0101urtebarri

ANDRA MARIA, JAUNGOIKOAREN AMA

Urtarrilaren 1ean

SARRERAKO OHARRA

Senideok: Liturgiak, urtearen lehenengo egun honetan, Mariaren amatasuna ospatzen dau. Ondo legoke ama barri dan Mariaren asmoekaz bat egitea.

Eta Elizeak Bakearen Eguna ere ospatu daigula nahi dau: Bakea Jainkoari eskatzen deutsogun dohaia izan daitela.

Gure begiradea, ba, Siriara, Libanora, Sudan hegoaldera, Congora, Boliviara…, eta gerretan erabiliak diran umeengana, aurrean erabiliak diran emakumeengana, lanik barik dagozanengana, iheslari eta errefuxiatuengana…, bake-egarri diran guztiengana, Jainkoaren bedeinkapenak danak bedeinkatu daizan, bere seme-alaba guztion laguntzaz.

SARRERA ABESTIA

LAGUNGARRIAK

Meza barruan

ADISKIDETZA

RECONCILIACIÓN

Moniciones

Abadearen agurra

† Aitaren eta Semearen eta Espiritu santuaren izenean.

—Amen.

† Birjina ta ama Mariagandik jaio zan Jainko Semearen grazia ta bakea zuekin.

—Eta zure espirituarekin.

Damu-otoitza

Begiratu deiogun une oro Jaungoikoaren esanetara dagoan Mariari eta, damuturik, jo daigun Jainkoaren errukira:

—Jesus Jauna, zuk Jainkoaren nahia bilatzea dakarskuzu. Erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, zure izena Jainkoaren salbamen-erantzuna dogu. Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, lehenengo gurtza artzainengandik hartzen dozuna. Erruki, Jauna.

AINTZARAKO OHARRA

Emon deiogun aintza Jaungoikoaren izenari, Belengo estalpean aintza ta goraka diharduen aingeruekaz batera, gure artean hainbesteraino eta hainbestetan zikintzen dan Jainkoaren izenari...

† Aintza zeruan Jainkoari

- Aintza zeruan (3) Jaunari; eta bakea (2) lurrean gizonari (bis).

1. Handi ta eder zaitugulako

gora zu!, eskerrak zuri;

zure Semea gu salbatzera

bialdu dozu zerutik.

2. Gugaitik jaio, gugaitik bizi,

gugaitik, Jesus, hil zinan;

gugaitik gora, bizturik zara

Jainko Aitaren argitan

Lehenengo irakurgaiari

Laburra dan arren, irakurgai honek ahokera ona itzi leikigu, bertan Jainkoak guretzat gura dauana aurkitzen badakigu: bere bedeinkapenen isurle egin gura gaitu. Madarikatzen ohituagoak garanoi gatx egiten jaku ezta?

Oharra

Jainkoaren errukian sartzen danak onespenera joko dau beti, dana bedeinkatzera. Lagundu deigula hori lortzen salmo honek.

(edo…)

Oharra ebanjelioari (Lk 2, 16-21)

Jainkoari esker onez erantzuten deutsogunean gure barrua eta bizitza osoa bakez eta pozez beteten jaku, ezta? Horren ezaugarri dira ebanjelioan aurkeztuko jakuzan artzainak. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Eskatu deiogun Jainko Aitari hartu dagizala gure beharrizanak eta emon deigula bakea bilatzen bizi izatea eta haren alde lan egitea. Seme-alabei dagokien uste osoz, esaten deutsogu: Emoiguzu, Jauna, zeure Bakea!

• Gaur hasten dogun urte barri honetan gizatasunean, begirunean eta danen onaren bila jardutean hazi gaitezan. Egin dagigun otoitz.

• Gerra guztiak, heriotza eta hondamendia sortzen dabezan burruka guztiak aldendu daitezan sendo lan egin daigun. Egin dagigun otoitz.

• Gosea, ezbardintasunak eta samina eragiten dituan bidegabekeria desagertuazo daigun; hainbeste miseria dakarren jarrerak zein egiturak aldatzeko ausardia izan dagigun. Egin dagigun otoitz.

• Gu guztiok Mariagandik Jaungoikoaren Berbea entzuten, gure bizitzan onartzen eta bizi izaten, eta senidea eta ingurua bedeinkatzen ikasi dagigun. Egin dagigun otoitz.

• Gure alkartearen eta gure Pastoral Barrutiaren alde; fedea bizitzearen eta zabaltzearen eguneroko eginkizunean bake ereile izan gaitezan, eskeintza eta errespetuan oinarritutako giza hartuemonak sortuz. Egin dagigun otoitz.

† Emon egiguzu, Jauna, hainbeste gura dogun eta behar dogun zure Bakea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

Jaunartzerako abestia

1 Gau erdian Zu zara distira argizkoa,

isiltasun osoan hor zure mintzoa.

2 Urratu da mundutik ilunpe itxia,

sortuazoz zerutik Zuk argi barria.

R/. Maitasun-agerpen!

Isiltasun osoan Hitza gizon sortzen.

OTOITZA

Ondo etorri, Urte Barri!

Jainkoak emoten deuskun aukera barria zaitugu.

Lehenengo egun honetan

Mariaren amatasuna ospatzen dogu

eta Bakearen alde dogu erregutzen.

Israelen, Sirian, Libanon, Sudanen,

Congon, Bolivian, eta hainbat lekutan,

gorrotoa eta istiluak dira nagusi:

emakumeak aurrean erabiliak dira,

eta umeak gerra-gizon bihurtuak…

Baina gogoan izan gura doguz baita

bakearen alde diharduen norbanako eta erakundeak,

errefuxiatuen aldeko laguntzan diharduenak,

iheslariei eureneko ateak zabaltzen deutseezanak.

Badago-eta on egiten dauanik!

Urte Barria estreinatzerakoan, ba,

on egiten dabenen arteko izan gura dogu,

Jainkoaren bedeinkapenaz bedeinkatu

eta haren errukira nahinon deitu, gizarte baketsua

eta ingurua errespetatzen dakiana eraikitzeko.

Bedeinkatu gaizuz

Jainkoaren erregalu zaitugun Urte Barri!

Oharrak

AZKEN BEDEINKAPENA

† Jauna zuekin.

—Eta zure espirituarekin.

Jaunak bedeinkatu eta zaindu zaizela,

bere aurpegiaren argiz argitu zaizela eta bakea emon deizuela. Amen.

Berak zaindu zaizela osorik fedean, sendo itxaropenean,

eta bizitzako eragozpen guztien erdian,

azkeneraino iraun daizuela maitasunean. Amen.

Berak emon deizuela Urte Barri oparoa eta zoriontsua.

Mundu hobeagoa, anai-arreben arteko mundua, lortzeko

zuen guraririk onenak beteta ikusi daizuezala. Amen.

Bedeinka zaizela Jainko errukitsuak:

Aitak eta Semeak eta Espiritu santuak. Amen.

† Zoaze Jaunaren bakean.

Eskerrak Jainkoari.