uzto22b

URTEAN ZEHARREKO XXII. DOMEKEA - B

SARRERAKO OHARKIZUNA

Senideok: Jaungoikoak deuskun maitasunak erantzun bat eskatzen dau gure aldetik; geu garean eta egiten dogun guztia bere barruan daroan erantzuna. Horixe da benetako bizia lortzeko bide bakarra. Eta hauxe da Jaungoikoaren Berbeak Meza honetan emongo deuskun mezua.

Emon deiogun hasierea gure ospakizunari, ("Zein gozo ta eder dan...") abestuz.

DAMU-OTOITZA

Senideok: ospakizun honen hasieran, begiratu dagigun geure barrura; konturatu gaitezan ez garala arduratzen behar bestean geure ingurukoekin, eta autortu dagigun gure pekatua:

- Jesus Jauna, zure aginduak askotan zapaltzen ditugulako. ERRUKI, JAUNA.

- Jesus Jauna, zure berbea sarritan entzun arren, beteten ez dogulako. KRISTO, ERRUKI.

- Jesus Jauna, gure Bizia Zugan bilatzen ez dogulako. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Dt 4, 1-2. 6-8:

Basamortua igaro ondoren, Jaungoikoak agindutako lurrean sartzerakoan, Moisesek gauza bat eskatuko deutso Israeli: bete dagiala Jaungoikoari emondako berbea, bere bizia horretantxe aurkituko daualako.

Erantzun-Salmoa: 14. Salmoa

Nor bizi Jaunaren etxean? Eta gaurko salmoak erantzungo deusku: ¡Akatsik baga, eta zintzo dabilena, egia maite dauana”

R/. "Nor bizi, Jauna, zure etxean?"

St 1, 17-18. 21b-22. 27:

Jaungoikoaren Berbea bihotzean jaso eta eguneroko bizitzan bete egin behar dala esango deusku Santiago apostoluak bigarren irakurgai honetan.

Mk 7, 1-8a. 14-15. 21-23:

Farisearrak oso erlijiosoak ziran; halan da guztiz ere Jesusegaz ez ziran ondo konpontzen. Zergaitik? Gizonen lege eta ohiturei Jaungoikoaren aginduei baino balio gehiago emoten eutselako.

Zutunik, "Aleluia" abestu dagigun.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Senideok, maite gaituan Jaungoiko Aitagan sinisten dogula autortu ondoren, guztiok batera, otoitz egin deiogun:

- Mundu zabalean, Eukaristia ospatzeko, gaur alkartuko diran kristau talde guztien alde: Jesusen Espirituak alkar maitasunean sendotu dagizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Gure parrokietako ume eta gazteen alde: abadetza, erlijioso bizitza eta misiolari bokazinoak euren artean ugari sortu daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Euskalerrian eta mundu zabalean, zapalketak, gorroto eta indarkeriazko ekintzak amaitu daitezan eta bakea nagusitu daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Maite ditugun guztien alde; geisorik dagozanen alde; eta, gaur hemen, alkartu garean guztion alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Entzun, Aita on eta errukitsua, zure herriaren otoitza eta egizu zure esanera bizi gaitezala beti. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Elizatik kanpora urtetean, gogoan izan dagiguzan Jaunak lehenengo irakurgaian Moisesen bidez esan deuskuzan berbak: "Gorde Jaunaren, zuen Jaungoikoaren aginduak". Jaungoikoaren Berbea bizitzan beteteak egingo gaitu benetan zoriontsu.

"Eskerrik asko, Jauna..."

URTEAN ZEHARREKO XXII. DOMEKEA - B

SARRERAKO OHARKIZUNA

Senideok: Jaungoikoak deuskun maitasunak erantzun bat eskatzen dau gure aldetik; geu garan eta egiten dogun guztia bere barruan daroan erantzuna. Horixe da benetako bizia lortzeko bide bakarra. Eta hauxe da Jaungoikoaren Berbeak Meza honetan emongo deuskun mezua.

La celebración de la Eucaristía es siempre una llamada, para que nuestra vida no quede nunca vacía, sino que la llenemos de amor a Dios y a nuestros hermanos.

La Palabra de Dios escuchada con fe, y el Cuerpo de Cristo recibido con amor, hará de nosotros unos cristianos creyentes, fieles al evangelio.

Emon deiogun hasierea gure ospakizunari, ("Zein gozo ta eder dan...") abestuz.

DAMU-OTOITZA

Senideok: ospakizun honen hasieran, begiratu dagigun geure barrura; konturatu gaitezan ez garala arduratzen behar bestean geure ingurukoekin, eta autortu dagigun gure pekatua:

- Jesus Jauna, zure aginduak askotan zapaltzen ditugulako. ERRUKI, JAUNA.

- Jesus Jauna, zure berbea sarritan entzun arren, beteten ez dogulako. KRISTO, ERRUKI.

- Jesus Jauna, gure Bizia Zugan bilatzen ez dogulako. ERRUKI, JAUNA.

Dt 4, 1-2. 6-8:

Basamortua igaro ondoren, Jaungoikoak agindutako lurrean sartzerakoan, Moisesek gauza bat eskatuko deutso Israeli: bete dagiala Jaungoikoari emondako berbea, bere bizia horretantxe aurkituko daualako.

El plan de Dios no es nunca oprimir al hombre, ni obligarle con prácticas vacías, sino darle felicidad y vida en plenitud.

Erantzun-Salmoa: 14. Salmoa

St 1, 17-18. 21b-22. 27:

Jaungoikoaren Berbea bihotzean jaso eta eguneroko bizitzan bete egin behar dala esango deusku Santiago apostoluak bigarren irakurgai honetan.

El amor a Dios va unido necesariamente al amor del prójimo. Esa es la enseñanza del apóstol Santiago.

Mk 7, 1-8a. 14-15. 21-23:

Farisearrak oso erlijiosoak ziran; halan da guztiz ere Jesusegaz ez ziran ondo konpontzen. Zergaitik? Gizonen lege eta ohiturei Jaungoikoaren aginduei baino balio gehiago emoten eutselako.

Las normas y las leyes son necesarias, siempre que ayuden al hombre a realizarse y no le opriman.

Zutunik, "Aleluia" abestu dagigun.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Senideok, maite gaituan Jaungoiko Aitagan sinisten dogula autortu ondoren, guztiok batera, otoitz egin deiogun:

- Mundu zabalean, Eukaristia ospatzeko, gaur alkartuko diran kristau talde guztien alde: Jesusen Espirituak alkar maitasunean sendotu dagizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Gure parrokietako ume eta gazteen alde: abadetza, erlijioso bizitza eta misiolari bokazinoak euren artean ugari sortu daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Para que nuestras familias sean un espacio donde siempre haya calor, acogida y cariño. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Para que en nuestra parroquia no falten agentes evangelizadores y auténticos testigos de la fe. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Entzun, Aita on eta errukitsua, zure herriaren otoitza eta egizu zure esanera bizi gaitezala beti. Jesu-kristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Elizatik kanpora urtetean, gogoan izan dagiguzan Jaunak lehenengo irakurgaian Moisesen bidez esan deuskuzan berbak: "Gorde Jaunaren, zuen Jaungoikoaren aginduak". Jaungoikoaren Berbea bizitzan bete-teak egingo gaitu benetan zoriontsu.

Recordemos en nuestra vida, que la ley suprema es ésta: Ama a Dios, y ama al prójimo. Intentemos cumplir este mandato con la bendición de Dios.

"Eskerrik asko, Jauna..."