uz20a_lggk

Sarrera-oharra

Senideok: ondo etorri urtean zeharreko 20. domekako liturgiara. Gaurkoak zuzentasuna (edo justizia) ulertzen eta garatzen lagundu gura izango deusku. Adi egon behar dogu, ba, Jainkoaren aldetik entzungo dogunera, geure uste txiki-motxetan geratu ez gaitezan. Jainkoak gure errito, otoitz eta azaletiko sakramentalismo guztiak baino gogokoago daualako gure zuzentasuna.

Sartu gaitezan ustetsu Jainkoagazko hartu-emonetan, alaitasunez abestuz:

Sarrera abestia: Aita baten semeok, sinismen bakar bat dogunok

Damu-otoitza

Zuzengabekeriaz garabilezela uste izaten dogu geure zuzentasuna gura izaten dogunok. Apaltasunez zabaldu gakiozan Jainkoaren errukiari, berak sartu gaizan zuzenbidean:

—Jesus Jauna, Jainkoaren nahia bilatzen zenduana, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, behartsuaren egoerea azaleratzen zenduana, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, Jainkoaren unibertsaltasunean sartzen gaituzuna, erruki, Jauna.

Is 56

Gure eliz bizitza edo sakramentu ospatzeak oso azalekoak dirala badakigun arren hantxe jarraitzen dogu ttinko, besterik egiteko gauza ez garalako-edo. Baina entzun daigun Isaiasen salapena.

Erantzun salmoa

Erm 11

Geure alderdikeriek garoez Jainkoa geurea baino ez dala uste izatera, eta besteak hor konpon. Baina Jainkoak danok gura gaitu bere inguruan, bakez eta alkar maitasunez bizi diran senide lez.

Mt 15

Zein koadro ederra aurkituko dogun ebanjelio txatal honetan gure egoerea eta Jainkoagazko gure hartu-emonak zintzotasun bidean jarri gura badoguz. Egin deiogun harrerea ALELUIA abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Jainkoa ez dau irabazten eta beraganatzen axaleko erritoak edo herrialde bateko izateak, zuzenbideak eta zintzotasunak baino. Hau gogoan izanik zuzendu deioguzan gure eskariak:

—Elizearen alde: bere ardurea ez daiten izan zenbat bateatzen diran, bateatuek ze hezkuntza hartzen daben baino, eta gaurko gizakiaren beharrizanetan zelan egon daiteken bere ondoan, eskatu deiogun Jaunari.

—Pobreziatik, bazterkuntzatik eta ezerez izatetik euren garraxia jasoten dabenen alde: gogotan hartuak izan daitezan, eta gizarte alkartuago baterako bultzakada, eskatu deiogun Jaunari.

—Politika edo Ekonomia mailan, eta baita Familia edo Eliz mailan ere, goi mailako egoera baten ohituta dagozenen alde: urratu dakien bihotza behartsuen garraxiaz, eta urten ahal izan daien axalkeriazko debozinoetatik, eskatu deiogun Jaunari.

—Herrialde esplotatuen alde: kanpo zorra ezabatu dakien eta euren garapenik ezatik urteten lagundu dakien, eskatu deiogun Jaunari.

—Gure eliz alkartearen alde: gero eta eskuhartze handiagoa izan daian elizkizunetan eta Elizearen eta Gizartearen eraikuntzan, eskatu deiogun Jaunari.

† Seme-alaba guztientzat bihozbera zaran Jainko Aita/Ama: atara gaizuz zugazko hartu-emon txepeletik, eta emoiguzu bihotz ausarta zure Semearen lekuko izateko. Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.

—Amen.

Jaunartzean

EMOIGUZU, JAUNA, ogia jateko

bizitza-indarra zuri jarraitzeko (bis).

1 Jesus zeu zaitugu bideko janari

gure bizitza osoan arnas eta argi.

2 Emoiguzu, Jauna, bizitza indarra

lagunak maitatzeko bihotzeko garra.

3 Zu jatean emon poztasun gogoa

hobeak izateko gurari sendoa.

Aita baten semeok,

sinismen bakar bat dogunok,

anai artean batu garanok,

kantuz gatoz, kantuz zugana, Jauna.

Seme gara, bai, baina seme izaten ba ete dakigu?

Anai gara, bai, baina anai izaten ba ete dakigu?

Seme izatera, anai izatera, Jauna, heldu nahi dogu.