IV. JAUNAREN AGERKUNDEA (Urtarrilaren 6a) B/
SARRERAKO OHARRA
Ondo etorriak Jaunaren Agerkundearen ospakizunera. Jai hau dei bat dogu: Jaungoikoa, bere Argia dan Jesus, danentzat, ezetariko muga barik, jaio dala autortzeko.
Jesus aurkitzeko erea, gauzak iztea eta bidelari jartea dala dirudi. Hori egin eben artzainek Gabon egunez eta aztiak edo magoak gaurko egunez. Horra hor gure fedearentzat erronka eta bultzada bat. Abestuz hasiko dogu gure ospakizuna.
SARRERAKO ABESTIA ETA IBILALDIA
Aspaldian urrunean sortu zan Jainko Semea;
gaur sortzen da gure_artean:
zabalik euki etxea, zabalik bihotz-barnea.
Gaur sortzen da gure artean:
zabalik euki etxea
zabalik bihotz-barnea.
DAMU OTOITZA
Jaungoikoaren Argia Jesusengan heldu da gure bizitzara. Parkamena eskatu dagigun Argi horretatik aldentzen gaituen gauza guztiakaitik:
−Ilunak gizon-emakumeak eta herriak estaltzen dituanean, eta argia eroateko ezer egiten ez dogunean. Erruki, Jauna.
−Jaungoikoaren maitasuna merezi dogun bakarrak garala uste dogunean eta aldentzeak eta baztertzeak sortzen doguzanean. Kristo, erruki.
−Gure bizitzeko eta jokatzeko erea argi jarten dalako Argia onartzen ez dogunean. Erruki, Jauna.
Aintza zeruan (3) Jaunari / eta bakea (2) lurrean gizonari (bis).
1. Handi ta eder zaitugulako
gora zu!, eskerrak zuri;
zure Semea gu salbatzera
bialdu dozu gugaitik.
2. Gugaitik jaio, gugaitik bizi,
gugaitik, Jesus, hil zinan;
gugaitik gora, bizturik zara
Jainko Aitaren argitan.
Erantzun salmoa
R/. Argiak argiz bete gaitu, Salbatzaile bat sortu jaku
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
† Jaungoikoagandik, gurasoengandik eta Elizeagandik gutariko bakoitzak hartu dauan oparirik onena uste onez beteten gaituan fedea dogu. Eskatu deiogun orain Jaungoiko Aitari entzun dagiala gure otoitza. Hauxe esango dogu: Jauna, emoiguzu zure Argia!
• Elizearen alde. Bere ebanjelizatze lanari zintzo jarraituz, mundu guztiko Elizea dala eta mundu guztira joan behar dauala, ahaztu ez dagian. Egin dagigun otoitz.
• Guraso guztien alde. Fedearen doea, alkarbanatzearen balioa eta ezerk ez menperatzeko helduak izatea, euren seme-alabei azaltzen eta erakusten jakin dagien. Egin dagigun otoitz.
• Euren lurrak eta familiak itzirik, etorkizun hobea bilatzen urrundik datozan gizon eta emakumeen alde. Gure harrera ona, gure begirunea eta gure alkartasuna izan dagiezan. Egin dagigun otoitz.
• Gure parroki alkartearen alde. Jaungoikoaren Argitan bizi izanik, pertsonak onartzen eta euren artean fedearen altxorra banatzen jakin dagian. Egin dagigun otoitz.
† Jauna, emon egiguzu zeure Argia, Jesusengandik datorrena eta gure bizitzak argitzen dituana, zuzentasun eta bake bideetatik ibili gaitezan. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
1 Gau erdian Zu zara
distira argizkoa,
isiltasun osoan
hor zure mintzoa.
JAUNARTZEAN
R/. Maitasun-agerpen!
Isiltasun osoan
Hitza gizon sortzen.
2 Urratu da mundutik
ilunpe itxia,
sortuazoz zerutik
Zuk argi barria.
AZKEN BEDEINKAPENA
† Ilunpetatik bere Argi miragarrira dei egin deutsuen
ontasunaren Aita Jaungoikoak
isuri dagizala bere bedeinkapenak zuen guztion gainera
eta sendotu dagizala zuen bihotzak
fedean, itxaropenean eta maitasunean.
Amen.
† Ilunetan argi egiten dauan Argia dan Jesusen ikasle lez
bizi gura dozuen guztiok egin zagiezala
bere Maitasunaren benetako lekuko edo testigu
gizon emakume guztien aurrean.
Amen.
† Holan argi guztien gainetik Argia dan
eta Magoek Salbatzaile autortu eben
Kristogaz aurkitu zaitezen.
Amen.
† Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak † eta Espiritu santuak.
Amen.