pzk07c_asentsio

Pazkoaldiko VII. asteko domekea

Jaunaren zeruratzea (Asentsio)

Sarrera-agurra

Ondo etorri, senideok, Jaunaren zeruratzea ospatzen dauan liturgiara. Pozez eta itxaropentsu gura gaitu jarri gaurkoak Jesus Jaunaren berbak eta agindua gogotan hartuz.

Zerura igotean, geuri ere zerurako bidea zabaldu egiten deusku. Aitaren guraria seme-alaba guztiak bere ondoan eukitea dala ziurtatuz. Eta bere lanari jarraipen emon deiogula eskatzean, gugan ustea dauala adierazoten deusku. Ez da guzti hau poztekoa eta itxaropenaz bizi izatekoa? Ospatu daigun alkarregaz.

Sarrera abestia

—Biztu da Kristo: Aleluia!

Guregan dago: Aleluia!

Jainkoak dau-ta gaur Kristo biztu:

Aleluia!

Bere indarrez biztuko gaitu:

Aleluia, Aleluia!

ABESTU DAGIGUN DANOK

misterio handiena:

garaiturik heriotza

Jesus Jauna berbiztu da.

Aleluia, aleluia, hilobitik biztu Jauna (bir).

Ureztatzean…

Bateo aginduaz zeruratzen da Berbiztua. Bateatuok hantxe egin ginan bat berbiztuagaz eta hartu gendun Kristok geure esku itzitako eginkizuna. Bizibarritu gaizala ur honek:

Zure saihets irekiari, Kristo,

Biziaren ur-iturria dario

honetxek dau munduko

pekatu guztia garbitzen

eta bizitzea barriztatzen.

Hobenak dau gizakia menperatzen

eta Kristok bere Arnasaz salbatzen;

salbamen-iturrira abia gaitezen:

iragarri daigun bizia ozen.

EDO

Bateoko uretan, Jauna, gaituzu

pekaturako hil ta zeuretzat bzitu.

—Bateoagaitik, / eskerrik asko,

seme-alaba egin / gaituzulako.

—Bateoan ginan / hil Jesusegaz

geroztik gaitezan / bizi beragaz.

Ura, ura, burura ta barrura…

HARTUKO DOGU URA POZIK osasunaren iturritik.

Jauna da nire / Jaungoiko eta / Salbatzaile;

lasai nago ni, / bildur gabe.

Jainkoa da-ta / nire indarra / ta kemena,

bera, salbatu / ninduena.

AINTZA

Jainkoari emoten deutsogun aintzak jaso egiten dau gure barrua eta arretaz jarten gaitu. Aintza emote hau poz betekoa izan daitela, gogoz abestuz.

Lehenengo irakurgaiari

Irakurgai honetan Jesus Jaunaz zer esan geiken emongo jaku; Jesusen jarraitzaile izatea aurkitu geike bertan. hartu daigun gogorik onenaz.

Sal 46,2-3.6-7.8-9

R/. Oihu alaien artean igon dau Jainkoak, turuta soinuz Jauna.

Bigarren irakurgaiari

Pauloren hitzok entzuteak bera eskatzera eroan ebana eskatzera eroan gaizala geu ere, Kristo Jauna ezagutzeko eta haren pozean bizi izateko.

Ebanjelioari

Hilen artetik biztu eta zerura doan Jaunak ez dau gauza barririk edo ezkutukorik iragarriko: lehengoari emongo deutso betetasuna, eginkizuna geure esku itziz. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Zeruratzean gu bertan behera izten ez gaituan Jauna bitarteko, zuzendu deioguzan Jainkoari gure ardurak, eskale:

—Elizearen alde: Jaunak beragan jarri dauan uste ona garatuz, Jainkoaren erreinua bazterreratuengana hurreratu daian, eskatu deiogun Jaunari.

—Jainkoak ahaztuta bizi dirala uste dabenen alde: euren zoritxarrean, laguntzaileengan aurkitu daien maite daben Jainkoa, eskatu deiogun Jaunari.

—Moto, kotxe, kamioi eta edozein beste bitartekoren gidarien alde: zentzunez, argitasunez eta arduraz gidatzea bilatu daien eta bestea aintzat hartu, eskatu deiogun Jaunari.

—Jaunaren zeruratzea ospatzen dogunok harek gure esku izten dauan zereginaz maitemindu gaitezan, eta harek gugan jarritako uste ona eskertu deiogun, eskatu deiogun Jaunari.

† Zure Semeagan guri zerurako bidea zabalduz itxaropena bizten deuskuzun Jauna: zaindu daigula itxaropena eta uste ona landu. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzean

Amaieran

R/. Bizi da Jauna, bizi da!

Bizi da Jauna, bizi da!

Bizi da, bizi da, bizi da Jauna,

bizi da gure artean! (bir)

Pazko goizean hutsik dago hilobia.

Biztu da Kristo, biztu,

gure eguzkia: nagusi da argia! R/.

Ilunpetatik berak gu atara gaitu;

munduaren distira berak dau barritu:

berak gaitu biztu. R/.

ZERU-LURREN ERREGINA:

aleluia!, aleluia!

Biztu jaku Jesus Jauna: Aleluia!

—Zuregandik sortu dana: Aleluia.

Hilobitik biztu da-ta: Aleluia!

—Otoitz zure Semeari: Aleluia!

bizia deigun danori: Aleluia!

OHARRAK…