Sarrera-oharra
Senideok: gure hilak egunero gogoratzen doguz mezako une baten, eta euren alde otoitz egiten dogu. Baina aspalditik dogu Elizan beste ohitura hau ere: egun baten gogoratzea hildako guztiak. Hori eginez zera esan nahi dogu: gure artetik joanak izan arren gure arteko loturea ez dela eten. Eta hori Jainkoari esker dogu, bere Semeagan agertu deuskun biztueran berak hartzen gaitulako betikotasunerako.
Elizkizun honetan, ba, hildako guztien alde otoitz eginez batera, eskertu deiogun gure sinismena, eta goretsi daigun Jainkoaren errukia.
Abestia:
Zure etxera goaz, Jauna, hauxe da poza daukaguna.
Hau nire poza entzutean «Jaunarenera danok goazen».
Hara non orain zure ateetan hemen gaituzun, Jerusalen.
Abadearen agurra
† Aitaren eta Semearen eta Espiritu santuren izenean.
—Amen.
† Jainko Aitak bere Semeagan seme-alabatza emoten deusku Espirituaren indarraz. Haren grazia ta bakea zuekin
—Eta zure espirituarekin
Damu-otoitza
Gure hildakoen zoria ospatzen dogun arren, zenbateraino sinisten ete dogu berbizkundea, Jainkoak bere Semeagan betiko bizitza emoten deuskula? Barru-barrutik egin deigula eragin Jainkoaren errukiak:
—Jesus Jauna, zuk uste osoa dozu Jainkoagan: Erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, zu betiko bizitzarako atea zara: Kristo, erruki.
—Jesus Jauna, zeu zara egia, bidea eta bizia: Erruki, Jauna.
HITZAREN LITURGIA
Ulertu geike gure bizitza Jainkoagana begiratu barik? Zein hutsa eta iluna dogun Jainko barik bizi izatea. Gogoratu daiguzan gure atsekabeen mingostasuna, Jainkoak egiten deuskun erregalua eta gure aldi honetako bizitzak betiraunean dauala bere betea.
Salmoagaz otoitzean
Jainkoagazko hartu-emonak hotzitzean, beragan dogun ustea ere urritu egiten jaku, ondeza sartzen jaku eta urduri jarten gara. Lagundu deigula salmo honek Jainkoagan dogun ustea bizkortzen eta biztu deigula itxarpena.
ERANTZUN-SALMOA Sal 121
R/. Zure etxera goaz Jauna: hauxe da poza daukaguna
Ebanjelioari oharra
Bertorakoegi bizi bagara ere, geroaz arduratzerik gura ez badogu ere, hortxe dogu kezkea: zertarako bizi naz? Eta gero? Hurreratu gaitezan Jesusengana ebanjelioan bere lasaitasun hitzak entzuteko, Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Bere Semeagan onartzen gaitun Aitari usterik onenaz zuzendu deioguzan gure eskariak:
— Elizearen alde: eliztar guztiok hartu daigun geure ama lez, eta ahalegindu gaitezan senidetasun loturak indartzen, gogoan izanik, hildako guztiak ere, eta ez bakarrik bakotxak bereak, eskatu deiogun Jaunari.
— Bakartadean bizi izan eta bakartadean hilik inork gogoratzen ez dauzenen alde: egun honetan gure otoitzen alkartasuna eurekin somatu daien, eskatu deiogun Jaunari.
— Eukaristia, hilen aldeko opari lez baino hartzen ez dabenen alde: Jainkoak mezatan aurkezten deutsezan ondasunetara hurreratzeko gauza izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari.
— Mezea bere hilen alde baino nahi izango ez leukenen alde: Jainkoak alkarren arduraz eta alkarregaz mahai bakar baten nahi gaitula onartzeko gauza izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari.
— Eukaristiarako alkartu garenon alde: ikasi daigun Jaunaren Afarian eskuartzen, eta behartsu guztiekin bat egiten, eskatu deiogun Jaunari.
† Jainko Aita: biztu gugan biztuera itxaropena gure hilak zure altzoan ikusiz itxaropentsu bizi izan gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
Dohatsu bihotz barnez pobreak:
eurena da-ta zeruetako erreinua.
Dohatsu otzan eta eztiak:
agindutako lurraz dira-ta jabetuko. R./
Dohatsu negarretan diranak:
gozotasuna izango dabe Jaunagandik.
Dohatsu zuzen-gose diranak:
horreen goseak bere asea izango dau. R./