uzto27b

URTEAN ZAHARREKO XXVII. DOMEKEA - B

SARRERAKO OHARKIZUNA

Senideok, ondo etorri Meza Santuaren ospakizun honetara. Jaungoikoaren maitasuna ospatzera batu gara hemen: Jesukristogan emon jakun eta gure bizitzetan agiri dan Jaungoikoaren maitasuna ospatzera.

Zabaldu deioguzan gure bihotzak Jaunaren Berbeari eta onartu daigun pozik Jaungoikoaren maitasun hori, gero geure artean ere maitasunean bizi izan gaitezan.

"Zein gozo ta eder dan..."

DAMU-OTOITZA

Senideok: askotan huts egin deutsagu Jaungoikoak deuskun maitasunari. Horregaitik, damutasunez parkamena eskatu deiogun:

- Jesus Jauna, maitasun betea zarana. ERRUKI, JAUNA.

- Jesus Jauna, alkar maitatzeko sortu gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

- Jesus Jauna, gugaitik bizia emoteraino maite izan gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Gn 2, 18-24:

Genesis liburuak gizon-emakumeon bardintasuna eta batasuna gogoratuko deuskuz lehenengo irakurgai honetan; bai gizona eta bai emakumea, biak iturri beretik sortuak diralako, Jaungoikoagandik, eta alkarrentzat eginak.

Erantzun-Salmoa: 127. Salmoa

Bikotearen eta familiaren zoriona abesten deusku salmo honek. Eskatu daigun Jainkoaren batasun-grazia gure familientzat.

"Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria."

Eb 2, 9-11:

Ebertarrei idatzitako eskutitzari hasierea emoten deutsagu domeka honetan. Karta honen gaia hauxe da: Jesusek gure artean egin eban bidea, eta batez ere, Haren azkenerainoko zintzotasuna.

Mk 10, 2-16:

Gaur-gaurkoa dan gai bati buruz berba egingo deusku Jesusek Ebanjelioan, ezkontzearen batasunari buruz. Prestau gaitezan Haren berbak gogoz entzuteko eta onartzeko, "Aleluia" abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

† Senideok: uste osoz aurkeztu deioguzan Jaunari gure erreguak:

- Elizearen alde: beti behartsuen alde jokatu dagian eta holan Kristok gizadiari deutson maitasunaren ezaugarri lez agertu daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Gure inguruko senar-emazte guztien alde: poz orduetan eta nahigabe aldian, beti maitasunez bizi izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Laster ezkontzekotan dagozan gazteen alde; etxean geisoak daukezanen alde, alkar ondo aitzen ez dabenen alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Gaur, Meza Santua ospatzeko alkartu garanon alde, gure etxeko eta lagunen alde, gure kristau alkartea osotzen dogun guztion alde: Jaungoikoagandik hartu dogun maitasuna geure artean bizi izan dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

† Entzun, Aita ona, fedez eskatu deutsuguna; eta isuri oparo gure bihotzetan zure maitasuna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Elizatik urtetean, ahalegindu gaitezan guztiok geure etxekoekin eta ingurukoekin ditugun hartu-emonak maitasunez bizi izaten. Eta Zeruko Amak zaindu eta adoretu gagizala ahalegin horretan.

"Zeruko Ama..."

URTEAN ZAHARREKO XXVII. DOMEKEA - B

SARRERAKO OHARKIZUNA

Senideok, ondo etorri Meza Santuaren ospakizun honetara.

Nuestra reunión de cada domingo, para celebrar la eucaristía, es una reunión en la que recordamos y celebramos el amor de Dios. El es la fuente de todo amor; también celebramos el amor que hay en nosotros.

Zabaldu deioguzan geure bihotzak Jaunaren Berbeari eta onartu daigun pozik Jaungoikoaren maitasun hori, gero geure artean ere maitasunean bizi gaitezan. "Zein gozo ta eder dan..."

DAMU-OTOITZA

Senideok: askotan huts egin deutsagu Jaungoikoak deuskun maitasunari. Horregaitik, damutasunez parkamena eskatu deiogun:

- Jesus Jauna, maitasun betea zarana. ERRUKI, JAUNA.

- Jesus Jauna, alkar maitatzeko sortu gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

- Jesus Jauna, gugaitik bizia emoteraino maite izan gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Gn 2, 18-24:

Genesis liburuak gizon-emakumeon bardintasuna eta batasuna gogoratuko deuskuz lehenengo irakurgai honetan; bai gizona eta bai emakumea, biak iturri beretik sortuak diralako, Jaungoikoagandik, eta alkarrentzat eginak.

Dios ha creado al hombre y a la mujer, iguales, pero distintos, para que se complementen y se ayuden.

Erantzun-Salmoa: 127. Salmoa

Bikotearen eta familiaren zoriona abesten deusku salmo honek. Eskatu daigun Jainkoaren batasun-grazia gure familientzat.

El salmo que vamos a cantar, es un deseo de felicidad dentro de la vida familiar.

"Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria."

Eb 2, 9-11:

Ebertarrei idatzitako eskutitzari hasierea emoten deutsagu domeka honetan. Karta honen gaia hauxe da: Jesusek gure artean egin eban bidea, eta batez ere, Haren azkenerainoko zintzotasuna.

Dios ha enviado al mundo a su Hijo, para manifestar su amor. Jesús ha cumplido fielmente su misión.

Mk 10, 2-16:

Jesús da la buena noticia a los esposos: lo que Dios ha unido que no lo separe el hombre. Es un mandamiento de amor, al servicio del amor.

Gaur-gaurkoa dan gai bati buruz berba egingo deusku Jesusek Ebanjelioan, ezkontzaren batasunari buruz. Prestau gaitezan Haren berbak gogoz entzuteko eta onartzeko, "Aleluia" abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

† Senideok: uste osoz aurkeztu deioguzan Jaunari gure erreguak:

- Elizearen alde: beti behartsuen alde jokatu dagian eta holan Kristok gizadiari deutson maitasunaren ezaugarri lez agertu daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Por las familias que se encuentran en graves dificultades: las que no tienen trabajo, las que tienen enfermos, las que no se entienden. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Laster ezkontzekotan dagozan gazteen alde; etxean geisoak daukezanen alde, alkar ondo aitzen ez dabenen alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Por nosotros que formamos esta comunidad parroquial: que nos alimentemos con la Palabra y la Eucaristía, para poder vivir con ilusión el amor de Dios entre nosotros. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

† Entzun, Aita ona, fedez eskatu deutsuguna; eta isuri oparo gure bihotzetan zure maitasuna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Que la celebración de hoy vuelva a animarnos para cumplir nuestra misión con alegría. Hagamos de nuestras familias, un lugar de encuentro y de amor.