uz31b

URTEAN ZEHARREKO XXXI. DOMEKEA /B

SARRERAKO OHARRA

Senideok: gaurko liturgian Jesusen irakatsi nagusietako bategaz aurkituko gara, bere heriotzea gertatzen diharduen arerioei esker: Jainkoari entzuten jakitetik jatorku alkarri harrera on egitea, alkar maitatzea eta alkarri zerbitzu egitea.

Beharrezko dogu berbok entzutea eta bide horretan ibilteko indarrak hartzea, gure egunotan errezago joten dogulako bakotxak berera, alkarrengandik urrintzera eta alkar zapuztera. Goazen, ba, gogotsu Jaunaren bila.

Sarrera abestia

Goazen alkarturik biztuta fedea;

argitan zabalik, maitasun bidea.

Gurekin dugu, maisu ta lagun,

gurekin dugu, gurekin Jauna;

egin dezagun, zuzentasunez

ta maitasunez bere esana.

DAMU OTOITZA

Jainko bakarrak bere entzule eta zerbitzari gura gaitu, horrexek jarten gaitulako alkarren zerbitzuan eta alkar errespetatu eta maitatzean. Autortu daigun bere aurrean gure makaltasuna eta pekatua:

—Jesus Jauna, senideagazko maitasuna Jainkoari zor deutsogun maitasunagaz parekatzen dozuna, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, Jainko Aitak betiko abade-nagusitzan ezarri zaituana, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, Jainkoaganako maitasuna senideenganako zerbitzuan gauzatu zenduna, erruki, Jauna.

Dt 6, 2-6

«Entzun, Israel...». Hauxe da edozein judegu jainkozalek egunero hiru bider esaten dauan otoitza. Jainkoari entzuteko deia dogu, eta entzuna gauzatzen ahalengintzekoa.

Erantzun salmoa

Eb 7, 23-28

Jesukristoren abadetzea, Jainkoaren esaneko izateaz eskuratua eta betiko abadetzea da. Hartu daigun gogoan, bateotik gehiago gu guztiok bat egiten dogula Jesukristoren abadetzan. Jainkoari eskeinita gagoz...

Mk 12, 18b-34

Bere arerioek Jesusi egindako galdereak erantzun zaharra izango dau; baina Jesusek bere bizitzan zehar baieztua, gauzatua dana. Izan daigula deigarri. Zutunik Aleluia abestu daigun.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Jainkoaren berbeak egin dauz zeru-lurrak, eta haragitu egin da... Jainkoaren hitza entzuten jakiteko eta ha geure bizitzan gauzatzeko grazia eskatu daigun:

—Elizearen alde: gizakiagaz alkarrizketan jarduten dauan Jainko Aitaren irudia zabaldu daian, egin daigun otoitz.

—Kristau guztien alde: Jainkoaren entzule arretatsu izan gaitezan, eta eroan gaizan honek senideei entzutera, honei harrera on egitera, eta honeik maitatzera eta zerbitzatzera, egin daigun otoitz.

—Gure arteko zahar, gaiso, ezindu eta baztertuek euren egoera mingarria Jesukristoren eskeintzagaz bat egin daien, eta horren zoria eskuratu daien, egin daigun otoitz.

—Gure etxeetako gaztetxo eta gazteen alde: Jainkoaren berbara esnatu daitezan, eta Jesusen jarraitzaile izateko adorea aurkitu daien, egin daigun otoitz.

—Eukaristia ospatzen dogunon alde: Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoan buru-belarri sartu gaitezan eta gure eliz alkarteak suspertu daiguzan, egin daigun otoitz.

Jainko Aita ona, zuri entzunez zu maitatzeak eroan gaizala ahaidea aintzat hartzera, eta haren zerbitzari eta maitale izatera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzean

Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske:

bizi behar honetan ahuldu baikintezke.

Zure gorputz santua hartu nahi genduke.

Zu gabe bizitzerik ezingo genduke.

Munduak behar badau eguzki-argia,

mendiko abereak iturri garbia,

orobat (gu danok) nahi badogu barruko bizia,

beharrezkoa jaku zeruko ogia.

Jauna, zure grazia lagun dakigula

ogi hau jan dagigun behar dan bezela.

Ez ahaztu txarrerako jarriak gauzela,

arren, zuzen ta leial bizi gaitezela.