CICLO_A‎ > ‎04URTEANZEHAR‎ > ‎

uz21a_lggk

 
https://archive.org/download/uz21a/uz21a.zip

URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKEA  /A


Sarrera agurra

Ondo etorri, senideok, urtean zeharreko 21. domekako elizkizunera.

Ezagutu daigun apurtxo bat gehiago hainbeste maite gaituan eta gutaz errukitzen dan Jainkoa, gugan dauan uste ona ospatuz, eskertuz eta gure bizitzara eroaten jakin daigula eskatuz. Sartu gaitezan liturgian abestiaren eskutik, alaitasunez.


Sarera abestia

Goazen guztiok batera…  Edo: Aita baten semeok


DAMU-OTOITZA

Jainkoak ez deutso begiratzen gure txikikeriari, gure pekatuei, huts egiteei… gure bihotzeko gogo biziari baino. Hau handitu deigun, jo daigun bere errukira:


—Jesus Jauna, Jainkoak gugan dauan uste onaren barri emoten deuskuzuna, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, gure autormena ere eskatzen dozuna, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, zure erabagia ardurak eskuratu daiguzala dana, erruki, Jauna.

   

Is 22

Ardurak emoten deuskuzan Jainkoak, gugan uste ona daualako, zintzotasunezko erantzuna itxaroten dau gugandik. Hausnartu daigun entzun bitartean.


   

Erantzun salmoa


   

Erm 11

Ba ete dagokigu Jainkoaren erabagiak ezagutzea? Murgildu gaitezan haregazko hartu-emonetan, eta bat egingo dogu bere nahiagaz. Entzun apostoluari.


Ebanj. Mt 16

Jesusen jarraitzaile izateak gure autormena ere eskatuko dau. Egin deiogun ebanjelioari harrera on Aleluia abestuz, zutunik.


   

ESKARIAK


Jainkoaren errukia eta bihozberatasuna hainbestetan aitatzen dogunok, behar bada bihozgogor eta setati agertzen gara, batez ere ezer zor deuskuenekaz. Jo daigun otoitzera bihotza samurtu dakigun:


—Elizearen alde: errukior izaten irakatsi deien seme-alaba guztiei, eta bere parkamena eskuzabalez eta doantasunez zabaldu daian damutuen artean, eskatu deiogun Jaunari.

—Herrialde aberats eta garatuen alde: euren etekinen bila baino ez ibiltetik urteten jakin daien, eta herrialde pobretuek zor deutseena parkatzera jo daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Sufritzen dagozanen alde: euren jasapena kaltegileak zigortuz gainditu daitekeela uste izatetik hareen parkamenera heldu daitezan, eta barru bakea lortu daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Jainkoagana eskale baino joten ez dabenen edo ez dogunon alde: Jainkoaren nahia bilatzen ikasi daien (daigun) eta horretarako aztarnei begiratzen, eskatu deiogun Jaunari.

—Otoitzerako alkartzeko aukerea daukagunok, burugogor izan geintekezela konturatuz, bihotz samurra, parkatzailea eta errukior izatea eskatu eta bilatu daigun, eskatu deiogun Jaunari.


† Jainko errukior eta bihozbera: bihurtu eizuz gure bihotz gogorrok samur, parkatzen eta errukior izaten bizi izan gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.



Comments