Sarrera-agurra
Ondo etorri, senideok, Garizumako laugarren domeka hau ospatzera. Bihozbarritze aldi honetan Jainkoari zintzotasunez erantzuteko zer behar dogun aurkituko dogu. Nahi dogu, senideok, bihozbarritu, Jainkoari zintzotasunez erantzun, haren aurrean gure pekatua autortuz eta beragaz berradiskidetu gaizan itziz, geu ere gure inguruan berradiskidetzerako dei eta eredu izan? Holan bada, ordu onean gatoz, Jainkoak bere aurpegi errukitsua eta harrera onekoa erakutsiko deuskulako, eta gure pekatuei ez-ikusi eginez, seme-alaben otordu ederrera sartuazoko gaitulako. Biztu daigun Jainkoaganako uste ona eta beragaz berradiskidetzekoa.
Sarrera-abestia
R/. Zure aurpegi bila gabiltza gu, Jauna,
zu zaitugu argi eta salbamen,
zu, Jauna, biziaren babes.
Ez gaitu hartzen gure hobenen neurrietan,
ezta joten ere gure erruen ordainetan.
Berak deutsuz, bai, parkatzen zure hobenak
eta osatzen deutsuz harek zuri gatxak danak. R/.
Damu-otoitza
Izan daigun uste on Jainkoagan: bere aurpegiko argitasunak eroan gaizala gure txarkeriak argi ikustera eta euretatik urtetera…
† Erruki, Jauna. *Pekatu egin dogu-ta.
† Agertu guri, Jauna, zure bihotz ona. *Eta salbau gagizuz.
Lehenengo irakurgaiari
Beharrizanetan bere herriari era askotara lagundu deutson Jainkoak, orain egoera barriari nagusitasunez erantzun deiola gura dau. Eta herria horretarakoxe prestatuko da ohikune bat bitarteko dauala, Jainkoaren gogoa onartzen dauala adierazteko.
lagungarriak elebitaz
Erantzun-salmoa
R/. Txastau egizue eta ikusi zein samur dan Jauna
Bigarren irakurgaiari
Gizaki eta Kristinau lez daukagun zeregina bete ahal izateko, zein dan jakin behar dogu, onartu eta erantzutea gura izan. Paulok emongo deusku horren barri Korintoarrei egindako bigarren gutun honetan.
Ebanjelioari
Hunkituta itzi geinkez Jesusen parabola honek, batez ere geure pekatua autortu gura badogu, eta horretarako ezinak eta oztopoak aurkitzen badoguz. Egin deiogun harrerea, «Aintza, Jesus, zuri beti» abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Jainkoak berradiskidetze indar eta baketzaile gura gaitu geure aldietan eta, behar bada, makal aurkitzen gaitu. Jo daigun otoitzera:
—Elizearen alde: gorroto artean, haserre eta iskanbila artean, alkarrengandik urrunduta dagozanen artean, ikusezina dagoan inguruetan, berradiskidetzera deitu daian, parkamenera eta Jainkoaren errukian babes hartzera, eskatu deiogun Jaunari.
—Apurtuta dagozan familien alde: alkarri parkatzeko indarrak atara daiezan norbere pekatua autortzen jakinez eta besteari harrera ona eginez, eskatu deiogun Jaunari.
—Aldi eta egoera barriei aurre egiten jakin deiegun, Jainkoaren berban eta berradiskidetza aginduan oinarrituz, bakea eta alkartasuna eraiki ahal izateko, eskatu deiogun Jaunari.
—Erlijino praktiken morrontzan bizi izanez besteen damua ezin onartu eta hareekaz Jainkoaren seme-alaben jaian sartu ezin diranek apaltasunez zabaldu deioen bihotza Jainkoaren errukiari, eskatu deiogun Jaunari.
—Jainkoaren berbea entzuteko eta sakramentuen indarra hartzeko aukerea dogunok Jainko Aitaren antzekoak, errukitsu eta parkatzaileak izatea gauzatu daigun eguneroko bizitzan, eskatu deiogun Jaunari.
† Pekatariaren pekatuari ez-ikusia egiten deutsozun eta pekataria bere damuan besarkatzen dozun Jainko Aita/Ama errukitsua: egizu gure egunerokoan zeure aurpegia erakutsi daigula. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
JAUNARTZERAKO
Oharra: Jaunartzea isilean egin daiteke, eta ondoren Erruki Urteko ereserkia abestu.
ANTIFONA: ERRUKITSU JAINKO AITA LEZ,
ERRUKITSU JAINKO AITA LEZ
LELOA: HAREN ERRUKIA BETIKOA DA-TA
Eskatu bakea bakearen Jainkoari:
Haren errukia betikoa da-ta.
Erreinuaren Barri Onaren zain dago lur osoa:
poza eta parkamena apalen bihotzean:
zeru-lur barriak izango dira:
Oharrak.