PAZKOALDIKO 7. DOMEKEA
Sarrera oharra
Ondo etorri, senideok, Jaunaren zeruratzea ospatzera.
Komunikabideetako langileak izango doguz gogoan, eta baita honeen isuria beste barik iruzten daben guztiak ere, eta gora begiratzen ikastea bilatuko dogu, Berbiztuak gugan dauan uste ona eskertuz eta barri Onaren autorle izan gaitezala eskatuz.
Abadearen agurra
Zerura igotean bere eginkizuna,
ikasleen esku itziz, Barri Onaren autorle,
egiten gaituan Jaun berbiztua izan bedi zuekin.
Ihinztatzea
Gogoratu daigun gure Bateoa: bertan izan ginan pekatutik askatuak, bizi barrira aldatuak, Kristo Jainko biziagan txertatuak, haren biziak gugan iraun eian. Jainkoaren seme-alaben poztasunez abestu daigun:
Bateoko uretan, Jauna, gaituzu
pekaturako hil ta zeuretzat biztu.
—Bateoagaitik, / eskerrik asko,
seme-alaba egin / gaituzulako.
—Bateoan ginan / hil Jesusegaz
geroztik gaitezan / bizi beragaz.
Aintzarako
† Senideok: berbiztuaren poza emoten deuskun Jainkoari esker onez emon deiogun aintza, gogotsu abestuz...
Lehenengo irakurgaiari (Eg 1, 1-11)
Zerura doan Berbiztuak (kurutzeratua izan dan aintzatuak) ez gaitu gura zerura begira, bere Barri Onaren autorle baino.
Erantzun-salmoa (Sa1 46, 2-3. 6-7. 8-9)
R/. Oihu alaien artean igon dau Jainkoak,
turuta-soinuz, Jaunak.
Bigarren irakurgaiari
Gure bizitza argiz eta itxaropenez bete daiken gauza bakarra Jesus ezagutzea da. Zabaldu deioguzan ateak haren Espirituari.
Ebanjelioari
Berbiztuak ez deuskuz aurpegiratzen gure makaltasunak, bere eginkizuna, uste onez, geure esku jarten baino. Egin deiogun ebanjelioari harrerea Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Jesus Jaunaren zeruratzeak gora begira jarten gaitu, itxaropena bizten dau gugan, eta arazoak Barri Onaren mahaian aztertzea eskazezn deusku. Jo daigun horretarako otoitzera:
—Elizearen alde: gaurko munduarentzako, beragazko alkarrizketa apalean jarriz, Barri On izan daiten, sufritzen dabenenganako errukia gauzatzeko eta indartzeko, eskatu deiogun Jaunari.
—Komunikabideetako langileen alde: etikaz eta zintzotasunez jokatu ahal izan daien, ikus-entzuleen eta eurengan ustea dabenen gizatasuna garatzeko eta kritikotasuna sustatzeko, eskatu deiogun Jaunari.
—Gure gizarte honetan ustelkerian, guzurretan edo gogorkerian eta zalekerietan itsututa dagozanen alde: gora begiratzen ikasi daien, eta euren itsukeria aurpegiratuko deutsegunaren bildurrik barik Berbiztuagaz topo egin daien eta bizitza barri bat hasi, eskatu deiogun Jaunari.
—Sufritzen dagozanen, aurrean erabilien eta esplotatuak diran ume eta emakumeen alde: eurekaz arretatsuagoa dan gizarte bat ezagutu daien, euren eskubideak garatuta eta euren duintasuna onartuta, eskatu deiogun Jaunari.
—Jainkoaren hitzarn eta Eukaristiaren mahaiaren inguruan alkartzen garanok gure epelkeriatik urten daigun, gure elizkizunetan alkar adoretu daigun eta Barri Onaren autorle izatea bilatu daigun, eskatu deiogun Jaunari.
† Entzun, Jainko Jauna, zure seme-alabon eskariak, eta isuri eurengan Berbiztuaren Espirituaren garra. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzean
Gurekin egon, gurekin, Jauna, behar dogu-ta hitzegin:
heldu da gaua, ilun-iluna. Gurekin egon, gurekin!
Zertaz diharduzue hitzegiten bide guztian bihotz ilun?
Hara, Jerusalenen gertatuaz: Jesus hil dela, harainegun.
Kristok behar zituen jasan behar horreik guztiok jasan behar.
Biztu ta halan eiten ospean sar betiereko ospean sar.
Jesus Nazaretarra hitzez t'egitez profeta handi agertu zen
apaiz t´agintariek, kondenatuz, gurutzean hil egin zuten.
Bai zuek buru gogor zaretela profeta hitza sinisteko
Mesiak guzti hori /jasan behar / zuen, aintzara / iristeko.
Ez al geneukan sutan gure barrua, idazleena azaltzean?
Ta berehala jaikiz, Jerusalema itzuli ziren, itzuli.