URTEAN ZEHARREKO 22. DOMEKEA /C
Sarrera oharra
Senideok: Jainkoak, bere Semearen lagun eta jarraitzaileak, goragora deitzen dauz, eurengandik itxaroten dabena emon ahal izan daien. Hori dala-ta, gaurko liturgiak balore batzuk (geureak?) kritikatu egingo dauz eta beste batzuk (ebanjeliokoak) aurkeztuko deuskuz. Aurkezten deuskuzan baloreak geuretuko doguz zer garan onartzen badogu, ez geure usteetan jarraitzen badogu: Zer eskatuko deutsot Jainkoari? Berak eskatuko deuskuna zera da: apaltasuna eta inork gura ez dauzenengana hurreratzea... Ospatu daigun alaitasunez.
Sarrera abestia
Aita baten semeok
sinismen bakar bat dogunok
anai artean batu garanok
kantuz gatoz, kantuz zugana, Jauna.
Argiaren seme eta egunaren oinordeko
abia gaitezen danok Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz albak gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea sortu digu bihotzean.
—Seme gara, bai, baina seme izaten ba ete dakigu?
Anai gara, bai, baina anai izaten ba ete dakigu?
Seme izatera, anai izatera, Jauna, heldu nahi dogu.
Damu otoitza
† Apala da Jauna, eta baztertuengana hurreratzen da. Damutasunez autortu daigun bere aurrean gure pekatua:
—Jesus Jauna: zure mahaikide pekatariak eta ez-eukiak egiten dozuzana, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna: mahaia zeure irakasleku egiten dozuna, Kristo, erruki.
—Jesus Jauna: apalen eta ez eukien zerbitzari nahi gaituzuna, erruki, Jauna.
Lehenengo irakurgaiari oharra (Sir 3,19-21. 30-31)
Zer gara? Laster emongo deusku horren barri Siraken liburuko berbok. Handigurakoak gara ala zentzundunak? Entzun!
Erantzun salmoa (Sal 67,4-5ac. 6-7ab. 10-11)
Bigarren irakurgaiari oharra (Hb12, 18-19. 22-24a)
Alde handia dago Egiptotik urten eban herritik eta guk osotzen dogun herrira. Baina ba ete daukagu geuretuta honen barria? Entzun!
Ebanjelioari oharra (Lk 14, 1. 7-14)
Onartuko ete geuke geure etxean hartzen dogunak deituen aurrean txarto itziko baginduz? Zelango lotsabakoa! —esango geuke. Ba, kontuz Jesusegaz, holangoxeak egiten daki-eta. Egin deiogun harrerea Alleuia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Jainkoak gure eskema eta baloreetatik atara gura gaitu bere berbearen, ebanjelioko, baloreetan sartzeko. Eskatu deiogun adore handiz:
—Gure Elizbarrutiaren alde: Gotzain barria estreinatzen dauan une honetan, Batzar Nagusitik sortutako biderapenak ez daizan bazterreratu, eskuratu baino… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.
—Karitaseko langileen eta borondate hutsez ez-eukien alde lan egiten dabenen alde: euren bizikereaz, jokabideaz eta berbeaz, ebanjelioko baloreen testigu izan daitezan… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.
—Pakistanen uholdeek kaltetuek, eta gure artean dagozan era askotako kaltetuek (espetxeratu, bazterreratu, aurrean erabili edeo gaiso-eta) laguntza barik geratu ez daitezan, eta guk euren ondoan egoten jakin daigun… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.
—Herri agintarien alde, eta baita arduraren bat garatu behar dabenen alde ere (guraso, irakasle, herri-zerbitzari, eta abar): bokazinodun lez bete daien euren eginkizuna Jainkoaren aintzarako eta zerbitzatuen pozerako… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.
—Eukaristiarako alkartuz, Jainkoaren berbeaz janaritzen garanok ebanjelioko baloreak geuretzeko gauza izan gaitezan, eta Elizan baloreok garatzeko inguru etxekoia egin ahal izan daigun… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.
† Jainko Jauna: apaltasunez eskatzen deutsugu guzti hau zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzerako
1. Ogi hau jaten dauanak
izango dau bizia.
Kaliz hontan aurkitzen da
Jainko-odol guztia:
R/. Hor dogu janaria ta
hor gure edaria.
2. Jaungoikoak deitzen gaitu:
bera dogu janari.
Beragan dogu aurkitzen
osasuna ugari.
R/. Zelan begiratzen deutson
Jainkoak gizonari!
3. Danok gaur jaten badogu
ogi bat mahai batean
ezin izan gorrotorik
gaurtik gure artean.
R/. Alkar maitatu dagigun
Jesusen izenean.
Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske:
bizi behar honetan ahuldu baikintezke.
Zure gorputz santua hartu nahi genduke.
Zu gabe bizitzerik ezingo genduke.
Munduak behar badau eguzki-argia,
mendiko abereak iturri garbia,
orobat (gu danok) nahi badogu barruko bizia,
beharrezkoa jaku zeruko ogia.
Jauna, zure grazia lagun dakigula
ogi hau jan dagigun behar dan bezela.
Ez ahaztu txarrerako jarriak gauzela,
arren, zuzen ta leial bizi gaitezela.