jauna: emoiguzu hari gogo beroaz jarraitzea eta haren Espirituaren esanetara jartea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

JAUNARTZEAN

1. Zu zaitugu Artzain ona,

bizia emon deuskuzu;

zure hitzak bihotzean

hazi barri ereiten du.

2. Maite dituzu guztiak,

deitzera zatoz zu, Jauna;

batasunaren bidetik

maitasunak deitzen gaitu.

3. Bateoan damoskuzu

betiko gaztetasuna.

Emon poza_iragarteko

Jainkoaren Barri Ona.

OHARRAK

AMAIERA ABESTIA

ZERU-LURREN ERREGINA: aleluia!, aleluia!

Biztu jaku Jesus Jauna: Aleluia!

—Zuregandik sortu dana: Aleluia.

Hilobitik biztu da-ta: Aleluia!

Castellano