URTEAN ZEHARREKO XXX. IGANDEA —C—
Sarrera-oharra
Senideok: sinismena ta otoitza izan badira aurreko domeketako ospa-gaiak, domeka honetakoa zuzenbidea litzateke, Justizia. Jainkoaren zuzenbidea ospatuko dogu Eukaristia honetan.
Gure fedeak ez gaitu eroan errefuxiatuei ateak zabaltzera, edo herrialde behartsuei gure alkartasuna erakustera, hareik esplotatzera eta euren ondasunak xurgatu ondoren hareik geure zaborrez betetara baino. Zelan ordaindu, egin dogun zor handi hau? Ez dogu nahikoa otoitzagaz…
Sarrera-abestia
—Goazen alkarturik, biztuta fedea
Erantzun salmoa:
Beti ere..., baina gehiago gauzak ondo ez joakuzanean begiratzen dogu gorantza eta bilatzen dogu Jainkoa. Geuretu daigun hori salmo honeaz.
Damu-otoitza
Jainkoak gutaz irudi ona dauka, seme-alaba lez maite gaitulako eta gure erruetaz errukitzen dalako. Baina hau ete da gure jokabidea? Ezetz dirudi! Eta ondo legoke damutasunez hurreratzea Jainkoaren errukira.
—Jesus Jauna, zeugan gara Jainkoaren seme-alaba, erruki, Jauna!
—Jesus Jauna, zeugan maite gaitu Jainkoak, Kristo, erruki!
—Jesus Jauna, zeugan hartzen gaitu Jainkoak bere errukian, Erruki, Jauna!
Lehenengo irakurgaia
Jainkoa noiz dala zuzena uste dogu? Geuri joakuzanean gauzak ondo? Ba, zoritxarrekoei beti joakez txarto, eta ha ta guztiz ere eurekin da Jainkoa. Zer esan nahi ete deusku honek?
Abadearen agurra
Jainkoak bere seme-alaba gaitu / ondasun guztiak bere seme-alaba guztientzat egin ditu: / haren grazia eta bakea / izan bedi zuekin.
—Eta zure espirituarekin.
Bigarren irakurgaia
Edozeinek lez deutso bildur heriotzeari Paulok ere. Baina haren hitzetan hauxe aurkitu geike: Jainkoagan zelango uste ona dauan, bere bizia ebanjelioaren alde emon daualako.
Ebanjelioa
Kontuz adibideekin! Atara behar dogun ondorioa ez da geure burua zuritzea, hareen esanahia urkultzea baino. Egin deiogun harrera on ebanjelioari, zutunik Aleluia abestuz.
Eskariak
† Jainkoak bere zuzentasuna pobreen ondoan egoteaz agertzen deusku. Eskatu deiogun bere zuzentasunaren luzapen izan gaitezala:
—Gure Elizbarrutiak alboratuen, paperik bakoen eta edonondik baztertuak direnen ondoan egoten jakin daian, eskatu deiogun Jaunari.
—Gure Parrokiako «Karitas»en alde: euren lana aintzat hartu daien, eta eliztarren gogoa erakarten ahalegindu daitezan, eskatu deiogun Jaunari.
—Katekesiko umeen alde: erregaloen zain egon ez daitezan, Jesus ezagutzen eta haren ikasle izateko ibilbidea egin daien baino, eskatu deiogun Jaunari.
—Eliz-egoera honi erantzuteko gauza izan gaitezan, gure eliz-jokeretan Jainko-zuzentasuna bilatu daigun, eskatu deiogun Jaunari.
—Gure otoitz eta betekizunez gain, misiolari izateak ingurua zaintzera, kutsadurea ekiditzera eta ondasunak alperrik ez galtzera eroan gaizan, eskatu deiogun Jaunari.
† Jainko Jauna; zure Semearen mahaietara gonbidatuok bete gaizuz zeure zuzentasunez, haxe zabaldu daigun gure inguruan. Jesukristo.
-Amen.
Azkenean
Ospatu dogu Jainkoaren zuzentasuna, eta zoritxarrekoenganako haren bihozberatasuna. Eta berak bialtzen gaitu horren testigu ta adierazle izatera. Izan daigun hori gogoan, eta zabaldu daiguzan begi-belarri-bihotzak Jainkoaren erakutsiei erantzun ahal izateko.
Azken oharrak