hirutasuna_A

HIRUTASUN GUZTIZ SANTUA /A

Sarrera-oharra

Ondo etorri, senideok, Hirutasun Santuaren Liturgia ospatzera. Jesu Kristogan agertzen jakun Jainkoa ezagutzen lagunduko deusku eta, behar bada, haretaz daukagun irudipenak aldatzen, garbitzen edo barriztatzen. Izan daitela guretzat Jainkoa Jesu Kristorentzat dan langoa. Abiatu gaitezan alaitasunez.

Sarrera abestia

ZEIN GOZO TA EDER DAN

anaiok alkartu

eta danok batera

Jainkoa goratu.

1 Gora bihotzak eta guztiok egin kantu

Jainkoak bere eskuz salbatuko gaitu.

2 Zabal gogoak Jaunaren hitza entzuteko

bere nahia jakinik zuzen ibilteko.

Abadearen agurra

† Jesu Kristo gure Jaunaren grazia…

Damu-otoitza

† Autortu daigun sarri jokatzen dogula Jainkoa baino hobeak eta errukitsuagoak bagina lez, inoren alde otoitz egiten dogunean…

—Jesus Jauna, mundua epaitzera barik ha salbatzera bialdua, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, Munduaren alde zeure bizia emoten dozuna, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, gure bizia emotera bialtzen gaituzuna, erruki, Jauna.

Lehenengo Irakurgaiari

Azaleko irakurketatik sakonekora joten ez badogu Jainkoagazko irudikatze ezin txarragoa atarako dogu irakurgai honetan emoten jakunetik. Otoizgiroan entzun daigun, ba.

Erantzun salmoa

Bigarren irakurgaiari

Ze taldetan ez dagoz diferentziak, zatiketak eta, sarritan, ikusezinak? Baina zelan jokatu daike Jesusen jarraitzaile batek? Entzun Paulo apostoluaren gomendioak.

Ebanjelioari

Jasaten doguzan hondamendiak Jainkoaren izakerea jarten dabe zalantzan ala geure makaltasuna dabe iragarten? Bilatu daigun erantzuna ebanjelioan. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Alkartasun eta Batasun dan Jainkoari aurkeztu deioguzan gure zatiketak, gehiegikeriak eta beharrizanak, komunino eragile egin gaizan berak gure inguruetan:

—Elizearen alde: anatemak alde batera itziz, alkar onartzea eta alkarri laguntzea bultzatu daizan, egin daigun otoitz.

—Zatituta aurkitzen diran familien alde: bakotxak berea ezarri gura izatetik bestearena entzutera, ulertzera eta gauzatzera aldatu daitezan, egin daigun otoitz.

—Aurrerapen edo progresoaren izenean izadia suntsitzen diharduenek alde batera laga daien diru-gosea, eta sartu daitezan iraunkortasunaren bideetan, egin daigun otoitz.

—Misterioak ospatzeko alkartzen garanok bizia emotera bialtzen gaitula atara daigun Jainkoari erregu egitetik, egin daigun otoitz.

† Guk bizia izan daigun zeure emoten deuskuzun Jainkoa: egin gaizuz geurea emon ahal izateraino izan gaitezala zeure seme-alaba. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzerako

1. Zu zaitugu Artzain ona,

bizia emon deuskuzu;

zure hitzak bihotzean

hazi barri ereiten du.

3. Bateoan damoskuzu

betiko gaztetasuna.

Emon poza_iragarteko

Jainkoaren Barri Ona.

2. Maite dituzu guztiak,

deitzera zatoz zu, Jauna;

batasunaren bidetik

maitasunak deitzen gaitu.