1225_jaiotzea

ABENDUAREN 25a: JAUNAREN JAIOTZA EGUNA

SARRERAKO OHARRA (—Ohargileak)

Eguberri on, senideok: Zorionak!

Hau zoriona! Itxaroten izan dogun barririk handiena, pozgarriena, emon jaku emon, eta ospatzen dihardugu: merezi dau. Hauxe da barria: Jaungoikoa ez da han urrunean dan nonor edo zeozer; Jainkoa geure artean jaiobarri dan umetxoa dogu, sinistu gura dogunontzat. Harengana hurreratzen bagara irribarrez beteko gaitu, poztasunez bialduko gaitu, maite gaitula Jainkoak sentituazoz. Ospatu daigun barri pozgarri hau; bilatu daigun Jainkoa gure egunerokoan.

SARRERA ABESTIA ETA IBILALDIA

Aspaldian urrunean sortu zan Jainko-Semea.

Gaur sortzen da gure artean:

zabalik euki etxea, zabalik bihotz barnea.

R/. Gaur sortzen da gure artean:

zabalik euki etxea, zabalik bihotz barnea.

Ilunpeetan, giltzapeetan, hor zagozenok gaur jaiki!

Horra Jauna bizitz hontan egin da gizon osoki:

munduak hori baleki!

GABONEN IRAGARPENA (—Ohargileak)

Irakurleak:

Anai-arrebok, barri ona iragarten deutsuegu,

poz handia herri osoarentzat,

entzun bihotz alaiz!

Milaka eta milaka urte igaro ziran

Jaungoikoak zerua eta lurra sortu ebazanetik

eta gizakia bere antz eta irudiko egin ebanetik;

eta milaka eta milaka urte,

atertu ebanetik eta Goi-goikoak ostadarra,

itunaren eta bakearen zeinua,

distiratuazo ebanetik.

Erroma sortu zaneko 752.

(zazpirehun eta berrogeita hamabigarren) urtean;

Octavio Augustoren inperioaren 42.

(berrogeita bigarren) urtean,

lurrean bakea nagusi zanean,

munduaren seigarren aroan,

orain dala 2015 (bi mila eta hamabost) urte,

Judako Belenen, Israelgo herri apalean,

orduan erromatarren menpe egoan herrian,

askatxo batean, ostatuan lekurik ez egoalako,

Maria Ama Birjinagandik,

Dabiden etxeko eta familiako Joseren emazteagandik,

Jesus jaio zan, Jaungoiko betierekoa,

betiereko Aitaren Semea eta benetako gizona,

Mesias eta Kristo deitua,

gizateriak itxaroten eban Salbatzailea.

Poztu gaitezan eta egin daigun jai.

Ospatu daigun barri ona,

historian, munduan eta gizaterian

izan dan barririk onena.

AINTZA (—Ohargileak)

Abendualdian bideak prestatu deutsoguz salbatzera etorriko jakunari. Gabon dogu; heldu da Salbatzailea; geure artean jaio da. Emon deiogun Aintza Jainkoari Belengo estalpean abesten diharduen aingeru guztiekin; poztu gaitezan artzainekin; poztu daigun inguru guztia gure kantuekin.

IRAKURGAIEI SARREREA (—Ohargileak)

Zelan izaten diran gauzak, senideok! Gizakiok barri onen egarri gara, eta barri guztiak —barri-emoileen artean agertzen diranak, behintzat— txarrak izaten dira. Jainkoagandik jatorkuzanak, ordea, onak dira, ba… Baina, edo sinistu ez edo, guretzat ez dirala uste izanik, aurrera egiten dogu, sinisgogor. Ez daitela izan hau gaurkoa. Zein berba gozoz azalduko jakun misterioa… eta aurpegiratuko jakun gure bihozgogorra. Barruratu daigun entzuten doguna, esker onez.

Erantzun salmoa

R/. Ikusi dabe lur-muga danek gure Jainkoagandiko garaipena.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA († Abadea; Ohargilea)

† Gaur Jesus jaio jaku eta, beronen bidez, hurreko Jaungoikoa, Jaungoiko maitale eta salbatzailea, bere bizia emon gura deuskun Jaungoikoa agertzen jaku. Horregaitik, konfiantza osoaz, gure eskariak aurkezten deutsoguz.

• Txiroenek, baztertuek, gaixoek, etorkinek, langabetuek, bakarrik dagozanek eta sufritzen dabenek ere Gabonen misterioa ospatu eta behar daben alkartasuna aurkitu daien. Eskatu deiogun Jaunari.

• Gure herriak eta munduko herri guztiek bakean, zuzentasunean eta alkartasunean aurrera egin daien. Eskatu deiogun Jaunari.

• Gabonak ospatuz, gure familiak batasunean bizi izan daitezan eta giza eta kristau balioetan hazi. Eskatu deiogun Jaunari.

• Gure alkarteak eta munduko bazter guztietan Kristoren jaiotzea ospatzen diharduan Elizeak pozez bizi daigun Gizakundearen misterioa. Eskatu deiogun Jaunari.

† Entzun gure otoitza, Aita. Konfiantza osoaz aurkezten deutsugu, gaur gure alkartean jaio dan Jesukristo zure Semearen bitartez.

JAUNARTZE ABESTIA

OHARRAK