garizuma03b

GARIZUMAKO III. DOMEKEA /B

Sarrera-agurra

Senideok: Garizumako hirugarren domeka honeaz katekesi nagusietako lehenengoan sartzen gara. Lagundu egingo deusku Liturgia honek gure siniskerea aukeratzen, barriztatzen eta oinarriak Jesus Jaunagan jarten. Horretarako Jaunaren egunak dauan garrantzia azpimarratuko dau, eta azaleko eskeintzarietatik aldentzera eroango gaitu, gure ezaugarri bakarra Jesus kurutzatua eta Aitak hilen artetik biztua oinarri lez hartzera gonbidatuz. Alkarren berotasunez sartu gaitezan Jaunagazko hartu-emonetan.

Sarrera-abestia

R/. Zure aurpegi bila gabiltza gu, Jauna,

zu zaitugu argi eta salbamen,

zu, Jauna, biziaren babes.

Uste on izan Jaunagan eta izan gizon,

jaso bihotza eta Jaunagan sendo egon.

Zelan dan aita bere umeentzat bihozbera,

halantxe da Jauna fededunentzat onbera.

Damu-otoitza

Gogoratu daigun Jainkoaren errukia, eta gure inguruan bere errukiaren autorle eta egile gura gaitula. Abestu daigun gogotsu:

† Erruki, Jauna. / —Pekatu egin dogu-ta.

† Agertu guri, Jauna, zure bihotz ona. / —Eta salbau gagizuz.

Lehenengo Irakurgaiari (Has 20, 1-17)

Jainkoaren Legeko «Hamar Aginduak» hebertarren lorpenen aurrean jarten gaitu: bizitzari buruzko euren ikuspegiaren aurrean Jaunaren egunari buruzkoa da luzeen garatzen dabena. Garrantzi handikoa, ba! Zelan ospatu Jaunaren eguna?

Erantzun salmoa (Sal 18, 8-9. 10-11)

Jainkoaren hitzaren goralpenera garoazan salmo honek haren entzutera eta gure bizitzan gauzatzera bultzatuko gaitu. Otoitz giroan onartu daigun.

EDO…

Bigarren irakurgaiari (1Ko 1, 22-25)

Testo laburtxo honetan, Paulok bere sinismena zertan oinarritua dagoan esango deusku. Balioko ete dau geuretzat ere? Aukerea bakotxarena da…

Ebanjelioa (Jn 2, 13-25)

Ebanjelioan aurkitzen dogun Jeusen keinu honek heriotzarako bidean jarriko dau. Behar bada, ez dogu onartzen inork salatu daian gure erlijiotasuna…. Egin deiogun harrerea goralpen abestiaz.

AINTZA, JESUS, ZURI BETI:

ZU ZARA GURE ARGI.

Gora zu, Jauna; gora zu, Jauna; gora zu, Jauna!!!

ESKARIAK

† Jainkoak bere Semeagan gura gaitu opari bizi, beragan jarri daigula uste on osoa, beragana bihurtu gaitezala… Zuzendu deioguzan gure eskariak:

—Gure Elizearen alde: emakumeak dira gehiengoa bere zerbitzuetan, ospakizunetan, sinismenaren transmisinoan…, eta, danon ustetan, ez dago behar dan bestean aintzat hartua: emakumea bere lekuan jarteko ahaleginak egin daizan, eta erabagiak hartzen diran lekuetan jarri daian, eskatu deiogun Jaunari.

—Gure gizarteak etekinak atarateko darabil erabili emakumea, eta etxe askotan ere aurrean erabilia da. Emakumearen duintasuna aintzat hartua izan daiten eta behar dauan miresmena autortu dakion, eskatu deiogun Jaunari.

—Euren bizitza otoitzean emoten dabenen alde: beste guztiok otoitzera eroan gaiezan, Jainkoa goresteak senideen zerbitzura bizi izatera bultzatu daian gugan, eskatu deiogun Jaunari.

—Gizakien lana eta honeen jakintza eta osasuna baino gorago, baloia ostikotzen dabenak jarri dauzan gizarte honek gizakiaren duintasuna jarri daian gorengo mailan, eskatu deiogun Jaunari.

—Otoitzera eta eskeintza egitera hurrreratzen garanok bere lekuan jarri daigun Jaunaren eguna, jai egitea, senideen onerako eta alkar bizitzarako erabiliz, eskatu deiogun Jaunari.

† Zeure atsedenean esku hartzea emoten deuskuzun Jainko Jauna: gure gizarteak inor ez daiala morrontzan hartu, gizaki guztien duintasuna garatu daiala baino, eta gu horren bultzatzaile izan gaitezala eskatzen deutsugu. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzean

1)

Basamortuan zehar dabila Jainko-herria erromes;

argi, bake ta maitetasuna dakarzen zeruen galdez.

Agindu-lurra Jainkoak deutso emongo kateen ordez;

penak itxita poztu daitezan bizi barri baten pozez. R/.

R/.

Zure pozetan goaz, Jerusalen barri;

fedeak zuregan dau bere ziment-harri.

Maitasunak zu zaitu bere berogarri.

Biztu itxaropena zure herriari.

Jaungoikoaren hegoenpean: ze bakean! (2)

Indar guztiak dituenaren kerizpean (2).

Jauna, nik dinot: "Nire kerizpe dot zuregan;

bihotz guztiaz nago Jaunaren eskuetan."