Sarrera oharra
Ondo etorri, senideok, pazkoaldiko 4. domeka honetako elizkizunera. Artzain Onarena deitzen jako, eta bokazinoen alde eskatu daigula dinosku Elizeak. Prestatu gaitezan hauxe ulertzeko: inoiz ez da izan erreza Jesukristoren jarraitzaile izatea: aurrean eabilia izan da. Baina bere frutua emon dau inguru guztietan. Guretzat deigarri izan daitela eta, Berbiztuaren Espirituaren indarrez, geu ere frutu emoile izan gaitezala.
Sarrera abestia
—Biztu da Kristo: Aleluia!
Guregan dago: Aleluia!
Jainkoak dau-ta gaur Kristo biztu: Aleluia!
Bere indarrez biztuko gaitu:
Aleluia, Aleluia!
ABESTU DAGIGUN DANOK
misterio handiena:
garaiturik heriotza
Jesus Jauna berbiztu da.
Aleluia, aleluia, hilobitik biztu Jauna (bir).
Ureztatzean…
Bateoko urak gogoratu gura doguz elizkizunaren hasieran, haretantxe egin ginan-eta bat Jesusegaz, hilen artetik lehen biztuagaz. Bizibarritu gaizala ur honek:
Zure saihets irekiari, Kristo,
Biziaren ur-iturria dario
honetxek dau munduko
pekatu guztia garbitzen
eta bizitzea barriztatzen.
Hobenak dau gizakia menperatzen
eta Kristok bere Arnasaz salbatzen;
salbamen-iturrira abia gaitezen:
iragarri daigun bizia ozen.
EDO…
Bateoko uretan, Jauna, gaituzu
pekaturako hil ta zeuretzat bzitu.
—Bateoagaitik, / eskerrik asko,
seme-alaba egin / gaituzulako.
—Bateoan ginan / hil Jesusegaz
geroztik gaitezan / bizi beragaz.
Ura, ura, burura ta barrura…
HARTUKO DOGU URA POZIK osasunaren iturritik.
Jauna da nire / Jaungoiko eta / Salbatzaile;
lasai nago ni, / bildur gabe.
Jainkoa da-ta / nire indarra / ta kemena,
bera, salbatu / ninduena.
AINTZA
Jainkoari emoten deutsogun aintzak etenbakoa izan behar dau heriotzako etsipenetik biztuerearen pozera aldatzen gaitulako. Aintza emote hau poz betekoa izan daitela, gogoz abestuz.
Lehenengo irakurgaiari
Apostoluek euren betebeharrean ez dabez irain gitxi jasan behar; eta, sarritan, eliztarren euren eskutik. Ikasiko ete dogu testigu izaten eta beste siniskerak ere aintzat hartzen?
ERANTZUN SALMOA Sal 99, 2. 3. 5
R/. Jaunaren herri gara eta Haren larreko artalde.
Bigarren irakurgaiari
Eragozpen falta barik bizi izan dan jarraipenak bere saria lortzen dau, eta hau ez da ikusten gitxi batzuen gauza lez, danena balitz lez baino. Entzun.
Ebanjelioa
Artzaina ez da ardien lepotik bizi dana, ardien alde bere bizia emoten dauan baino. Egin deiogun harrerea Artzain Onari, Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Jainkoak bere seme-alaba guztienganako begiramena dauka eta danak zaintzen dauz. Azaldu deioguzan uste horretan gure eskariak:
—Hainbeste giza seme-alaba dago negarrez, edo negar ereiten; guztien bihotzetan egin daian oihartzun Jesusek bere ardiei zuzentzen deutsen deiak, eskatu deiogun Jaunari.
—Batez ere sinistunen ikusmen-entzumenak jarri daitezan zoli, Artzain Onaren deiari erantzunez, senide behartsuen poz eta laguntzaile bihur daitezan, eskatu deiogun Jaunari.
—Egin-guran galduta, edo egin gura ez eta geldian dagozenek ere Artzain Onaren deia entzun eta euren bizikerea zuzendu daien, eskatu deiogun Jaunari.
—Bokazinoen alde: izan daiguzan testiguak eta duda-mudetan dagozanak adoretzen dakienak, Eliza gaurkotua izan daigun, eskatu deiogun Jaunari.
—Hemen alkartu garenok ere entzun daigun Artzain Onak ebanjelioan, senide behartsuengan eta Elizbarrutiko IV. Ebanjelizatze Egitasmoan zuzentzen deuskun deia, eskatu deiogun Jaunari.
† Aita errukior zaintzailea: biztu gugan senideenganako ardurea, Artzain Onaren irudia gure inguruan sinisgarri egin ahal izan daigun. Jesukristo.
Jaunartzean
R/. Bizi da Jauna, bizi da!
Bizi da Jauna, bizi da!
Bizi da, bizi da, bizi da Jauna,
bizi da gure artean! (bir)
Pazko goizean hutsik dago hilobia.
Biztu da Kristo, biztu,
gure eguzkia: nagusi da argia! R/.
Ilunpetatik berak gu atara gaitu;
munduaren distira berak dau barritu:
berak gaitu biztu. R/.
Amaieran
ZERU-LURREN ERREGINA:
aleluia!, aleluia!
Biztu jaku Jesus Jauna: Aleluia!
—Zuregandik sortu dana: Aleluia.
Hilobitik biztu da-ta: Aleluia!
—Otoitz zure Semeari: Aleluia!
bizia deigun danori: Aleluia!
OHARRAK…