uz24c

URTEAN ZEHARREKO 24. DOMEKEA /C

Sarrera oharra

Senideok: Zelan epaitzen dau indartsuak bera baino ahulagoa dan bere arerioa? Zelan epaituko leuke ama batek bere seme bihurria? Zelan epaitzen da maitasunetik?

Maite dogula uste dogu? Zelangoa da Jainkoak deuskun maitasuna?

Hainbeste gauza on egin geikez, eta hainbeste epai zuzen ere; baina Jainkoaren maitasunaren barri ez badaukagu, haren gozotasunetik dastatu ez badogu…, ez gara gizaki. Urtean zeharreko 24. domekako liturgia honek lagunduko deusku galderok mahairatzen eta Jainkoaren gozotasunetik dastatzen. Sartu gaitezan esker onez eta gogotsu.

Sarrera abestia

Aita baten semeok

sinismen bakar bat dogunok

anai artean batu garanok

kantuz gatoz, kantuz zugana, Jauna.

Argiaren seme eta egunaren oinordeko

abia gaitezen danok Jaunarengana goizean,

uxatu ditu goiz albak gure baitako ilunak,

eta pozaldi betea sortu digu bihotzean.

—Seme gara, bai, baina seme izaten ba ete dakigu?

Anai gara, bai, baina anai izaten ba ete dakigu?

Seme izatera, anai izatera, Jauna, heldu nahi dogu.

Zein gozo ta eder dan

anaiok alkartu

eta danok batera

Jainkoa goratu.

Damu otoitza

† Gure bihotz bihurriari gatx egiten jako Jainkoaren bihotz maitale eta errukitsua ezagutzea, eta gatxago, onartzea. Damutu gaitezan:

—Jesus Jauna: zuk ondo ezagutzen zendun Jainkoaren bihotza, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna: zuk egunero dastatzen zendun Jainkoaren maitasunaren gozoa, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna: Jainkoaren errukira eta maitasunera deitzen gaituzuna, erruki, Jauna.

† Erruki dakigula…

Lehenengo irakurgaiari oharra (Ex 32,7-11. 13-14)

Zelan babesten dogun geurea dana, maite-maite doguna, galzorian ikusten dogunean, ezta? Lagundu deigula irakurgai honek hurrengoak ere gogotan hartzen eta dastatzen.

Erantzun salmoa (Sal 50)

Bigarren irakurgaiari oharra (Tm 1,12-17)

Maite-maite dau Paulok Jesukristo, eta haren autorle eta ikasle sutsu izango da parkamenaren esperientzia bizi-bizi daualako. Zelan eskertzen dauan Paulok parkamena!

Ebanjelioari oharra (Lk 15,1-32)

Ez dago sinismenik Jainko maitasunaren bizikizun barik. Eta begira zelan azaltzen deuskun Jesusek maitasun hori. Egin deiogun harrera on Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Jainkoak bere seme-alaboi deuskun maitasunaz txunditurik zuzendu deioguzan gure eskariak:

—Eliz Amaren alde: Jainko maitasunaren gaur eta hemengo autorle izan daiten, bere seme-alaba guztiak maitasun samurrez eta errukiz maite daizan… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.

—Gure arteko familien alde: senar-emazteek alkar maite izan daien, eta seme-alabentzat etxea maitasun-eskola izan daiten… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.

—Maitasunik eza sufritzen daben baztertu, espetxeratu, gaixo eta aurrean erabiliak diran emakumeek maitasun eta erruki izpi izan daitezan gure bizitzan… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.

—Parkatu ezinik, maitasunerako gauza ez direnek baztertu ahal izan daien gorrotoa, eta bildur barik besarkatu daien errukia eta bake-zaletasuna… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.

—Gu guztiok egunero hurreratu ahal izan gaitezan Jainko maitasunera, eta haren barri emoten jakin daigun gure inguruan hitzez eta egitez… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.

† Jainko Aita-Ama, maite-maite gaituzuna: emoiguzu zure maitasunean egunero bizi izan gaitezala. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzerako ((Aukeratu))

1. Ogi hau jaten dauanak

izango dau bizia.

Kaliz hontan aurkitzen da

Jainko-odol guztia:

R/. Hor dogu janaria ta

hor gure edaria.

2. Jaungoikoak deitzen gaitu:

bera dogu janari.

Beragan dogu aurkitzen

osasuna ugari.

R/. Zelan begiratzen deutson

Jainkoak gizonari!

3. Danok gaur jaten badogu

ogi bat mahai batean

ezin izan gorrotorik

gaurtik gure artean.

R/. Alkar maitatu dagigun

Jesusen izenean.

Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske:

bizi behar honetan ahuldu baikintezke.

Zure gorputz santua hartu nahi genduke.

Zu gabe bizitzerik ezingo genduke.

Munduak behar badau eguzki-argia,

mendiko abereak iturri garbia,

orobat (gu danok) nahi badogu barruko bizia,

beharrezkoa jaku zeruko ogia.

Jauna, zure grazia lagun dakigula

ogi hau jan dagigun behar dan bezela.

Ez ahaztu txarrerako jarriak gauzela,

arren, zuzen ta leial bizi gaitezela.