Urtean zeharreko 10. domekea /B
Sarrera-oharra
Senideok, urtean zeharreko 10. (hamargarren) domekako Liturgia ospatzeko alkartu gara lekuan lekuko eliza lez. Zabaldu deioguzan bihotzak gure itxikerietatik askatzera jatorkun Jainkoari. Geure usteetan, geure ohikerietan eta geure ez-jakinean itxita egon geintekez. Ez daigun uste izan, gehienak holantxe gabizela-ta egi-bidean goazanik. Arretaz hartu daigun Jainkoaren argitasuna, egon geintekezan ilunpetatik berak askatu gaizan.
Sarrera-abestia
Damu-otoitza
Jainkoaganako zintzotasun bizitzeak daroa Jesus "eliztarren" aldetik mesprezuak eta irainak jasatera, zorotzat hartua izatera. Gu ingurura lar egokituak ez ete gagoz? Damutu gaitezan:
—Jesus Jauna, Aitari zintzoa izatea baino bilatzen ez zenduana: erruki, Jauna!
—Jesus Jauna, Jainkoak dana parkatzen deuskula dinoskuzuna: Kristo, erruki!
—Jesus Jauna, Espirituaren eraginez bizi izatera deitzen gaituzuna: erruki, Jauna!
Lehenengo Irakurgaiari Oharra
Jainko-irudi bat daukagunoi gatx egingo jaku Jainkoagana bihotz garbiz hurreratzea, gure okerkerien zain dagoala uste izango dogu-eta. Baina haren gure zoriona baino ez dau gura. Ez deiogun bildurrik izan, edo gure erruak inori leporatu.
Erantzun salmoa
Bigarren irakurgaiari
Azaleko ibilkeratik urten eta sakonera begira jarten garanean, orduantxe hartzen deutsogu neurria sinismenari. Entzun deiogun Paulo apostoluari, sinismena aintzat hartu eta haren barri-emoile izateko.
Ebanjelioari oharra
Gehiengoaren arabera ez dabilana zorotzat hartua izaten da, eta, horren bildurrez, epelegiak izaten gara Jesusi jarraitzean. Egin deiogun harrerea ebanjelioari, Aleluia abestuz, zutunik.
ALELUIA! ALELUIA! ALELUIA!
ESKARIAK
† Gure makaltasuna ondo ezagutzen dau Jainkoak, eta itxaropenera bultzatzen gaitu. Jarri daigun beragan uste ona eskariok egiterakoan:
—Elizearen alde (...-ko eliz alkarteen alde: Jainkoaren hitzera zabalik, hondatuen itxaropen eta behartsuen laguntzaile agertu daiten, egin daigun otoitz.
—Etxe barik itzi dabezanen alde; aurrean erabiliak diran emakumeen alde; gure artean, leku barik eta bazterreratuak dagozan etorkinen alde: gure bihotza urratzeko indarra izan daitezan, eta behar daben laguntzea eskuratu ahal izan daien, egin daigun otoitz.
—Sufritzen doguzan arazoek urtenbiderik ez daukela haizeratzen dabenek gora jaso daien burua, Jainkoagandik jatorkun itxaropenaz jabetu daitezan, egin daigun otoitz.
—Jaunaren mahai inguruan alkartu garanok gure hutsegiteek ez gaiezan Jainkoagandik urruntzera eta etsipenera eroan, uste osoa Jainkoagan jartera baino, eta horren autorle izatera, egin daigun otoitz.
† Gure jokabideak zugandik urruntzera garoazanean, Jauna, indarrez argitu gaizuz eta onbideratu. JKgJb.
—Amen.
Jaunartzerako abestia
GURE ONDOAN, JAUNA,
egon zaitez beti;
Zu zara gure bide
eta gure bizi.
1 Zu zara, Jauna, Zu gure Artzain
eta gu zure artalde.
Nora-ezean ibilten gara
ardi gaixook Zu gabe.
2 Zuk ezagutzen gaituzu danok
Zu zara gure Artzain on
Zure ondoan alkar maitatuz
gaitezela beti egon.
OHARRAK
AMAIERA ABESTIA…
Ama maite, Maria,
egiguzu lagun
zure bitartez Jesus
ikusi dagigun.